Exposición 'La ciudad de la muerte'

‘Heriotzaren hiria’ erakusketa

‘Vitoria-Gasteiz: heriotzaren hiria (1835-1836)’ erakusketa ikusgai Sancho el Sabio Fundazioan. Arabako hiriburuaren historiako une ez oso ezagunean sakontzen duen erakusketa da, gerra karlistaren erdi-erdian. Urritasunak, hotzak, gerrak, goseak eta gaixotasunek jota, ‘heriotzaren hiria’ izenaz deskribatzeraino iritsi zen. Abenduaren 20ra arte izango da ikusgai.

ZAKATUMBA Jaialdiaren laugarren edizioaren markoan, Vital Fundazioaren Sancho el Sabio Fundazioak erakusketa interesgarria programatu du, Arabako hiriburuaren historiako une ez oso ezagunari buruz. 1825eko abendua eta 1836ko apirila bitartean, Gasteizek bere epealdi ilunetako bat bizi izan zuen. Gerra karlistaren erdi-erdian, tropa kopuru izugarria egon zen hirian eta negu gorri hartan, hirukoiztu egin zuten hiriaren populazioa eta oso zail egin zuten elkarbizitza. Milaka soldadu eta Europako hainbat naziotako erregimentuak elkartu ziren, baina Laguntza Legio Britainiarraren kideak izan ziren, zorigaiztoko oroitzapenak dakartzaten gertaeren protagonistak. Hasieran, poztasunez hartu zen haien egonaldia, baina amesgaizto bilakatu zen, eta gorde diren egunkari, kronika eta testigantzei esker, bizipen gogor haiek ezagutu daitezke. Urritasunak, hotzak, gerrak, goseak eta gaixotasunek jota, ‘heriotzaren hiria’ izenaz deskribatzeraino iritsi zen Gasteiz.

Erakusketak negu batera -komisarioak Gorka López de Munain eta Ander Gondra dira- hiri batera eta protagonista batzuetara hurbiltzen du historiaren fokua. Horiek guztiek agertoki handiago baten barruak dihardute, hau da gerra karlistan, baina agertoki txikiago batean bizi dira, gerran dagoen hiria kuartel handia bilakatua, setiatua. Eguneroko gatazkak ditu, elkarbizitza arazoak, intendentziakoak, elikadurakoak, e.a. eta heriotzaren presentziarekin eta konpontzeko arazo zail bilakatuta.     

Garai horretan ugari dira dokumentu idatziak, bibliografia eta mota guztietako artxiboko materialak, horietako asko Sancho el Sabio Fundazioaren fondoetakoa, hain zuzen ere. Egunkari, kronika eta testigantzei Lehenengo Gerra Karlistaren historiaren lanak gehitzen zaizkie, eta horiek erakusketan deskribatutako epealdiaren testuingurua ezartzen laguntzen dute. Esate baterako, Charles William Thompson-ek, Laguntza Legio Britainiarraren ofizialak, bere amari igortzen zizkion eskuz idatzitako gutunak aipa daitezke, gertaeren lekuko aparta baitira. 1836an, ‘Twelve months in the British Legion’ argitaratu zuen, gutun horietan bildu zituen datuetan oinarritutako lana.     

Julio César Santoyok, bere aldetik, Gasteizen izan zen Legio Britainiarrari buruzko monografia argitaratu zuen, erakusketa dokumentatzeko erabilitako fondoetan erreferentzia lana eta Joseph Augustin Chahok ‘Voyage en Navarre pendant l’insurrection des basques 1830-1835’ argitaratu zuen 1836an, kontatu diren gertaeren lan garaikidea, gerraren euskal inguruari buruzko ikuspegi hurbilaz. Azkenik, ‘Civil War in Spain: characteristic sketches of the different troops, regular and irregular, native and foreing, composing the armies of Don Carlos and Queen Isabella, also varius scenes of military operations, and costumes of the spanish peasantry’ lana azpimarratu behar da, 1837an argitaratua, eta J. W. Giles-en kolorezko grabatuen bilduma duena, eta horien artean, Laguntza Legio Britainiarraren Gasteizen sartu zeneko eszena ospetsua.  

Hala ere, dokumentazioa ugaria bada ere, ez dago ikusizko antzeko materialik, aipatutako grabatuak eta ilustrazioak izan ezik. Horregatik, gertaera haiek grafikoki berreraikitzeko, Mario Neubert marrazkigilearen laguntza izan da. Bere marrazki adierazgarriek gatazkaren dimentsio psikologikoan eta gizatiarrean sakontzea ahalbidetzen dute, gainera. 

‘Vitoria-Gasteiz: heriotzaren hiria (1835-1836)’ Sancho el Sabio Fundazioaren egoitzan (Betoñuko atea, 23. Vitoria-Gasteiz) egongo da ikusgai abenduaren 20ra arte, astelehenetik ostegunera 9:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:00etara, eta ostiraletan 8:00etatik 15:00etara. Sarrera dohainik da.