Gorka Aulestia Txakartegi hil da

Sancho el Sabio Fundazioak bere atsekabea adierazi nahi du Gorka Aulestia Txakartegi jaunaren heriotzaren aurrean. Joan den maiatzaren 10ean zendu zen, Gasteizen.

Sancho el Sabio Fundazioaren kolaboratzaile iraunkorra izan zen, “Sancho el Sabio. Revista de Cultura e Investigación Vasca” aldizkariaren zuzendarikidea izanik, besteak beste; horrez gain, “Euskal literatura Ameriketan (1876-1914)”, “Los Escritores: hitos de la literatura clásica euskerica”, Cuadernos “Escritores Vascos” eta “Euskal Idazleak” idazlanen egilea da, eta “Los Escritores” erakusketaren komisarioa ere izan zen.

Euskal literaturari eta bertsolaritzari buruzko obra zabal baten egilea izaki, euskal kulturak defendatzaile, dibulgatzaile eta hezitzaile handi bat galdu du. Eta Sancho el Sabio Fundazioak lagun handi bat galdu du. GOIAN BEGO