“IRUDIKA” erakusketa

Sancho el Sabio Fundazioak IRUDIKA, Euskadiko Ilustrazioaren Nazioarteko Topaketa Profesionala, erakusketa hartzen du, 2024ko Egoitzetarako hautatutako artisten lana aurkezten duena.

Euskal Irudigileak elkarteak antolatuta, hainbat tokitan burututako egonaldietako emaitzak erakutsiko dira: La Cité Internationale de la Bande Dessinée et de l’Image, Zapopaneko Casa del Autor, Mexikoko Guadalajara, Bilbaoarte Fundazioa eta Vitoria-Gasteiz.

Erakusketaren bidez, Ca_Teter-ek (Montevideo) ilustrazio-diziplinan eta María Barriga-k (Madril) animazio-diziplinan egindako lanak ezagut daitezke.

Irudikako Egonaldien programa Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Euskal Irudigileak elkarteak ilustrazioaren arloan eta Acción Cultural Española, AC/E erakundeak animazioaren atalean egindako ekarpenari esker gauzatu daiteke.

Irudika programak honako erakunde hauen laguntza ere badu: Dessinée et de l’Image d’ Angoulême (Frantzia), Guadalajara Kultura (Mexiko) eta Zapopaneko Casa del Autor (Mexiko), BilbaoArte Fundazioa, Gasteizko Udala, IDarte eta Arabako Foru Aldundia.

Inaugurazioa ostiral honetan, maiatzaren 24an, izango da bi artisten presentziarekin eta zabalik egongo da uztailaren 18ra arte.