Argitaratze-politika
Zentroaren argitaratze-politikaren lehen emaitza “Boletín de la Institución Sancho el Sabio” izan zen. Hogeita bost urte luze iraun zuen, 1957tik 1981era, hain zuzen, eta kalitate handiko hainbat artikulu eta ikerlari bildu zituen, besteak beste: Joxe Miel Barandiaran, Pedro de Palol, Jesus Altuna, Emilio Enciso, Justo Garate eta beste hainbat.
Hamar urteko etenaren ostean, “aldizkaria” berriz ere argitaratu zen, “Sancho el Sabio : revista de cultura e investigación vasca” izen berriarekin. Hasiera batean urtean behin argitaratu zen; 1998tik aurrera, aldiz, artikulu kopuruak gora egin duenez, bi urtean behin argitaratzen da.
Sancho el Sabio Koadernoak
Besaide Bildumaren monografia guztien laburpenak, haur eta gazteentzat egokituak.
- El cine en Euskal Herria : 1896-1998
- El País Vasco en Europa
- Escritores vascos
- Euskal Herria Europan
- Euskal idazleak
- Historia del nacionalismo vasco
- La Inquisición
- Las Milicias vascas
- Liberalismo y fuerismo en el País Vasco
- Liberalismoa eta foruzaletasuna Euskal Herrian
- Zinea Euskal Herrian : 1896-1998
Besaide Bilduma
Besaide monografia-bildumak egungo euskal kultura aztertu eta ulertzeko garrantzi handia duten zenbait gertaera historikori buruzko ikerlanak biltzen ditu.
Beste argitalpen batzuk
Bidean bilduma. Fundazioaren fondoen katalogoak biltzen ditu:
- Catálogo de Publicaciones Seriadas de la Fundación Sancho el Sabio
Gainera, zenbait kultura-gertaeraren argitalpen batzuk ere egin dira, besteak beste:
- Afiches : paredes con historia, 1975-1990
- Eraikuntza gardena : euskal kultura Sancho el Sabio-n = El edificio transparente : la cultura en Sancho el Sabio
- Estudio Postal de la Primera Guerra Carlista en Euskal Herria
- Fanzinoteka
- La imprenta en Alava : S. XVIII-XIX (3 vols.)
- La Rioja, el vino y el Camino de Santiago
Argitalpenak liburudendetan eros daitezke.