EUNEIZ Unibertsitateak eta Sancho el Sabio Fundazioak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute

EUNEIZ-KO IKASLEEK BEREN PRESTAKUNTZA AKADEMIKOARI BALIOA GEHITUKO DIOTE, SANCHO EL SABIO VITAL FUNDAZIOAREN LIBURUTEGIKO FUNTSAK ERABILTZEKO AUKERARI ESKER

EUNEIZ Unibertsitateak eta Sancho El Sancho Vital Fundazioak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, eta, horren bidez, ikasleak, irakasleak eta akademikoek liburutegiko instalazioetara, baliabide materialetara eta bildumara sar daitezke, beren funtsen informazioa, ezagutza eta kultura askatasunez erabiltzeko, baita dituzten espazio edo ekitaldi-aretoetara ere. Hartara, EUNEIZeko ikasleek beren prestakuntza akademikoari balioa gehituko diote, liburutegi horretako funtsak eta artxiboak erabiltzeko aukerari esker.

Hain zuzen ere, Entretenimenduaren Industriarako Musika Ekoizpeneko eta Soinuko Graduko lehenengo mailako ikasleek estreinatu dute hitzarmen hau. Gaur goizean, Sancho El Sabio Vital Fundazioa bisitatu dute, Norberto Bayo titulazio horretako zuzendari akademikoak ematen duen Historia eta Estetika (Klasikoa eta Modernoa) irakasgaiaren barruko jarduera akademiko izan baita.

EUNEIZen arabera, akordio hori “oso urrats positiboa da gure ikasleei bikaintasunezko prestakuntza eskaintzeko helbururako. Kasu honetan, euskal kulturaren kontserbazioan eta hedapenean funtsezkoa den erakunde batekin batu ditugu indarrak”. Izan ere, Sancho El Sabio Vital Fundazioak euskal dokumentu-funts aberats eta osatuenetakoa eratu du. XV. mendetik aurrerako eskuizkribuak ditu, XVI. mendetik aurrerako inprimakiak eta material kartografikoa, XVIII. mendetik aurrerako material grafikoa, baita teknologia berrietatik eratorritako euskarrietan dauden beste material batzuk ere.