“Basques in California” erakusketa

Historian zehar asko izan dira Amerikako aurrerabidearen alde egin duten euskaldunak. Baita Kalifornian ere, non gaur oso garrantzitsuak diren hirietako zimenduak jarri zituzten, Santa Bárbaran, San Josén edo Santa Claran adibidez, hain zuzen ere, teknologiaren arioko munduko enpresa nagusietako batzuen egoitzak dauden tokietan.
Erakusketa honetara hurbiltzen denak euskal ekarpen hori zein izan den ikusteko aukera izango du azalpenezko panelen, garaiko dokumentazioaren, bibliografiaren eta argazkien bitartez, beste iturri historiko batzuen artean.
Erakustetaren osagarri, ponentzia batzuk emango dira adituen eskutik, eta Estatu Batuetako euskaldunei buruzko zinema-ziklo bat ere antolatuko da.