This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Irudietarako sarbidea librea da, Euskaditik kanpoko aldizkarietako artikuluak osorik ikusteko ezik (SNV signatura daramate), hauek ikusteko beharrezkoa da erregistratzea. Behin izena eman ondoren zure identifikazio kodea erabiliz ikusi ahal izango dituzu.
Proiektuaren historia
Dokumentu-prozesua amaitzerakoan, tratamendu digitala egiten da, fondo jakin batzuen kontserbazioa errazteko, eta, batez ere, fondo horiek errazago hedatzeko.
Proiektua aitzindaria izan zen bere garaian. 1993an abiatu zen, eta bibliografia-ondarea, artxibo pribatuak, eta aldizkarien aurkibide eta artikuluak digitalizatzea ahalbidetu du, baita Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan argitaratutako prentsa digitalizatzea ere.
2004. urtean, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailarekin sinatutako akordioaren arabera, “Euskal Liburutegi Digitala” sortu zen. Liburutegiak euskal bibliografiaren edukiak biltzen ditu, XVI. mendetik Gerra Zibilera bitarteko 3.000 monografia inguru guztira. Ondoren irudi berriak bildu dira, Eusko Legebiltzarrarekin eta Koldo Mitxelena Kulturunearekin kopia digitalak elkartrukatzeko egin diren akordioen bitartez.
Erabiltzaileak erraz du informazioa lortzea. Bibliografiaren edo artxiboen datu-basetik, monografien, prentsaren, aldizkari-aurkibideen, aldizkarien testu osoko artikuluen eta artxibo pribatuen irudiak eskura ditzake.
Eguneko prentsaren irudiak, aldiz, Fundazioaren ordenagailuetatik soilik eskura daitezke.
Fondo digitalizatuetara sartzeko baldintzak
Erabiltzailearen konpromisoak:
- Jabetza intelektualari buruzko indarreko legeria betetzea.
- Lortutako irudi, inprimatze edo kopiak norberaren erabilerarako, irakaskuntzarako edo ikerketarako soilik erabiltzea.
SANCHO EL SABIO FUNDAZIOAK, bere aldetik, honako konpromiso hauek hartu ditu:
- Erabiltzaileak emandako datu pertsonalen tratamendua Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren eraginpean egongo da.
- Datu horiek informatika-tratamendua izango dute eta dagozkien fitxategietan bilduko dira. Honako xede hauetarako erabiliko dira bakarrik: erabiltzaileak eskatutako zerbitzuak behar bezala gara daitezen ahalbidetzeko, estatistikak egiteko, eta Zentroko jardueretatik eratorritako kultura-informazioa bidaltzeko.
- Edozein unetan, erabiltzaileek bildutako eta artxibatutako datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzte, Zentroko helbidera posta elektroniko edo fax bat bidaliz.
Kopiak inprimatzea
Jarraian azaltzen diren baldintzak kopiak ondoren argitaratzeko asmoarekin egiten direnean egongo dira indarrean.
- Ikerketa egiterakoan, erabiltzaileak SANCHO EL SABIO FUNDAZIOAREN fondo digitalizatuetako irudiak, inprimatzeak edo kopiak baliatu eta bildu baditu, ikerketa hori argitaratu aurretik, dagokion baimena eskatu beharko dio Fundazioari idazki baten bitartez. Gainera, lana argitaratu ondoren, lanaren ale bat bidaliko dio.
- SANCHO EL SABIO FUNDAZIOAK fondoak erreproduzitzeko emandako baimena argitalpen baterako bakarrik balia daiteke. Lana berriz ere argitaratu nahi bada, beste baimen bat eskatu beharko da.
- SANCHO EL SABIO FUNDAZIOAREN fondoen erreprodukzio partzialak bilduko diren argitalpenetan, fondo horien jatorria aipatu beharko da.
Jabetza Intelektualaren Legean aurreikusitako kasuetan bildutako lanak edo lan zatiak ezin izango dira erreproduzitu.