Erakusketa ‘Euskal gizartea terrorismoaren aurrean. (Sancho el Sabio Fundazioaren bitartez)’

Sancho el Sabio Fundazioak eta Fernando Buesa Blanco Fundazioak erakusketa antolatu dute eta dokumentuen, kartelen, eranskailuen, esku-paperen, zirriborroen eta objektuen bidez, urteen joan-etorrian euskal gizarteak terrorismoari dagokionez izan zuen jarrera erakusten da. ‘Euskal gizartea terrorismoaren aurrean. (Sancho el Sabio Fundazioaren bitartez)’ du izenburu eta Araba aretoan izango da ikusgai urtarrilaren 11ra arte.

Erakusketarako erabilitako material ia gehienak datoz Sancho el Sabio Fundazioaren fondoetatik, eta erakusketa, alde batetik, euskal kulturari dagokionez dokumentazio-zentro garrantzitsuenatzat jotzen denaren dokumentu-artxibategia balioestea du helburu, izan ere, euskal herriaren memoria bibliografikoa eta dokumentala gordetzen du, bere historian eta aniztasun ideologikoan zehar. Beste alde batetik, azalpen-kontaketa eratzea du helburu, erakusketako materialen bitartez. Aldi berean, Fundazioaren egoitzako hallean, Betoñun, Euskal Herriko biolentzia politikoaren gaineko gizartearen jarrerari buruzko bibliografia esanguratsuenaren erakustaldi bat egongo da.

‘Euskal gizartea terrorismoaren aurrean. (Sancho el Sabio Fundazioaren bitartez)’ lau guneren inguruan eratu da. Lehendabizikoan historia honetako mugarri eta data garrantzitsuenak identifikatzen dira, terroristen ekintzengatik zehaztuak nahiz terrorismoaren aurrean euskal gizartearen (eta Espainiako gizartearen) jarrera dinamikoa eta aldakorra azaltzen dutenak. Jarraian, ibilbide azkarra ezarri da jarrera aldaketa horren adierazpen eta agerpenetatik, herritarren mugimendu bakezaleen hazia eta biktimena beraiena ere, Hipercor eta Zaragozako kuarteleko atentatu gogorrak, Ortega Lararen bahiketa edo Miguel Ángel Blancoren erailketa, besteak beste.

Erakusketaren hirugarren atala eragile eta tresnei buruzkoa da. Lehenengoen artean terrorismoaren aurkako protesta sareak daude eta horiek sustatu zituzten erakundeak, baina biolentzia legitimatzen zutenen ekintzak ere gogoratzen ditu. Azken atalak zenbait ikur nabarmentzen ditu -begizta urdina-, lekuak, espirituak eta mobilizazioak -Ermua- edo gizartearen eta politikaren kontraesaneko mugimenduak, arazoaren aurreko sentsibilitate desberdinak adierazteko erabili zirenak, ez denak unibokoak ezta helburu bera lortzeko edo helburu beraren alde lanean.

Erakusketaren amaierako emaitza, euskal gizarteak terrorismoari dagokionez izan zituen jarrera anitzen argazki bat da, baita joera nagusi horien bilakaerarena ere, dokumentu-objektuen bidez egina.

Erakusketa Araba aretoan izango da ikusgai (Bakea 5, Dendarabako 1. solairua), urtarrilaren 11ra arte, eta komisario bi izan ditu, Antonio Rivera, EHUko Historia Garaikideko katedraduna eta Fernando Buesa Blanco Fundazioaren Patronatuko kidea, eta Irene Moreno, EHUko Historia Garaikideko doktorea eta Valentín de Foronda Gizarte Historia Institutuko kidea. Gainera Vital Fundazioaren laguntza eta lankidetza ere badu, baita Terrorismoaren Biktimen Fundazioarena, Terrorismoaren Biktimen Zentro Memoriala Fundazioarena eta Valentín de Foronda Gizarte Historia Institutuarena (UPV-EHU).

Astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 20:30era, eta igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era. Sarrera dohainik da.

Bisitaldi gidatu bi egingo zaizkio erakusketari, abenduaren 21ean eta urtarrilaren 8an, 18:30ean. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu Sancho el Sabio Fundazioaren 945253932 telefonora.