Aurkezpena

Arabako Argazkigintza Jaialdia den ArabaClicken 8. ediziora aurkeztutako lanak hiriko erakusketa-aretoetan izango dira ikusgai, horien artean Sancho el Sabio Vital Fundazioaren klaustroan. Gazteizko argazkilari gazte den Mario Marcoren «Nueva Construcción» lana erakusten duen erakusketa urriaren 1etik aurrera bisitatu ahal izango da. Erakusketa Revelare Kolektiboak, ArabaClicken antolatzaileek, komisariatu eta ekoitzi dute. Mario Marcok ArabaClickeko Gazte Super Beka irabazi zuen 2025ean, «Interurbanismo» izeneko bere argazki-proiektuarekin.