This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Jarduerak
Sortu zenez geroztik, Sancho el Sabio Fundazioak ahalegin handia egin du euskal kulturaren alderdi guztiei buruzko gogoetari tokia egiteko. Helburu hori lortzeko, kultura hedatzeko hainbat jarduera antolatzen ditu, hala nola ziklo eta hitzaldiak, mintegiak eta erakusketak. Gainera, zenbait jardunalditan ponentziak aurkeztu ditu, baita hainbat mahai-inguru, ikastaro eta biltzarretan parte hartu ere. Bekak, sariak eta lehiaketak ere deitzen ditu.
Bekak eta sariak
Unibertsitariei eta ikerlarien belaunaldi berriei Bekak eta Lehiaketak eskaintzen zaizkie, haien emaitzak ezagutzera eman ditzaten. Honako beka hauek eskaini dira:
“Bibliografiari buruzko Jesus Olaizola Beka“, Zentroko zuzendari ohi zenduaren omenez. Horren bitartez, edozein gai-arlori buruzko bibliografia bildu nahi da, gure fondoak osatzeko. Une honetan ez dago beka-deialdirik.
“Sancho el Sabio Fundazioa” Unibertsitate Mailako Ikerketa Lehiaketa. Unibertsitateko ikasleak ditu jomugan, eta euskal kulturaren ikerketa sustatzea eta Fundazioaren fondoak erabiltzea helburu. Azken deialdiaren oinarriak