EDITATON WIKIPEDIA Euskal ondare kulturalaren biografiak
Programa honen helburua Sancho el Sabio Vital Fundazioaren euskal liburutegiaren bildumaren ikusgarritasuna handitzea da, Wikipedia eta Wikidata tresnak baliatuz, prestakuntza, jarduera irekiak eta adituen laguntza uztartuta.
Programa honen bidez, euskal kulturaren arloan esanguratsuak diren pertsona eta erakundeen biografiak dokumentatu eta zabalduko dira. Horretarako, Sancho el Sabio Vital Fundazioaren liburutegi- eta artxibo-katalogoak Wikidataren datu irekien ekosistemarekin lotuko dira, informazioa mundu osoan kontsultatu eta berrerabili ahal izan dadin.
Era berean, programak herritarren parte-hartzea eta ezagutzaren sarbide irekia sustatuko ditu, Fundazioko langileak, editoreen komunitatea eta ondarean, historian eta kulturan interesa duten pertsonak proiektuan inplikatuz.
Urriaren 1ean, osteguna - 16:00
Mentxu Ramilo
Wikimedia Españako Zuzendaritza Batzordeko kidea eta Politika eta Administrazio Zientzietan doktorea. 2015etik wikimedialari aktiboa da, eta Wikipedia eta Wikimedia Commons proiektuetan laguntzen du, bereziki emakumeen, hizkuntza-aniztasunaren eta tokiko ondarearen inguruko edukietan. WikiEmakumeok, ConMiWiki eta Wiki Takes San Francisco bezalako ekimenen sustatzailea da, eta adimen kolektiboa indartzeko nahiz ezagutza librean parte-hartzea zabaltzeko lan egiten du. Emakunde Berdintasun Saria 2025.
Partekatu