‘Komikia, 1975-2017. El cómic vasco’

Vital Fundazioaren Sancho el Sabio Fundazioak antolatzen du ‘Komikia, 1975-2017. El cómic vasco’ deritzan erakusketa, argitalpen horien historian zeharreko ibilbide bat, 1975etik gaur egunera egin duena. Kike Infame eta Mikel Begoñaren komisariotzarekin, datorren urriaren 3ra arte ikusi ahal izango da Vitoria-Gasteizko Portal de Betoño 23ko egoitzan.

‘Komikia, 1975-2017. El cómic vasco’ erakusketak kronologikoki agertzen ditu Euskadiko komikiaren historia egin berriaren mugarri nagusiak. Zentzu horretan oso agerian erakusten du Bizkaiko Foru Aldundiaren aldetik garatutako lana, Sancho el Sabio Fundazioak dituen artxibo ugariekin osaturik.

Euskal komikiak berezkoak dituen azal eta orrialdeekin ilustraturik, 35 paneletan zehar nabarmentzen da zenbait ekimeni esker euskal komikiak bizi duen egoera ona, besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren aldetik komikiari eta liburu ilustratuei eskainitako laguntzei esker. Gainera, hainbat beira-arasa gehitu zaizkio, non ikusi ahal izango diren Fundazioaren funtsetatik ateratako jatorrizko argitalpenak, baliabidearekin duen etengabe konpromisoa agertuko digutenak.

Komikiak gaur egun hiru zutabe nagusi ditu: TMEO, aldizkari satirikoa, 30 urte daramana politikoki ez zuzenena den umoreari eskainirik; Astiberri argitaletxea, erreferente dena nazio eta nazioarte mailan, eta Xabiroi aldizkaria, gure kulturako hainbat alorretako talentuak baliabidearekiko elkarren arteko maitasunak batzen dituenak. Era berean, erakusketan beste argitaletxeek irekitako bidea ere ikus daiteke, hala nola Ikusager edo Ipurbeltz eta Habeko Mik-en goiburuak, istorioen sailak gaur egun bizi duen egoerara iristeko ezinbestekoak.

Argitaletxeez eta goiburuez gainera, euskal komikiak bere eraikuntzan etengabekoa izan du egile izan dituen gizon eta emakumeen eragina. Hala, erakusketak bide-urratzaile zenbaiten lanen gaineko begirada eskaintzen die ikusleei, besteak beste, Antton Olariaga, Juan Carlos Eguillor edo Gentz del Vallerena. Bestalde, gaitasun anitzeko gizon eta emakume sortzaileak elkartu dira, esaterako, Mauro Entrialgo, Harriet, Raquel Alzate edo Rober Garay, talentu gazteen bultzada berriarekin, hala nola Mai Egurza, Amaya Arrazola edo Maite Gurrutxagarekin.

‘Komikia, 1975-2017. El cómic vasco’ ekimenari ez zaio ahaztu komikiak beste baliabideetan eragin duen interesa, musikan edo sukaldaritzan, esaterako. Gizarteak berak istorioekiko zaletasuna erakutsi du, hainbat areto eta jaialdiren bidez, Getxoko Komikiaren Azoka delarik garrantzitsuena. Gainera, hilabete honetan Sancho el Sabio Fundazioak bineten munduaren errealitatea hobeto ezagutzeko aukera emango duten jarduerak antolatuko ditu.

Erakusketaren komisario Kike Infame eta Mikel Begoña dira, aldi berean, beraren katalogoaren egileak ere. Argitalpen honek, 150 orrialde dituena, oso modu grafikoz ilustratzen du komikiaren historia. Aztertutako aldi horri buruz gaur egunera arte egin den hurbilketa sakonenetako bat da katalogoa. Liburu integratzailea da eta denboran zehar apustu propio bat aurrera eramateko gure mugen barruan nahiz kanpoan izan dituen hainbat sentsibilitate eta saio agertzen ditu.

‘Komikia, 1975-2017. El cómic vasco’ erakusketa urriaren 3ra bitartean ikusi ahal izango da, astelehenetik ostegunera 9:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:00etara eta ostiraletan 8:00etatik 15:00etara, Sancho el Sabio Fundazioaren egoitzan (Portal de Betoño, 23). Jaiegun eta ordutegi bereziei buruz edo taldeentzat bisita gidatuak eskatzeko informazio gehiago 945253932 telefonoan.