I. Mundu Gerrak Nafarroan izan zuen eraginari eta prentsan izan zuen islari buruzko ikerketa-lana saritu du Sancho el Sabio Fundazioak

Alejandro Pulido Azpiroz da egilea, Historian graduatua Nafarroako Unibertsitatean

Vital Fundazioaren Sancho el Sabio  Fundazioak euskal kultura sustatzeko Unibertsitate Mailako Ikerketa Lehiaketaren hemeretzigarren edizioko sariak eman ditu, izan ere, sari horiek Vital Fundazioaren mendeko erakunde horrek bultzatzen ditu. Edizio honetan, saritua Alejandro Pulido Azpiroz da, I. Mundu Gerrak Nafarroan izan zuen eraginari eta prentsan izan zuen islari buruz egin duen lanarengatik.

Sancho el Sabio Fundazioak antolatzen duen Unibertsitate Mailako Ikerketa Lehiaketa etenik gabe egin da 1998tik. Lehiaketa hori Euskal Herriko edozein unibertsitatetan ikasketak egiten ari diren ikasleei zuzenduta dago. Ikasleek lan originalak eta argitaratu gabeak aurkeztu behar dituzte, Euskal Herriari buruzkoak, bere edozein eremu edo alderdiri buruz, (kultura, zientzia, historia, geografia, hizkuntza, literatura, artea, e.a.). Gaztelaniaz, euskaraz edo frantsesez idatziak izan daitezke, eta lana egiteko Fundazioko bertako bibliografia edo dokumentu fondoak kontsultatu behar dituzte. Hortaz, gazteen artean  euskal gaiei buruzko ikerketa eta Fundazioaren fondoen erabilera sustatzea du helburu ekimenak.

Alejandro Pulidoren ikerketa-lanak ‘I. Mundu Gerra, Nafarroan izan zuen eragina eta  nola islatu zen prentsan: Diario de Navarra (1914-1918)’ du izenburu. Bertan parte hartu zuten herrialdeetarako I. Mundu Gerra mugarria izan zela aztertzen du lan horretan eta, gainera, sakonki eragin ziela neutralak izan ziren herrialde askori. Bere iritziz, “hurbilen tokatzen zaigunetik, Euskadiko probintzietako eta Nafarroako eguneroko bizitza asaldatu zuen gerrak, eta horri dagokionez, ez zen industrializatutako Bilbo Handira edo Gipuzkoako hiriburu kosmopolita eta turistikora mugatu, izan ere, a priori Europako inguru nahasitik urrunago zeuden herri nekazariagoetako bizitza ere baldintzatu zuen”.

Horixe gertatu zen Nafarroan, “gerraren ondorioz, oinarrizko produktuen prezioa, erremediorik gabe, gora egiten ari zela ikusi zuten, gizarte arazoak larritzen ziren heinean”. Testuinguru politikoak ere gerra-gatazkaren astindua jasan zuela  gogorarazten  du ikerketak, “iritzi publikoa (eta politikoa), gerra-piztearen aurrean neutral mantentzeko nahian bat bazetozen ere, Alemaniakoen eta Aliatuen aldekoen artean banatu baitzen”.   Pulidoren hitzetan, “mundu gerrak aldarrikapen nazionalistak ere bizitu zituen kontinente osoan, Euskal Herrian ere bai, eta euskal abertzaletasunaren eta nabarrismo politikoa izenaz ezagutzen denaren arteko etorkizuneko tira-biren aurrekaria izan zen”. Hori guztiori, Nafarroako prentsan islatu zen Nafarroako prentsa-orrietan, “ bereziki, Diario de Navarra, tirada handiena zuen egunkariaren orrietan, eta Raimundo García, ezizenez Garcilaso, eragin handiko bere zuzendariarengan, probintziako bizitza XX. mendearen zati oso  handian markatu baitzuten”.

Historian graduatu berria Nafarroako Unibertsitatean (2014) eta UPV-EHUko Historia Garaikideko masterrean, Nafarroako historiarekin zerikusia duten hainbat arlotan egin du  lan Alejandro Pulidok, hala artxibategietan (praktikak Nafarroako Elizbarrutiko Artxibategian) nola indusketa arkeologikoetan (Zamartze, Uharte Arakil, Nafarroa).

Era berean, Europako mugimendu nazionalisten gaineko ikerketak ere egin ditu,  hain zuzen, erregionalismo bretoiari buruz, eta artikulua ere argitaratu zuen Tiempo y Sociedad aldizkarian, 2015ean. Beste alde batetik, Historia Gradua egin zuen bitartean, Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedrak antolatutako hainbat ikastarotan eta jardueratan hartu zuen parte, baita Nafarroako Ondare eta Arte Katedrak antolatutako beste batzuetan ere.

Lehiaketa honen irabazle den aldetik, 600 euroko saria dirutan jasoko du Alejandro Pulidok, bere lana Sancho el Sabio Aldizkarian argitaratuko da eta aipatutako aldizkariaren bilduma osoa jasoko du, hau da, orain arte argitaratutako ale guztiena.