Liburuaren Eguna

Vital Fundazioaren Sancho el Sabio Fundazioak hainbat jarduera antolatu ditu datorren astean Liburuaren Eguna ospatzeko. Apirilaren 23tik 27ra bitartean bisita gidatuak egingo ditu bere egoitzan, oroitzapenaren tailer bat eta zinema dokumentalaren hainbat saio.

Liburuaren Eguna dela eta prestatu den programazioa astelehenean hasiko da, 11:00etan, Fundazioaren egoitzari, Betoñuko Atariaren 23an,  egingo zaion bisitaldi gidatu baten eskutik. Han, interesatuek, dokumentazio-zentro horretan egiten den lana deskubritu ahal izango dute, baita dituen fondoak ere. Eraikin osoa erakutsiko da, sarbidea orain estalita dagoen antzinako klaustrotik duen antzinako kapera baten inguruan egindako beirazko eraikuntza ederra. Bertaratzen direnek eraikin osoa ikusiko dute, arreta berezia eskainiko diete dokumentazio biltegiei eta lan-eremuari. Bisitaldi hori egunero errepikatuko da, 23a eta 27a bitartean, ordu berean.

Astelehenean, hilak 23, goizeko 11:00etan “Zer gertatu zen jaio zinen egunean?” Oroitzapenaren Tailerra antolatu da. Ekimen horren helburua bisitariek, Fundazioaren fondoetan, eurei buruz ikertu dezatela da. Euren abizenei buruz ikertu dezakete, jaio ziren eguneko egunkaria berreskuratu edo Vitoria-Gasteizko kaleei buruzko xehetasunak arakatu, beste kontu batzuen artean. Tailerra dohainik da, baina, parte hartzeko, beharrezkoa da 945 253 932 telefonoan izena ematea.

Era berean, 24, 25 eta 26an film edo dokumental bat ikusteko aukera izango da, “Zinema-aretora goaz” ekimenari esker. Apirilaren 24an “50 urte trenico barik” emango da, Gasteiz eta Lizarra ferrokarril Vasco-Navarroaren bitartez lotzen zituen trenbideari buruzko dokumentala. Dokumental hori ikusgai izan zen, Vital Fundazioa aretoan, trenari buruz antolatu zen erakusketan. Une hartan interes handia piztu zuenez, eta jende asko ikusi barik geratu zenez, berriz emango da.

Apirilaren 24an, asteazkena, ‘Igande goiza’ filmaren txanda izango da. Gasteizko Aurrezki Kutxak sustatutako film horretan, 1966an hiria nolakoa zen erakusten da. Ziklo hori ostegunean, hilaren 26an, amaituko da, ‘Araba, Gasteiz eta bere Aurrezki Kutxa’ dokumentalaren eskutik. Dokumental horrek probintzia eta bere jardueraren irudiak erakusten ditu 1957an. Emanaldi guztiak hasiko dira 16:00etan, Sancho el Sabio Fundazioaren egoitzan eta sarrera dohain izango da.

Jarduerak

  • Apirilak 23tik 27ra: Bisitaldi gidatuak. Bisitaldi gidatuak gure lanak eta funtsak ezagutzeko. 11:00etan
  • Apirilak 23: Oroimen Tailera: zer gertatu zen jaio zinen egunean… 11:00etan (Aurrez apuntatu behar da)
    • Zure izenaren esanahia
    • Nolakoa zen jaio eta hazi zinen kalea?
    • Aurkitu itzazu, hiru pertsonaia, zurekin jaioteguna partekatzen dutenak
    • Eta abar
  • Apirilak 24tik 26ra: Zinemara goaz... 16:00etan
    • Apirilak 24: “50 años sin el TRENICO”
    • Apirilak 25: “Mañana de domingo”
    • Apirilak 26:  “Álava, Vitoria (…): un documental de la vida alavesa”

Programación Día del Libro

 

“Vidas cruzadas: Prieto y Aguirre. Los padres fundadores de Euskadi”, José Luis de la Granjak eta Luis Sala Gonzálezek egina

Sancho el Sabio Fundazioak antolatu du aurkezpen-ekitaldia

Vital Fundazioaren Luis de Ajuria Aretoan egingo da, ostegunean, ‘Vidas cruzadas: Prieto y Aguirre. Los padres fundadores de Euskadi’ lanaren aurkezpena, José Luis de la Granja eta Luis Sala González UPV/EHUko historialarien liburua. Lan horretan Euskadiko historiako lider eztabaidaezin biren ibilbide politikoa aztertu dute.

 

Egileek Euskal Herriko buruzagi bien eta irudikatu zituzten kultura politikoen azterketa konparatua burutu dute liburuan: euskal nazionalismoa, Agirre lider karismatikoa izan zuena, eta euskal eta espainiar sozialismoa, adierazgarri gorenetako bat Prieto izan zuena. Bien biografia politikoak alderatzeko ariketa eginda, 1931n Bigarren Errepublika ezarri zenetik euren bizitzen amaierara arte jarraituta, eta garaiko dokumentu garrantzitsuak eta euren posta-truke joria argitaratuta, liburuan islatuta geratu den ikerketa lan handia egin dute historialari biek.

Indalecio Prieto (1883-1962) eta Jose Antonio Agirre (1904-1960), hurrenez hurren, euskal sozialismoaren eta nazionalismoaren lider nagusi biak izateaz gain, XX. mendeko Euskadiko politiko esanguratsuenak ere izan ziren eta autogobernua lor zedin laguntza erabakigarria eman zuten. Euren bizitzak etengabe gurutzatu ziren hiru hamarkadatan zehar: 1931ko apirilaren 14an Bigarren Errepublikaren etorreratik, erbestean hil ziren arte. Denbora horretan, Errepublikan eta Bigarren Mundu Gerran elkarren aurka izatetik, Gerra Zibilean eta munduko gerraren ostean aliatuak izatera igaro ziren, frankismoaren aurka. Ez zuten lortu Francoren diktadura erorarazteko zuten helburu komuna eta, horregatik, Espainiatik kanpo hil ziren pare bat urte eskaseko aldeaz.

José Luis de la Granja Sainz Historia Garaikideko UPV/EHUko historia katedradunak, euskal nazionalismoaren, errepublikaren eta Gerra Zibilaren historian ardaztu du bere ikerketa, eta bien bitartean, Luis Sala González Historia Garaikideko doktoreak, XX. mendeko Espainiako sozialismoaren historiara eta Indalecio Prietoren figurara bideratu ditu bere lan-lerroak. Ikerketa bi horian batuketaren emaitza izan da liburua, Euskadiko ‘aita fundatzaileen’ bizitzak uztartzen dituen lana.

Aurkezpena datorren ostegunean izango da, Vital Fundazioaren Luis de Ajuria Aretoan (Alaba Jenerala 7, Vitoria-Gasteiz), 19:00etan. Ekitaldia dohainik da eta eserlekuak bete arte izango da sartzeko aukera. Sancho el Sabio Fundazioak antolatu du ekitaldia eta liburuaren egileez gain, Santiago de Pablo eta Antonio Rivera UPV/EHUko Historia Garaikideko katedradunek ere hartuko dute parte. Jesús Zubiaga Sancho el Sabio Fundazioaren zuzendaria arituko da aurkezle lanetan.

Euskal Liburutegi Digitala

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Vital Fundazioaren Sancho el Sabio Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur, etorkizuneko Euskal Liburutegi Nazional Digitalaren oinarriak ezartzeko helburuz. Bingen Zupiria sailburuak eta Jon Urresti Vital Fundazioaren presidenteak sinatu dute lehendabiziko oinarrizko euskal liburutegi garaikide digitala ezartzea ahalbidetuko duen hitzarmen hori, eta XX. eta XXI. mendeko 3.000 liburu digital inguru izango ditu. Hasierako egitasmo hau izango da etorkizuneko Euskal Liburutegi Nazional Digitala garatzeko oinarria, historian zeharreko hainbat kultura-arlotako euskal egileen lanak bilduko dituen asmo handiagoko egitasmoa.

Gaur, Sancho el Sabio Fundazioaren egoitzan, Vitoria-Gasteizen, sinatu den hitzarmena alderdi biek Euskal Liburutegi Digitalaren sorreran aurrera egiteko duten asmotik dator. Liburutegi horrek digitalizazioaren aldeko apustuan sakonduko du, kasu honetan, euskal argitalpenetarako sarbidea errazteko aukera baita. ‘eLiburutegia’ liburutegi digitalak, Estatuko garrantzitsuenak, gaur egun euskal herritarrei  mundu osoko egileen 16.000 titulu kontsultatzea ahalbidetzen badie (horietako asko Euskadikoak), euskaraz argitaratutako edo hizkuntza horretara itzulitako lanetan ardaztea da Euskal Liburutegi Nazional Digitalaren helburua, baita euskal egileek edo argitaletxeek argitaratutako lan guztietan ere.

“Gaur egun, liburutegi batek ez du zertan gune fisikoa izan, hau da, zenbait zerbitzu digital kontsultatzea ahalbidetzen duen plataforma izan daiteke. Euskal Liburutegi Nazional  Digitalaren ideia kontzeptu horretatik abiatu da, historian zeharreko euskal egileen lana eta pentsaera biltzeko bokazioz. Sancho el Sabio Fundazioarekin egin den akordio horrek ekimen horri garai hurbilenetik, XX. eta XXI. mendeetatik, hasita heltzea ahalbidetzen digu, liburuen edizioaren arloan ardaztuta; hala ere, Euskal Liburutegi Nazionalaren proiektua haratago doa eta ikus-entzunezko, margolaritzako edo musikagintzako ekoizpena ere bildu nahi dugu, eta denboran atzerago joan”, adierazi du Bingen Zupiria sailburuak.

Bere aldetik, Vital Fundazioaren presidentearen hitzetan,  “egungo proiektua da, egungo funtsak dituena eta euskal literatura-lan garaikiderako sarbide askea emateko planteatua. Euskal Liburutegi Nazional Digitala literatura-lan esanguratsuenen edizio digitaletarako sarbidea izango da, eta horien artean, saiakera, haur-literatura, gazte-literatura, komikiak, eta egile garaikideena ere”. “Sancho el Sabio Fundazioarentzat, dokumentu-funtsen digitalizazioan aitzindaria den aldetik, hitzarmen honek beste aurrerapauso bat egitea dakar, egungo literatura ekoizpena sarbide askean hedatzea ahalbidetuko duen urratsa, hain zuen ere, egile, edizio eta hedapen eskubideak errespetatuz. Eskura dauden edukiak handituz eta egungo irakurleen interesetara egokituz”, erantsi du Urrestik.

Joxean Muñoz Kultura sailburuordea, eta Jesús Zubiaga Sancho el Sabio Fundazioaren zuzendaria ere izan dira hitzarmen honen aurkezpenean. Muñozek lankidetza horren garrantzia azpimarratu du, “asmo handikoa eta Euskadirako beharrezkoa” den egitasmoaren sorrerari begira. “Euskadirako Liburutegi Digital egitasmo partekatua bultzatzea da gure helburua, eta kultura arloko funtsezko eragileekin egin nahi dugu, Sancho el Sabio Fundazioarekin, kasurako. Lehendabiziko urrats honek, Liburutegi horren sustapenari begira, egin nahi dugun ibilbidea nolakoa izango den islatzen du”, erantsi du Joxean Muñozek.

Jesús Zubiaga Sancho el Sabio Fundazioaren zuzendariak ildo beretik adierazi duenez, “azken hamabost urte hauetan, Eusko Jaurlaritza eta Sancho el Sabio Fundazioaren arteko harremana etengabea izan da. Fundazioak bateratze lanetan lagundu du eta, legealdiz legealdi, Jaurlaritza buru izan duten batzorde eta kontsultetan. Funts digitalizatuak, Euskal Bibliografia Ondareko 3.000 tituluz Eusko Jaurlaritzan dagoen web bat, Eusko Lege Biltzarreko Liburutegiko funts digitalizatuak edo Liburuklik egitasmoa dira Sancho el Sabio Fundazioak Esko Jaurlaritzak bibliografia-ondarearen hedapenari buruz proposatutako egitasmo guztietan parte hartzeko gogoaren adibideak”.

Hitzarmena

Egitasmo hau behin betiko bultzatzeko helburu horretatik abiatuta, Eusko Jaurlaritza eta Sancho el Sabio Fundazioaren artean sinatutako hitzarmenak honako xede hauek jaso ditu:

  • Euskal bibliografia-ondarea biltzea eta gordetzea bilduma eskuragarri batean.
  • Horretarako sarbidea ahalik eta gehien erraztea, bere edukiaren lineako hedapenaren bitartez.
  • Egungo euskal gizartean kultura interes handiena pizten duen edukirako sarbideari lehentasuna ematea, bai egile-eskubidetik aske dagoen edukira, bai egile-eskubideen mende dagoen edukira.
  • Euskaraz egindako argitalpenen hedapenaren alde egitea, ikus daitezela erraztuz, euskal edizioaren eskaintza orekatua eta kalitatekoa lortzeko helburuz, Euskadiko hizkuntza ofizial bietan.
  • Eskaintza orekatua, aberatsa eta askotarikoa sustatzea, egoki ordezkaturik izan daitezen emakumeek idatzitako lanak, literatura-genero guztiak izan daitezen eta irakurleen adin-segmentu guztiei erantzuna eman dakien.

Oinarri hauek oinarrizko liburutegi garaikide hori sortzea ahalbide dezatela da helburua, gutxienez, XX. eta XXI. mendeetako 3.000 lanez osatua, euskaraz argitaratuak edo gaztelaniaz editatuak Euskal Autonomia Erkidegoan. Euskal Liburutegi Digitalaren abiapuntu den katalogo horren eraketari dagokionez, honako irizpide hauek hartuko dira aintzat:

  • eta XXI. mendeetako euskal kultura garaikideko idatzizko lan garrantzitsuenen bilduma aukeratuko da, arlo horretako zenbait adituren iritzia aintzat hartuta.
  • Oinarrizko euskal liburutegi digital garaikideak domeinu publikoan dauden lanak hartuko ditu barne edo egile-eskubideak indarrean dituztenak.
  • Euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako lanak aukeratuko dira, hartara, eskaintza orekatua eta kalitatekoa eratu dadin hizkuntza bietan.
  • Aukeraketan aintzat hartuko da emakumeek idatzitako lanen ordezkaritza egokia egon dadila. Era berean, bertan egon beharko dute literatura-genero guztiek, baita haurrentzako, gazteentzako eta nagusientzako lanek ere.

Aukeratutako lanak, behar bezala maketatuta, liburu digital edo e-book euskarrian argitaratuko dira. Gainera, euskal herritarrek e-bookak errazago eskura ditzaten, aipatutako liburu digital horiei buruz sortzen diren metadatuek euren kokapena Internet bilatzaileetan errazago aurkitzea ahalbidetzen duten protokoloak erabiliko dituztela  jaso du hitzarmenak.

Egile-eskubideak indarrean dituzten lanen lizentzien kudeaketari dagokionez, Egile-eskubideak indarrean dituzten aukeratutako lanen, gutxienez, bost lizentzia erosiko direla zehaztu du hitzarmenak. Argitaletxe bakoitzak bere kargu hartuko du aukeratutako lanen digitalizazioa eta Eusko Jaurlaritzari artxibo digitalaren kopia bat ematea, gorde dezan, besterik ez.

Gaur aurkeztu den hitzarmenak urte biko iraupena izango du, eta alderdien arteko adostasunez luza liteke. Eusko Jaurlaritzak, urteko, 100.000 euroko ekarpena egingo du, gutxienez, eta lanen aukeraketa prozesutik eratorritako gastuak ere bere gain hartuko ditu. Sancho el Sabio Fundazioak, urteko, 100.000 euroko ekarpena egingo du, gehienez, aukeratutako jabetza publikoko lanen digitalizazio lanak finantzatzeko helburuz, formatu bihurgarrian digitalizatuta ez badaude. Gainera, erakunde bien ekarpenaz, aukeratutako lanen lizentzien erosketa ere ordaindu beharko da.

Sancho el Sabio Fundazioak Unibertsitate Lehiaketa 2017 sarien epaitza eman du

Vital Fundazioaren Sancho el Sabio Fundazioak euskal kulturari buruzko ikerketa sustatzeko Unibertsitate Lehiaketa 2017 sarien epaitza eman du. Edizio honetako sarituak Isabel Mellén eta Koldobika Sáenz del Castillo dira, Estibalizko Santutegia eraiki baino lehenagoko garaiari buruzko lanagatik lehena eta Antzinate Berantiarreko Euskal Herriaren kristautzeari buruzkoa bigarrena.

Isabel Mellén-en ikerketak ‘Luces en la sombra: los primeros siglos de Estíbaliz a través de sus documentos (siglos X-XII)’ du izenburu. Estibalizko Santutegia eraiki baino lehenagoko garai ilunari buruz gaur egun arte iritsi diren dokumentu apurrak aztertzeko ahalegina egin du lan horretan. Hala ere, hondakin idatzi horiek itxura batean ematen duten informazioa eskasa bada ere, X. eta XI. mendeko politika arabarrean Estibalizko muinoa ezinbesteko pieza estrategiko izan zela dioen ikuspegia eratu ahal izan du egileak. Eremu hartan, Bizkaiko Jaunen senitarteko zenbait kideri egokitu zitzaien edukitza bat izan zen, eta gainera, dokumentuei esker, Mellén-ek ziurtatzen du XII. mendearen erdialdera eraiki zena baino lehen beste eliza bat zegoela erator daitekeela. Lurralde historikoko leku enblematikoenetako baten hasiera historikoei buruz zegoen ezagutzan sakontzea ahalbidetu du azterketa horrek eta, aldi berean, historiografiak Estibalizi buruz, ia bere sorreratik, zekartzan akats kronologiko eta interpretazioko batzuk zehaztea ere ahalbidetu du.

Koldobika Sáenz del Castillok, bere aldetik, Antzinate Berantiarrean Euskal Herrian gertatu zen kristautze prozesuari buruzko informazioa eman dezaketen aurkikuntza arkeologikoen laburpena egin du. IV. mendetik aurrera gai, ikonografia eta sinbologia paganoa ia desagertu egin zirenez, izaera kristauko aurkikuntza arkeologikoak ernatu ziren. Indusketa lan sistematikoak orain urte batzuk zegoena baino panorama argiagoa azaleratzen ari dira. Duela hamarkada batzuk datu isolatu eta loturarik gabekoak baino ematen ez zituen isiltasun arkeologikotik, Sáenz del Castillok ziurtasunez dio ‘La cristianización del País Vasco durante la Antigüedad tardía’ bere lanean, mapa bat konfiguratu ahal izatera igaro dela, zeinetan, Vasconiak, hondakin materialen arabera, hilobiratze sinbologia eta formula berri bereziak dituen, eta horrek pentsarazten digu orduko lagunak mundu erlijioso nahiko kristautuan mugitzen zirela jadanik. Hartara, azken hamarkadetan agertu diren erregistro berrien argitan, oraindik amaitu gabe dagoen erlijio kristauak eremu geografiko horretan izan zuen garapenari eta finkatzeari buruzko eztabaidaren ikerketak lagundu nahi du.

Lehiaketa honetako irabazleak direnez, Isabel Mellének eta Koldobika Sáenz del Castillok 500na euroko saria jasoko dute dirutan eta euren lanak Sancho el Sabio aldizkarian argitaratuko dira.

Sancho el Sabio Fundazioak, euskal kulturari dagokionez dokumentazio zentro garrantzitsuenetako bat den horrek, Euskal Herriaren oroitzapen bibliografikoa eta dokumentala gordetzen ditu, bere historia eta aniztasun ideologikoaren bitartez. Bere liburutegiak fondo dokumental baliotsua du 1964tik aurrera eta monografiak, aldizkako argitalpenak, argazkiak, eskuizkribuak, mapak edo familia-dokumentazioa aurki daitezke bertan, ondare aberastasun garrantzitsua, zeinak ezinbesteko erreferente bilakatu duen Fundazioa euskal kulturari buruzko ikerketarako (www.memoriadigitalvasca.es).

 

‘Jai zurrumurruak. Araba, lau urtaroak’ erakusketa

Lau urtaroetako jaietatik ikus-ibilbidea egitea proposatzen du erakusketak

Sancho el Sabio Fundazioak Arabako ohiturei, jaiei eta tradizioei buruzko erakusketa bat antolatu du Araba aretoan.

Lau urtaroetan zehar, Araban ospatzen diren ohiturei, jaiei eta tradizioei buruz hitz egiten entzuten da. Sancho el Sabio Fundazioak horietako asko jaso ditu eta ‘Jai zurrumurruak. Araba, lau urtaroak’ antolatu du, bihartik aurrera eta urtarrilaren 9ra arte, Vital Fundazioaren Araba aretoan ikusgai izango den erakusketa.

Santiago de Pablo eta Virginia López de Maturana historialariak ditu komisario, eta ‘Jai zurrumurruak. Araba, lau urtaroak’ erakusketak ikus-ibilbidea proposatzen du, espazioa eta denboran zehar, ospakizun horietatik guztietatik. Horietako gehienak Vitoria-Gasteizen kontzentratzen dira, beste zenbait Arabako geografiatik hedatzen dira; batzuek antzinako garaietan dituzte sustraiak, beste batzuk uste dugun baino berriagoak dira. Hori bai, denak daude gure eguneroko paisaietan integratuta eta Arabako Lurralde Historikoaren identitatea eratzen dute.

Sancho el Sabio Fundazioaren erakusketak lau urtaroetatik egingo du ibilbidea, kartelen, argazkien, egunkarien, objektuen eta era didaktiko xamarrean egin diren azalpen-panelen bitartez. Ibilbidea udaberrian hasten da, hartara, bisitariek San Prudentzio eta Estibalizko Amaren jaien jatorria ezagutzeko aukera izango dute, hau da, Arabako patroi bienak.

San Joan bezperako suek emango diote hasiera udari: oraintsuko zeremonia da, baina Arabako Foru tradizioan ditu sustraiak. Uztailaren amaieran, Blusa Eguneko alaitasunak abuztuaren 4tik aurrera jaiari jarraitzeko gogoa ematen du, Zeledonen jaitsierarekin, hiriko ikurretako bat. Hortik aurrera hasten dira Vitoria-Gasteizko patroia den Andre Maria Zuriaren omenezko ospakizunak. Jai horiek XIX. mendearen amaieratik ospatzen dira; hasieran, ekitaldi erlijiosoen eta zezenketa ospakizunen inguruan. Hala ere, erakusketara doazen bisitariek XX. mendean zehar eta gaur egun arteko bilakaera ikusteko aukera izango dute.

Irailean, Olarizuko erromeriak irekitzen dio atea udazkenari eta horrekin batera mahats-bilketa dator Arabako Errioxan. Jai hori 1994tik ospatzen da, eskualdeko herri batean urte bakoitzean. Izan ere, Arabako Errioxako ardoa gure Lurralde Historikoko identitatearen ezaugarrietako bat da, zalantza barik.

Azkenik, neguko tradizio garrantzitsuenak azaltzen ditu erakusketak, esaterako Olentzero eta Floridako Jaiotza (Gabonekin lotuak), baita San Anton eta Santa Ageda ere, inauterietan amaitzeko eta Arabako herrietan jai hori ospatzeko dauden era anitzetan.

Horrela, esate baterako, 1975ean ospatu zen San Prudentzioko lehenengo danborradaren berri ematen zuen kartela ikus daiteke, Sancho el Sabio Fundazioaren jabetzakoa, edo  Judimendiko 1999ko jaietakoa, San Joan sua eta guzti, Sancho el Sabiorena hori ere. Araba aretoko hormetatik erraldoien argazki bat egongo da zintzilik, 1968ko abuztuaren 4ko txupinazokoa (Arqué, Vitoria-Gasteizko Udal Artxibategia), 1927ko Celedón aldizkariaren azala, 2007an Olentzero desfilearen berri ematen zuen kartela, edo José Lejarreta alkatearen argazkia, beste autoritate batzuekin San Antoneko zozketan, gerra ostean, denak Sancho el Sabio Fundazioaren artxibategikoak.

‘Jai zurrumurruak. Araba, lau urtaroak’ erakusketa Vital Fundazioaren Araba aretoan izango da ikusgai (Bakea 5, Dendarabako 1. Solairua, Vitoria-Gasteiz) urtarrilaren 9ra arte, astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 20:30era, eta igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era. Sarrera dohain da. Era berean, erakusketa ikusteko bisitaldi gidatuak ere antolatuko dira.

Abenduaren 15etik urtarrilaren 9ra

 

Vanguardias peligrosas. La Alemania nazi y la Italia fascista en Vitoria (1936-1939)

Diario Noticias de Álava. 19/11/2015

Todo sea por la causa

La sala Araba y Sancho el Sabio acogen “Vanguardias peligrosas. La Alemania nazi y la Italia fascista en Vitoria (1936-1939). La muestra une fotografías del Archivo Municipal Pilar Aróstegui, prensa de la época e ilustraciones , entre otros materiales.

La sala Luis de Ajuria asistirá el 23 a dos charlas mientras que el Aula Fundación proyectará el 25 “Una esvástica sobre el Bidasoa”…

 Dna005 Dna006