Euskal dokumentu-ondarearen egileak Wikipedian eta Wikidatan konektatuz
Programa honen helburua Sancho el Sabio Vital Fundazioaren euskal liburutegiaren bildumaren ikusgarritasuna handitzea da, Wikipedia eta Wikidata tresnak baliatuz, prestakuntza, jarduera irekiak eta adituen laguntza uztartuta. Programa honen bidez, euskal kulturaren arloan esanguratsuak diren pertsona eta erakundeen biografiak dokumentatu eta zabalduko dira.
Horretarako, Sancho el Sabio Vital Fundazioaren liburutegi- eta artxibo-katalogoak Wikidataren datu irekien ekosistemarekin lotuko dira, informazioa mundu osoan kontsultatu eta berrerabili ahal izan dadin.
Era berean, programak herritarren parte-hartzea eta ezagutzaren sarbide irekia sustatuko ditu, Fundazioko langileak, editoreen komunitatea eta ondarean, historian eta kulturan interesa duten pertsonak proiektuan inplikatuz.
Irailaren 17ko saioa · 09:00-11:30
Santiago Tejero
Matematikan doktorea eta UNEDeko Humanitate Digitaletako masterduna. 2019az geroztik Wikimedia Españako bazkidea da, eta Wikipedia, Wikimedia Commons eta Wikidatako editore gisa kolaboratzen du. Era berean, Nafarroako Unibertsitateko ikerketa-lankidea da Humanitate Digitalen arloko proiektuetan.
Partekatu