This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
1955
Sancho el Sabio Erakundea abian jartzen da, Gasteizko Aurrezki Kutxa Munizipala zenaren eraginez.
1964
Sancho el Sabio Erakundearen Ikaskuntza eta Ikerketa Zentroa sortzen da, arabarren hainbat kultura-kezka bideratu beharrak bultzatuta. Zentro horrek lagundutako ekimen ugarien artean Euskal Liburutegi bat sortu izana nabarmen daiteke.
1989
Urte horretan, Sancho el Sabio Erakundeak entitate juridiko propioa lortu zuen, eta Sancho el Sabio Fundazioa izena hartu zuen.
1990
Gasteizko Aurrezki Kutxa Munizipalak eta Arabako Aurrezki Kutxa Probintzialak bat egin zuten, eta bat-egitetik Gasteiz eta Araba Kutxa (Caja Vital Kutxa) sortu zen. Fundazioa entitate berri horren mende geratzen da.
1991
Sancho el Sabio Fundazioa Zulueta Jauregian finkatzen da, eta bertan, 1989. urtean eman zitzaion bultzada gauzatzen da.
2009
Fundazioaren gaur egungo egoitza. Helburu berriak ditu Fundazioak, teknologia berrien bitartez euskal kultura hedatzeko.
Helburuak
Oraindik ere sortu zeneko helburuak ditu: euskal kulturari buruzko dokumentazioa bildu, ordenatu, zaindu eta hedatzea. Ibilbide luze horretan euskal dokumentazioaren fondo aberats eta osatuenetako bat lortu du: XV. mendeaz geroztiko eskuizkribuak, XVI. mendeaz geroztiko inprimakiak eta material kartografikoa, XVIII. mendeaz geroztiko material grafikoa, eta beste hainbat material, teknologia berrien ondorio diren euskarrietan jasoak. Halaber, Fundazioa sortu zenetik kontuan hartutako eremu geografikoak Euskal Autonomia Erkidegoko egungo lurraldeak (Euskadi), Nafarroako Foru Komunitatea eta Pirinio Atlantikoak Departamenduko Iparraldea biltzen ditu. Gainera, arrazoi historikoak direla-eta, kontuan hartzen dira hegoaldetik Ebro ibaiak eta iparraldetik Garona ibaiak mugatzen duen eremuaren barne geratzen diren lurralde mugakideak ere.
Sariak
- Kultura Saria. Sabino Arana Fundazioa. 1992
- Ikerketa Historikoko Institutuaren domina. Mexiko. 1995
- Jesús Olaizola Antso Jakituna Erakundearen zuzendariari. Sociedad Landazuri Elkartea. Gasteiz. 1999
- Euskadiko Informazio-Teknologiako Sarirako accesita. 1999
- Jesús Olaizola Antso Jakituna Erakundearen zuzendariari Arabako Foru Aldundiaren Urre Domina. 2001.
- Adigeako Errepublikako (Errusiar Federazioa) Kultura ministroaren domina. 2009
- Ondare Historiko-Artistikoa bigarren saria. Actualidad económica aldizkaria. 2010
- COPE Sariak. Gasteiz. 2010
- Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen domina eta intsignia.
- Landazuri Elkartearen “2017ko saria”. Gasteiz. 2018