‘Jai zurrumurruak. Araba, lau urtaroak’ erakusketa

Lau urtaroetako jaietatik ikus-ibilbidea egitea proposatzen du erakusketak

Sancho el Sabio Fundazioak Arabako ohiturei, jaiei eta tradizioei buruzko erakusketa bat antolatu du Araba aretoan.

Lau urtaroetan zehar, Araban ospatzen diren ohiturei, jaiei eta tradizioei buruz hitz egiten entzuten da. Sancho el Sabio Fundazioak horietako asko jaso ditu eta ‘Jai zurrumurruak. Araba, lau urtaroak’ antolatu du, bihartik aurrera eta urtarrilaren 9ra arte, Vital Fundazioaren Araba aretoan ikusgai izango den erakusketa.

Santiago de Pablo eta Virginia López de Maturana historialariak ditu komisario, eta ‘Jai zurrumurruak. Araba, lau urtaroak’ erakusketak ikus-ibilbidea proposatzen du, espazioa eta denboran zehar, ospakizun horietatik guztietatik. Horietako gehienak Vitoria-Gasteizen kontzentratzen dira, beste zenbait Arabako geografiatik hedatzen dira; batzuek antzinako garaietan dituzte sustraiak, beste batzuk uste dugun baino berriagoak dira. Hori bai, denak daude gure eguneroko paisaietan integratuta eta Arabako Lurralde Historikoaren identitatea eratzen dute.

Sancho el Sabio Fundazioaren erakusketak lau urtaroetatik egingo du ibilbidea, kartelen, argazkien, egunkarien, objektuen eta era didaktiko xamarrean egin diren azalpen-panelen bitartez. Ibilbidea udaberrian hasten da, hartara, bisitariek San Prudentzio eta Estibalizko Amaren jaien jatorria ezagutzeko aukera izango dute, hau da, Arabako patroi bienak.

San Joan bezperako suek emango diote hasiera udari: oraintsuko zeremonia da, baina Arabako Foru tradizioan ditu sustraiak. Uztailaren amaieran, Blusa Eguneko alaitasunak abuztuaren 4tik aurrera jaiari jarraitzeko gogoa ematen du, Zeledonen jaitsierarekin, hiriko ikurretako bat. Hortik aurrera hasten dira Vitoria-Gasteizko patroia den Andre Maria Zuriaren omenezko ospakizunak. Jai horiek XIX. mendearen amaieratik ospatzen dira; hasieran, ekitaldi erlijiosoen eta zezenketa ospakizunen inguruan. Hala ere, erakusketara doazen bisitariek XX. mendean zehar eta gaur egun arteko bilakaera ikusteko aukera izango dute.

Irailean, Olarizuko erromeriak irekitzen dio atea udazkenari eta horrekin batera mahats-bilketa dator Arabako Errioxan. Jai hori 1994tik ospatzen da, eskualdeko herri batean urte bakoitzean. Izan ere, Arabako Errioxako ardoa gure Lurralde Historikoko identitatearen ezaugarrietako bat da, zalantza barik.

Azkenik, neguko tradizio garrantzitsuenak azaltzen ditu erakusketak, esaterako Olentzero eta Floridako Jaiotza (Gabonekin lotuak), baita San Anton eta Santa Ageda ere, inauterietan amaitzeko eta Arabako herrietan jai hori ospatzeko dauden era anitzetan.

Horrela, esate baterako, 1975ean ospatu zen San Prudentzioko lehenengo danborradaren berri ematen zuen kartela ikus daiteke, Sancho el Sabio Fundazioaren jabetzakoa, edo  Judimendiko 1999ko jaietakoa, San Joan sua eta guzti, Sancho el Sabiorena hori ere. Araba aretoko hormetatik erraldoien argazki bat egongo da zintzilik, 1968ko abuztuaren 4ko txupinazokoa (Arqué, Vitoria-Gasteizko Udal Artxibategia), 1927ko Celedón aldizkariaren azala, 2007an Olentzero desfilearen berri ematen zuen kartela, edo José Lejarreta alkatearen argazkia, beste autoritate batzuekin San Antoneko zozketan, gerra ostean, denak Sancho el Sabio Fundazioaren artxibategikoak.

‘Jai zurrumurruak. Araba, lau urtaroak’ erakusketa Vital Fundazioaren Araba aretoan izango da ikusgai (Bakea 5, Dendarabako 1. Solairua, Vitoria-Gasteiz) urtarrilaren 9ra arte, astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 20:30era, eta igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era. Sarrera dohain da. Era berean, erakusketa ikusteko bisitaldi gidatuak ere antolatuko dira.

Abenduaren 15etik urtarrilaren 9ra