Vital Fundazioa kanal etikoa

Kanal horrek erraztu egiten du gure Fundazioan jokabide ez-etikoak edo ustez delituzkoak komunikatzea. Fundación Vital Fundazioak erakundearen balioak eta bere taldeen portaera etikoa sustatzen ditu, baita haien kudeaketan eta interes-taldeekin dituzten harremanetan gardentasuna ere.

Kanala segurua da zuretzat eta funtzionamendu erraza du. Formulario anonimo eta konfidentzial baten bidez, komunikazioa Betetze Batzordera iritsiko da, eta Batzorde hori arduratzen da analisiaz, ikerketaz nahiz ebazpenaz.

Salaketa-kanal bat modu arduratsuan eta fede onez erabiltzeko pentsatuta dago. Erabil itzazu erakundearen ohiko bideak bestelako salaketetarako.

Zure jakinarazpena edo salaketa ohiko jarduerarekin eta ikastaroak edo antzeko jarduerak egitearekin zerikusia duen erreklamazioa bada, info@fundacionvital.eus postontzira jo dezakezu.

Kanal honen helburua

Kanal honen helburua da Fundación Vital Fundazioaren interes-talde guztiei jokabide ez-etikoak edo aplikatzekoak diren araudien aurkakoak jakinarazteko bidea erraztea (adibidez: zigor-arloko araudia betetzea, Datuen Babesa, Berdintasun Planak…).

Tresna hori da gure erakundean egin diren edo, nolabait ere, gure erakundearekin zerikusia duten irregulartasun, portaera, salaketa eta abarren berri emateko bide bakarra. Egin duzun komunikazioarekin lotutako informazioaren konfidentzialtasuna bermatzen du, eta, horrez gain, erabateko anonimotasuna gordetzeko aukera ematen du, nahi izanez gero.

Ikerketa orotan, ikertutako pertsonen intimitaterako, defentsarako eta errugabetasun-presuntziorako eskubideak bermatuko dira.

Galdera argigarriak

Zer salatu behar dut?

Kode Etikoa, lan-politikak eta/edo jokabideak urra ditzaketen erregulartasunak edo nazioko edo nazioarteko arauak ez betetzea ekar dezaketenak.

Nork jasoko du salaketa? eta, nola tramitatuko da?

Betetze Batzordeak jasoko du eta Compliance-ko ordezkariari eskuordetuko dio, eta hark, salaketak aztertzeko baldintzak betetzen dituela egiaztatu ondoren, ikertu eta ebatzi egingo du.

Zer jaso behar du salaketak?

Salaketaren oinarri diren egitateen deskribapen zehatza.

Salatzailearen susmoaren oinarri diren zantzu (froga) guztiak bidaltzea.

Salatua identifikatzea, salatutako gertakariaren erantzulea dela jakinez gero.

Salatzailearen nortasuna, anonimatuan izan nahi ez badu.

Formularioa

Datu pertsonalak



Baldintzak irakurri ditut eta onartzen ditut*




Gehienez fitxategi bat.
Muga: 32 MB.
Baimendutako motak: gif, jpg, png, bmp, eps, tif, pict, psd, txt, rtf, html, odf, pdf, doc, docx, ppt, pptx, xls, xlsx, xml, avi, mov, mp3, ogg, wav, bz2, dmg, gz, jar, rar, sit, svg, tar, zip.