Energia, garapen jasangarrirako 7. helburua

Fundación Sancho el Sabio Fundazioak, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuekin duen konpromisoaren barruan, eta zehazki energia eskuragarri eta ez-kutsatzailearen bilaketan Garapen Jasangarrirako 7. Helburuarekin duen konpromisoari jarraikiz, panel fotovoltaikoen gune bat jarri du Gasteizko Betoñuko Ateko bere egoitzako estalkian.

Europar Batasunak (NextGenerationEU) finantzatutako Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan ezarritako laguntza izan du instalazioak.