La Fundación Sancho el Sabio y la digitalización de sus fondos: evolución y desarrollo histórico (1993-2020)

Lucía Martín Azagra, alumna del Máster en Gestión de la Documentación, Bibliotecas y Archivos en la Universidad Complutense de Madrid, realizó su trabajo de fin de Máster con el título: “ La Fundación Sancho el Sabio y la digitalización de sus fondos, evolución y desarrollo histórico (1993-2020)”.

Desde la Fundación Sancho el Sabio queremos felicitar a la autora por la calidad del trabajo, que ha obtenido la calificación de sobresaliente. Sus conclusiones ayudarán en la evolución del proyecto de digitalización de fondos de cultura vasca.

“Para poder garantizar la correcta accesibilidad a los recursos documentales sin exponerse al olvido de la protección y conservación del objeto físico, las instituciones culturales han decidido apostar por las herramientas tecnológicas del momento para emprender actividades y proyectos de digitalización, asegurando así la protección del objeto tangible y el acceso a este.
Una de las primeras instituciones documentales en España en apostar por la digitalización de sus fondos documentales como paso necesario para la salvaguarda y difusión de su patrimonio bibliográfico fue la Fundación Sancho el Sabio (FSS), el mayor y más conocido centro de documentación e investigación de la cultura e historia vascas.”

El trabajo se ha publicado en el repositorio E-Prints de la UCM.  https://eprints.ucm.es/id/eprint/64271/.

También se puede consultar en el repositorio de la Fundación Sancho el Sabio Fundazioa, Memoria Digital Vasca:  http://hdl.handle.net/10357/59740

Podcast 4. atala: “XVIII. eta XIX. mendeetako Euskal Herrian zehar bidaiatuz”

Sancho el Sabio Fundazioak bere podcast-aren laugarren atala kaleratuko du bihar. Oraingo honetan XVIII. eta XIX: mendeetako Euskal Herrian barrena eramango gaitu bidaian.

Podcast-aren lehen zatian, frantziar bidaiari mitiko baten urratsak jarraituz ekiten zaio ibilbideari, Aulnoyko kondesa, Euskal Herrian zehar egindako bidaia-esperientziak kontatzen dituen gutun sorta argitaratu zuen idazlea. Haren hitzei jarraituz, San Adriango pasabidea, Guevarako gaztelua eta XVII. mendearen amaierako Gasteiz zeharkatzen dira, gure lurraldeari buruzko bidaia-literaturaren lekukotasun liluragarrienetako bat.

Artxiboko altxorretan, Ander Gondrak Lehen Karlistaldian parte hartu zuten Britainiar Legio Laguntzaileko soldadu batzuek egindako Lehen Karlistaldiko ilustrazio belikoak ikustera gonbidatzen gaitu. Ilustrazio horiek Sancho el Sabio Fundazioan zaintzen dira. Marrazki-koadernoak dira, xehetasunez beteak, ezinbestekoak tropa horiek zeharkatu zituzten hiri-agertokiak, uniformeak, bertako emakume eta gizonen janzkerak ezagutzeko, baita Vitoria-Gasteizen eta Donostian egin zituzten egonaldietan soldadu horiek pairatu zuten gudaren zorroztasuna, gosea eta hotza ezagutzeko ere.

Ondoren, Iñaki Zabaleta Gorrotxategi filosofoarekin izandako solasaldia Wilhelm Von Humboldt prusiar ilustratuak Euskal Herrian zehar herritarrak eta bertako hizkuntza aztertzeko egin zituen bidaia zientifikoen ingurukoa da. Euskarak eta euskaldunen ohiturek liluratuta, Euskal Herriko etnografiari, hizkuntzalaritzari, tradizioei eta historiari buruzko ikerketa osoak utzi zizkigun prusiar horrek, eta, gaur egun, euskal kulturara atzerriko ikertzaile baten lehenengo hurbilketetako bat dira.

Gainera, ikusten zutenaren lekukotza emateko argazkigintzako aparatu astunak aldean hartu eta bideetara jo zuten lehen argazkilarien munduan murgilduko gaitu Jabi Soto argazkilaritzaren historian adituak. Podcast-a amaitzeko, Jesus Zubiagak Sancho el Sabio Fundazioak dituen bidaia-liburuen oso bilduma zabalaz hitz egingo du eta bildumazaletasun pribatuarekin dituen harremanez ere bai.

Joan den urrian, Sancho el Sabio Fundazioak bere artxiboko funtsak eta jarduerak mundu birtualean zabaltzeko proposamen berri bat jarri zuen abian: Sancho el Sabioren Podcast-a. Gaur egungo egoerak eta COVID-19aren pandemiak bizitzaren esparru guztietara ekarri dituen mugek eragin dute erakundeak bere dibulgazio-eskaintza zabaltzea erabaki izana.

Sancho el Sabioren podcast-aren atal guztiak podcast-erako plataforma nagusietan eta Sancho el Sabio Fundazioaren webgunean daude eskuragarri.

Podcast 3. atala: “Familia-artxiboak”

Sancho el Sabio Fundazioak bere podcast-aren hirugarren atala kaleratu du, familia-artxiboei buruzkoa.

Lehen bi atalen ostean, gaur hirugarrena dator. Bertan, familia-artxiboen munduan barneratuko gara, gure historiaren zati bat idazteko erabiltzen den lehengaia. Sarreran, Isabel Mellén historialari eta ikertzaileak Lope Garcia de Salazarren historia kontatuko du, XIV. eta XV. mendeen artean Euskadi suntsitu zuten bandokideen gerren ahaide nagusia. Pertsonaia hori beti polemikan bildua eta oso bortitza izan zen, semearen preso eman zituen bere azken egunak, Muñatones dorretxean, eta han lan eskerga idazteari ekin zion, zeinetan munduaren historia eta bere garaikoa kontatu zituen. Kronika horri esker Euskal Herriko lehen historialareitakotzat hartzen da, baita historia kontatzeko iturri gisa familia handiei garrantzia eman zien lehenbizikotzat ere.

Horren atzetik, Ander Gondra historialariak Sancho el Sabio Fundazioaren funtsen artean murgildu da zaintzen dituen familia-artxiboetatik ateratako dokumenturik adierazgarrienak edo bitxienak ekartzeko. Gutunen eta auzien artean, odol-garbiari buruzko dokumentuak, genealogiak eta askotariko idazkiak agertzen dira, eta datu interesgarriak eskaintzen dituzte, haien protagonistak ezagutzeko ez ezik, haien garaiko iritziak eta usteak ezagutzeko ere.

Podcast-ak familia-artxiboei buruzko solasaldia eskainiko digu, Jose Ramon Diaz de Durana eta Jose Antonio Munita Loinaz ikertzaile emankorrekin. Ikertzaile horiek mendeetan zeharreko euskal familia handien historian, bandokideen gerretan eta nobleziaren munduari buruzko adituak dira. Horien eskutik, historialarien lanean murgilduko gara, aipatutako artxiboen bitartez, familia horiek euskal historian utzi duten aztarnan eta ikerketa-lan horrek eskaintzen dituen bitxikeria eta anekdotetan.

Jabi Soto laguntzaile eta argazkigintzan adituak, halaber, familiako argazki historikoak nolakoak diren eta gure iragana deszifratzeko zer nolako garrantzia duten erakutsiko digu, eta, amaitzeko, Rafa Resines, Sancho el Sabio Fundazioan erakunde horrek zaintzen dituen familia-artxiboak antolatzen lan egiten duen artearen historialariak bere lanaz, dokumentu hauen bidez egunero erabiltzen duen materialaz eta bere lanaren beste pasadizo batzuei buruz hitz egingo du.

Sancho el Sabioren podcast-aren atal guztiak podcast-erako plataforma nagusietan eta www.sanchoelsabio.eus webgunean daude eskuragarri.

 

Sancho el Sabio Fundazioak 2020ko Ikerketarako Lehiaketa deitu du

Sancho el Sabio Fundazioak 2020ko Ikerketarako Lehiaketa deitu du, euskal gaiei buruzko ikerketa eta Fundazioaren beraren funtsen erabilera sustatzea helburu duen master eta doktoregoko unibertsitate-ikasleei zuzendutako hitzordua. Lanak urtarrilaren 31ra arte entregatu daitezke eta 1.000 euroko saria emango da.

 

Deialdi honek Sancho el Sabio Ikerketarako Unibertsitate Lehiaketan du jatorria, 1998tik etenik gabe egin dena. Master eta doktoregoko programetan matrikulatuta dauden unibertsitateko ikasleek hartu ahal izango dute parte. Euskal gaiei buruzko ikerketa-lan original eta argitaragabeak aurkeztu beharko dituzte; gai horien edozein arlo jorratuta (kultura, zientziak, historia, geografia, hizkuntza, literatura, artea, etab.), eta gaztelaniaz, euskaraz, frantsesez edo ingelesez idatzita egon daitezke.

 

Ikerketa bultzatzeaz gain, Sancho el Sabio Fundazioaren funts dokumentalak, bibliografikoak, hemerografikoak edo beste edozein motatakoak erabil daitezela sustatu nahi da lehiaketa honen bidez; hortaz, parte hartzeko ezinbestekoa da funts horiek, partzialki behintzat, kontsultatu izana. Era berean, egilea ikasle duen ikastetxeko irakasle baten bermea izan beharko dute.

 

Lehiaketaren oinarriak interesdunen eskura daude Sancho el Sabio Fundazioan (Betoñuko Ataria, 23) edo www.sanchoelsabio.eus webgunean. Proiektuak egoitza horretan bertan entregatu beharko dira, eskura, postaz edo beste edozein bide erabiliz, ostirala den 2021eko urtarrilaren 31ko 13:30ak baino lehen. Epaimahaiaren erabakia otsailean jakinaraziko da eta 1.000 euroko saria emango da. Halaber, Fundazioaren aldizkarian argitaratuko da saritutako lana.

 

Sancho el Sabio Fundazioak, euskal kulturari buruzko dokumentazio-zentro garrantzitsuenetakoa den horrek, euskal herriaren memoria bibliografikoa eta dokumentala gordetzen du, bere historiaren eta aniztasun ideologikoaren bidez. Bere liburutegiak, 1964az geroztik, monografiak, aldizkako argitalpenak, argazkiak, eskuizkribuak, mapak edo familia-dokumentazioa dituen funts dokumental baliotsua du, euskal kulturari buruzko ikerketarako derrigorrezko erreferente bihurtu duen ondare aberastasun garrantzitsua. Kontsulta egiteko, gainera, erabat informatizatuta dago.

Euskaraldia Sancho el Sabio Fundazioan

Hasi da Euskaraldiaren bigarren edizioa, euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizartearen gune guztietara zabaldua.  Ariketa horretan maila pertsonalean edota kolektiboan parte hartu ahal izango da.

2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra

Informazio gehiago ekimenaren webgunean: https://euskaraldia.eus

 

Podcast 2. atala: “Euskaraz idatzitako lehen hitzak”

Sancho el Sabio Fundazioak bere podcast-aren bigarren atala kaleratu du, euskaraz idatzitako lehen hitzei buruzkoa.

Euskal sinboloen gai zabalari buruzko lehen atalaren ondoren, bihar, asteartea, bigarrena abiatuko da. ‘Euskaraz idatzitako lehen hitzak’ izango du izenburu. Bertan, Isabel Mellén historialari eta ikertzaileak Elsoko Antsoren katiximaren historia bitxia ezagutaraziko digu, Pirinioen alde honetan euskaraz inprimatutako lehen lana, eta gaur egun desagertuta dagoena. Ander Gondra historialariaren eskutik Fundazioaren funtsetan barrena ibiliko gara bere altxor bibliografiko nagusien bila, eta euskara protagonista duten liburu paregabeak plazaratuko ditugu. Gainera, Blanca Urgell euskal filologo eta adituaren eskutik, gure hizkuntzaren historia idatzitik ibilbidea egingo dugu, mugarri garrantzitsuenei errepasoa egiteko. Horrez gain, Jabi Soto gure kolaboratzaile eta argazkigintzan adituak ere parte hartuko du podcast-ean, baliabide horrek gure lurraldean egindako lehen urratsak ezagutzeko; eta Jesus Zubiaga Sancho el Sabio Fundazioko zuzendariak ere parte hartuko du, eta azken minutuetan, artxiboko obra garrantzitsuenetako batzuk eskuratzeari buruz hitz egingo du.

 

 

Joan den urrian, Sancho el Sabio Fundazioak Sancho el Sabioren Podcast jarri zuen abian, bere artxiboko funtsak eta jarduerak mundu birtualean zabaltzeko proposamen berria. Gaur egungo egoerak eta covid-19aren pandemiak bizitzaren esparru guztietara ekarri dituen mugek eragin dute erakundeak bere dibulgazio-eskaintza zabaltzea erabaki izana. Hilean behingoa den tresna horrek bere dokumentu-artxibo aberatsaren funtsak ezagutarazi nahi ditu, baita bere jarduera guztiak ere.

Sancho el Sabioren podcast-aren atal guztiak eskuragarri egongo dira podcast-erako plataforma nagusietan eta Sancho el Sabio Fundazioaren www.sanchoelsabio.eus webgunean.

 

Sancho el Sabioren Podcast

Sancho el Sabio Fundazioak podcast bat atera du bere dokumentu-artxibo aberatsaren funtsak eta bere jarduera guztiak zabaltzeko. Hilero egingo da eta lehenengo atala Isabel Mellen historialariak zuzendu eta aurkeztuko du eta euskal ikurren gai zabalari helduko dio.

 

Sancho el Sabio Fundazioak, beti bezala, ikerketarako irekita jarraitzen du. Euskal kulturari dagokionez, dokumentazio-zentro garrantzitsuenetako bat da, eta bere dokumentu-funtsa aurrez aurre kontsultatzeko aukera ematen du, aldez aurretik hitzordua eskatuta edo birtualki, www.sanchoelsabio.eus webgunearen bidez. Hala ere, gaur egungo egoeran eta COVID-19aren pandemiak bizitzako esparru guztietara ekarri dituen mugak direla-eta, duen dibulgazio-eskaintza zabaltzea erabaki du. Horretarako, Sancho el Sabioren Podcast delakoa sortu du, bere artxiboko funtsak eta jarduerak mundu birtualean zabaltzeko proposamen berria.

 

Podcast-ak multimedia-fitxategiak dira, normalean audiokoak, eta erabiltzaileak gailu batean deskargatu eta entzun ditzake, jatorrizko hedapenaren ondoren. Bere abantaila nagusia ekipo eta gailu eramangarri guztiekin bateragarri izatea da, batez ere telefono mugikorrekin, horregatik da erabilgarria.

 

Sancho el Sabioren Podcast-a hilero egingo da, Fundazioan garatzen diren ikerketa nagusiak ezagutzeko, bere funts eta ekimenei esker. Lehenengo atala Isabel Mellen historialari eta ikertzaileak zuzendu eta aurkeztuko du, eta Ander Gondra historialaria ere izango du aurkezle kide. Jabi Soto Artearen historialari eta argazki-funtsen adituaren laguntza berezia izango du. Bertan, gure kulturari kohesioa eta nortasuna emateko balio duten euskal ikurren gai zabalari helduko zaio. Ordu eta erdiko saioan, besteak beste, lauburuaren historia, euskal rock erradikala eta gerra karlistak izango dira hizpide.

 

Horrez gain, Santiago de Pablo eta Virginia Lopez de Maturana euskal sinbologiako adituekin solasaldia izango da, eta Sancho el Sabio Fundazioaren historiari eta etorkizunari buruz hizt egingo da Jesus Zubiaga fundazioaren zuzendariarekin.

 

Bai lehen atal hau, bai hurrengoak, podcast-erako plataforma nagusietan (Ivoox edo Spotify) eta Sancho el Sabio Fundazioaren webgunean (www.sanchoelsabio.eus) egongo dira eskuragarri.

Sancho el Sabio Fundazioaren Jarduera Memoria

Sortu zenetik, Sancho el Sabio Vital Fundazioak helburu berberak ditu: Euskal Kulturari buruzko dokumentazioa bildu, ordenatu, kontserbatu eta zabaltzea.

Urtez urte bilduma handitu egiten da euskal argitalpenen edo euskal gaien ekoizpenarekin, euskal kulturaren bilakaeran interesa duen ikertzaile edo erabiltzailearen zerbitzura dagoen fondo errepikaezina osatuz.

 

 

 

OHARRA

Sancho el Sabio Fundazioa jendearentzako itxita egongo da bihartik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 11

Osasun-agintariek COVID-19-k Vitoria-Gasteizen duen hedapena kontrolatzeko emandako gomendioei jarraituz, Sancho el Sabio Fundazioa (Betoñuko Atea 23, Vitoria-Gasteiz) jendearentzako itxita egongo da bihartik, martxoak 12, aurrera.

 

Neurria prebentzioz hartu da, eta martxoaren besterik iragarri arte.

 

Arrazoia epidemiologikoa da, inolaz ere ez erabiltzaileen edo lantaldearen osasuna arriskuan dagoelako.

 

‘Gerrako Bildumagileak’ Erakusketa

Erakusketa Sancho el Sabio Fundazioak egin du, Biasteriren Adiskide Elkarteak Espainiako gerra zibilari buruz bildutako objektuz eta dokumentuz osatua.

Vital Fundazioaren erakusketa-zentroan, astelehenetik aurrera ikusgai, ‘Gerrako bildumagileak’ erakusketa jarriko du. Erakusketa Sancho el Sabio Fundazioak egin du, Biasteriren Adiskide Elkarteak Espainiako gerra zibilari buruz bildutako objektuz eta dokumentuz osatua. Urtarrilaren 8ra arte egongo da zabalik.

 Erakusketa hau 2017an hasitako prozesu baten ondorioa da, Sancho el Sabio Fundazioak Biasteriren Adiskide Elkartearen laguntzarekin erakusketa bat antolatu zuenean. Jarduera horrekin bat eginez, Guardiako Garcetas Etxean, elkarte horrek bildu eta kontserbatutako Gerra Zibileko funtsak ere izan ziren ikusgai. Erakunde politiko eta militarren, eguneroko bizimoduaren, prentsaren eta propagandaren dokumentazioz eta objektuz osatuta dagoen bilduma horren interesak bi erakundeen arteko hitzarmen bat egitera eraman zuen, materialen inbentarioa eta azterketa egiteko. Lan hori Gerra Zibilaren historiako adituek egin dute, eta Euskal Herriko Unibertsitateko kultura ondasunen kontserbazioan teknikariek ere esku hartu dute.

Prozesu horretan, funts osoa, dokumentuz dokumentu eta objektuz objektu inbentariatu eta identifikatu da. Kontserbatzeko prozedura antolatu eta ezarri du, eta lagin honetarako adierazgarritzat jo diren zenbait dokumentu eta objektu hautatu ditu. Jesus Zubiaga Sancho el Sabio Fundazioko zuzendariaren ustez: “Oroimen objektuen multzo errepikaezina da, gaur egun ere ulertzea zaila den garai baterako lotura da-eta”.

Hala, Gerra Zibila amaitu eta laurogei urtera, Guardiako tokiko elkarte baten bilduma pribatu batek hain sakon ikertutako gerraren alderdi ezezagunei buruzko informazioa ematea lortu du. Hura bizi izan zuen belaunaldia desagertu egin da jada, baina haren eraginak bizirik jarraitzen du egungo belaunaldietan.

 

Biasteriren Adiskide Elkartea

Biasteriren Adiskide Elkartea kulturarekiko eta bere herriarekiko sentiberatasun handia zuten bi lagunen adiskidetasunetik sortu zen: Carlos Saenz de Tejada, margolari eta ilustratzailea, eta Alvaro de Gortazar, Samaniego alegialariaren ondorengoa. Biak ala biak belaunaldiz belaunaldi kezka kulturala garatu ziten bi familiatan jaioak ziren, eta, gaztetatik, inguruetatik paseatzen ibiltzen ziren, desberdina edo bitxia gertatzen zitzaien edozein harri, sinbolo edo objektu antzemateko.

Espiritu geldiezin horrek bultzatuta, 1934an Biasteriren Adiskide Elkartea sortzea erabaki zuten, helburu honi jarriki: “hiribildu honen aurrerapen morala, kulturala eta materiala bultzatzeko, ongintza, higienea eta herriaren edertasuna sustatuz eta bertako tradizioak mantenduz, betiere hiribilduko administratzaileen laguntzaile eraginkorra izanik”.

Haien gogo biziari esker, Guardiako senideak eta bizilagunak bazkide egin zitezen konbentzitzea lortu zuten eta, horrela, era guztietako piezak erosi ahal izateko dirua izatea ez ezik, objektuak dohaintzan ematea ere lortu zuten; izan ere, haien lehendabiziko eginkizuna Guardiako Museoa sortzea izan zen, 1935ean. Bertan, hiribilduaren eta bere ingurunearen historiarekin zerikusia zuten era guztietako oroitzapenak, dokumentuak eta objektuak gordetzen joan ziren. Era berean, hasierako urte haietan, udaleko eta parrokiako artxiboak katalogatzen, liburutegi bat sortzen eta abarretan lagundu zuten.

1936ko uztailean Gerra Zibila piztu zen, eta, elkarteak inolako lotura politikorik ez duen arren, bi aldeetatik zetozen gatazkako idazkiak eta objektuak biltzen aritu ziren, gertatzen ari zenaren testigantza izan zitezkeela pentsatu baitzuten. 1995etik aurrera, bazkide talde batek lehenengo inbentario baten oinarria osatu zuen, eta orain bukatu da eguneratze-lan hori.

‘Gerrako bildumagileak’ Vital Fundazioaren erakusketa-zentroan (Posta 13-15, Vitoria-Gasteiz) egongo da ikusgai, abenduaren 16tik urtarrilaren 9ra, astelehenetik larunbatera 18:00etatik 20:30era, eta igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era. Sarrera doan da.