I. Mundu Gerrak Nafarroan izan zuen eraginari eta prentsan izan zuen islari buruzko ikerketa-lana saritu du Sancho el Sabio Fundazioak

Alejandro Pulido Azpiroz da egilea, Historian graduatua Nafarroako Unibertsitatean

Vital Fundazioaren Sancho el Sabio  Fundazioak euskal kultura sustatzeko Unibertsitate Mailako Ikerketa Lehiaketaren hemeretzigarren edizioko sariak eman ditu, izan ere, sari horiek Vital Fundazioaren mendeko erakunde horrek bultzatzen ditu. Edizio honetan, saritua Alejandro Pulido Azpiroz da, I. Mundu Gerrak Nafarroan izan zuen eraginari eta prentsan izan zuen islari buruz egin duen lanarengatik.

Sancho el Sabio Fundazioak antolatzen duen Unibertsitate Mailako Ikerketa Lehiaketa etenik gabe egin da 1998tik. Lehiaketa hori Euskal Herriko edozein unibertsitatetan ikasketak egiten ari diren ikasleei zuzenduta dago. Ikasleek lan originalak eta argitaratu gabeak aurkeztu behar dituzte, Euskal Herriari buruzkoak, bere edozein eremu edo alderdiri buruz, (kultura, zientzia, historia, geografia, hizkuntza, literatura, artea, e.a.). Gaztelaniaz, euskaraz edo frantsesez idatziak izan daitezke, eta lana egiteko Fundazioko bertako bibliografia edo dokumentu fondoak kontsultatu behar dituzte. Hortaz, gazteen artean  euskal gaiei buruzko ikerketa eta Fundazioaren fondoen erabilera sustatzea du helburu ekimenak.

Alejandro Pulidoren ikerketa-lanak ‘I. Mundu Gerra, Nafarroan izan zuen eragina eta  nola islatu zen prentsan: Diario de Navarra (1914-1918)’ du izenburu. Bertan parte hartu zuten herrialdeetarako I. Mundu Gerra mugarria izan zela aztertzen du lan horretan eta, gainera, sakonki eragin ziela neutralak izan ziren herrialde askori. Bere iritziz, “hurbilen tokatzen zaigunetik, Euskadiko probintzietako eta Nafarroako eguneroko bizitza asaldatu zuen gerrak, eta horri dagokionez, ez zen industrializatutako Bilbo Handira edo Gipuzkoako hiriburu kosmopolita eta turistikora mugatu, izan ere, a priori Europako inguru nahasitik urrunago zeuden herri nekazariagoetako bizitza ere baldintzatu zuen”.

Horixe gertatu zen Nafarroan, “gerraren ondorioz, oinarrizko produktuen prezioa, erremediorik gabe, gora egiten ari zela ikusi zuten, gizarte arazoak larritzen ziren heinean”. Testuinguru politikoak ere gerra-gatazkaren astindua jasan zuela  gogorarazten  du ikerketak, “iritzi publikoa (eta politikoa), gerra-piztearen aurrean neutral mantentzeko nahian bat bazetozen ere, Alemaniakoen eta Aliatuen aldekoen artean banatu baitzen”.   Pulidoren hitzetan, “mundu gerrak aldarrikapen nazionalistak ere bizitu zituen kontinente osoan, Euskal Herrian ere bai, eta euskal abertzaletasunaren eta nabarrismo politikoa izenaz ezagutzen denaren arteko etorkizuneko tira-biren aurrekaria izan zen”. Hori guztiori, Nafarroako prentsan islatu zen Nafarroako prentsa-orrietan, “ bereziki, Diario de Navarra, tirada handiena zuen egunkariaren orrietan, eta Raimundo García, ezizenez Garcilaso, eragin handiko bere zuzendariarengan, probintziako bizitza XX. mendearen zati oso  handian markatu baitzuten”.

Historian graduatu berria Nafarroako Unibertsitatean (2014) eta UPV-EHUko Historia Garaikideko masterrean, Nafarroako historiarekin zerikusia duten hainbat arlotan egin du  lan Alejandro Pulidok, hala artxibategietan (praktikak Nafarroako Elizbarrutiko Artxibategian) nola indusketa arkeologikoetan (Zamartze, Uharte Arakil, Nafarroa).

Era berean, Europako mugimendu nazionalisten gaineko ikerketak ere egin ditu,  hain zuzen, erregionalismo bretoiari buruz, eta artikulua ere argitaratu zuen Tiempo y Sociedad aldizkarian, 2015ean. Beste alde batetik, Historia Gradua egin zuen bitartean, Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedrak antolatutako hainbat ikastarotan eta jardueratan hartu zuen parte, baita Nafarroako Ondare eta Arte Katedrak antolatutako beste batzuetan ere.

Lehiaketa honen irabazle den aldetik, 600 euroko saria dirutan jasoko du Alejandro Pulidok, bere lana Sancho el Sabio Aldizkarian argitaratuko da eta aipatutako aldizkariaren bilduma osoa jasoko du, hau da, orain arte argitaratutako ale guztiena.

 

Europa sutan. Alemania naziaren oihartzuna (1939-1945)

Erakusketa

40ko hamarkadako hasierako Gasteiz zen hiri txiki, lasai eta tradizionalean, hiriko biztanle askok bertako prentsaren bitartez jarraitu zuten bigarren gerra handi horren bilakaera. Prentsa horren bidez, Alemaniarren konkistak eta gerra-lorpenak sutsu hedatu ziren gerraren lehenengo fasean, eta zabaltasunez goraipatzen ziren Hitler eta Mussolini, esaterako. 1943tik aurrera, eta hasierako galera nazien ostean (Stalingrado), prentsak leundu egin zuen Alemaniaren aldeko bere grina, eta neutraltasuna aldarrikatu zuen indartsu, irabazle aterako zirela ematen zuen potentziei begiratzen hasi zen bitartean.

Erakusketa honetan propaganda hori Gasteizera nola iristen zen erakutsiko dugu, komunikabideen bitartez ez ezik, Dibisio Urdinari egin zitzaizkion hainbat omenaldi publikoren bidez ere. Dibisio Urdina, soldadu espainiarrez osatutako talde espedizionarioa, 1941 eta 1943 artean, Wehrmacht-en (Armada alemaniarra) laguntzaile aritu zen, Errusiako frontean, SESBren inbasioaren ondorioz.

Erakusketa urtarrilaren 7ra arte izango da ikusgai

astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 20:30era

igande eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era

Araba Aretoan (Bakea 5, Dendarabako 1. Solairua, Vitoria-Gasteiz)

Europa en llamas

Bisita gidatuak

Europa sutan. Alemania naziaren oihartzuna Gasteizen (1939-1945)

15590828_586865568176577_2875032152907223146_o

ikustera joan ahal izateko

idatzi europaenllamas2016@gmail.com posta helbidera

edo deitu 945 253 932 zenbakira

 

Neguko ordutegia

Astelehenetik ostegunera

goizez 09:00etatik 13:30era

arratsaldez 15:00etatik 18:00etara

Ostiraletan

08:00etatik 15:00etara

 

Mensajes desde la pared

Mensajes desde la pared. Carteles en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao (1886 – 1975)

es el título de la exposición, que ampliada con fondos custodiados por la Fundación Sancho el Sabio, el Archivo Municipal Pilar Aróstegui y el Archivo del Territorio Histórico de Álava, se podrá contemplar a lo largo de este verano en la Sala Fundación Vital.

Ver más

Biblioteca de cultura vasca más importante del mundo

El Correo. Edición Araba-Álava

16/05/16

La Fundación Sancho el Sabio lleva más de medio siglo al servicio de la cultura. Su director, Jesús Zubiaga, invitado por los Celedones de Oro ofrece hoy, a las 19:30 en el Aula de la Fundación Caja Vital, una charla donde hará un repaso histórico de la trayectoria y actividad de la institución.

Sancho--Sabio

Euskal Herriari buruzko Hemeretzigarren Ikerketa Lehiaketa

Sancho el Sabio Fundazioak, Euskal Herriari buruzko Unibertsitate Mailako Hemeretzigarren Ikerketa Lehiaketa antolatu du, Unibertsitateko ikasleei zuzendua. Honela, gazteen artean euskal gaiei buruzko ikerketa eta Fundazioko fondoen erabilpena suspertu nahi da.

certamen_fss2016

Afrikaren bihotzetik

Afrikaren Bihotzetik Erakusketa

Martxoaren 17tik maiatzaren 10era Sancho el Sabio Fundazioaren egoitzan, Afrikaren Bihotzetik lelopean, Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolaren Grabatu Kalkografikoaren Tailerreko ikasleen erakusketa.

Desde el corazón de África

Del 17 de marzo al 10 de mayo en la sede de la Fundación Sancho el Sabio, bajo el título Desde el corazón de África, exposición de grabados realizados por alumnos y alumnas pertenecientes al Taller de Grabado Calcográfico de la Escuela de Artes y Oficios de Vitoria-Gasteiz.

AFRIKA_AVATARFACEBOOK

II Edición DIGA Sariak

La gala de los II Premios Diga, que galardonan a los mejores proyectos de diseño gráfico de
Álava, reunió a numerosos profesionales del colectivo. El galardón a la Identidad Corporativa
fue para el proyecto que Mikel Escalera ha realizado para la Fundación Sancho el Sabio, el principal
centro documental del País Vasco que da cobijo a algunas de las piezas más importantes de la cultura
de la comunidad autónoma. El director de la institución, Jesús Zubiaga, aplaudió la decisión del jurado. (El Correo 27/02/2016)

Ver más

 

Certamen de Investigación sobre Euskal Herria

Decimonoveno Certamen de Investigación sobre Euskal Herria

La Fundación Sancho el Sabio convoca el Decimonoveno Certamen de Investigación sobre Euskal Herria, dirigido a estudiantes universitarios. De esta forma se pretende fomentar entre los jóvenes la investigación sobre temas vascos y la utilización de los fondos de la Fundación.