Europa sutan. Alemania naziaren oihartzuna (1939-1945)

Erakusketa

40ko hamarkadako hasierako Gasteiz zen hiri txiki, lasai eta tradizionalean, hiriko biztanle askok bertako prentsaren bitartez jarraitu zuten bigarren gerra handi horren bilakaera. Prentsa horren bidez, Alemaniarren konkistak eta gerra-lorpenak sutsu hedatu ziren gerraren lehenengo fasean, eta zabaltasunez goraipatzen ziren Hitler eta Mussolini, esaterako. 1943tik aurrera, eta hasierako galera nazien ostean (Stalingrado), prentsak leundu egin zuen Alemaniaren aldeko bere grina, eta neutraltasuna aldarrikatu zuen indartsu, irabazle aterako zirela ematen zuen potentziei begiratzen hasi zen bitartean.

Erakusketa honetan propaganda hori Gasteizera nola iristen zen erakutsiko dugu, komunikabideen bitartez ez ezik, Dibisio Urdinari egin zitzaizkion hainbat omenaldi publikoren bidez ere. Dibisio Urdina, soldadu espainiarrez osatutako talde espedizionarioa, 1941 eta 1943 artean, Wehrmacht-en (Armada alemaniarra) laguntzaile aritu zen, Errusiako frontean, SESBren inbasioaren ondorioz.

Erakusketa urtarrilaren 7ra arte izango da ikusgai

astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 20:30era

igande eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era

Araba Aretoan (Bakea 5, Dendarabako 1. Solairua, Vitoria-Gasteiz)