KOHAFERENCE 2024. IV. topaketa KOHA software libreak Espainian duen egoeraren inguruan

“Komunitatea pandemiaren ondoren berrasmatuz”

Fundación Sancho el Sabio Vital Fundazioaren Liburutegi eta Dokumentazio Zentroak 2024ko irailaren 25etik 27ra antolatuko du Gasteizen KOHA kode irekiko liburutegiak kudeatzeko sistemaren erabiltzaileen topaketaren IV. edizioa, eta bertan bilduko dira liburutegi, artxibo eta dokumentazio-zentroetako hainbat profesional zein softwarea ezartzeko eta pertsonalizatzeko zerbitzuak hornitzen dituzten hainbat programatzaile eta enpresa.

 

Zer da Kohaference ekitaldia?

Liburutegiak kudeatzeko Koha software librearen erabiltzaileen eta software horretan interesa dutenen arteko laugarren topaketa da Kohaference 2024 ekitaldia.

Gero eta gehiago dira liburutegiak kudeatzeko sistema honen alde egin duten proiektu eta erakundeak, eta garrantzitsua da Kohari buruzko esperientziak, erronkak eta arazoak partekatu ahal izateko identifikatutako komunitate bat izatea.

Koharen inguruan ikasteko eta lankidetzan aritzeko aukera izango dira jardunaldi hauek, eta erreminta horretara hurbiltzeko aukera eskainiko diete halaber kudeatzaileari buruz gehiago jakin nahi duten eta kudeatzaile horretara migratzearekin ere pentsatzen ari diren pertsona eta erakundeei.

Hiru ardatzen inguruan egituratu da topaketa, eta Estatuko zein nazioarteko profesionalek parte hartuko dute:

  1. Kohari buruzko hitzaldi orokorrak, panorama orokor bat, eta liburutegi-kudeatzaile honen eta dagokion nazioarteko komunitatearen egoera aurkezteko helburuarekin.
  2. Proiektu eta esperientzia konkretuen aurkezpen arin eta praktikoak, Estatuan Koharekin lan egiten duten ekimenen aniztasuna aztertzeko baliagarriak izango direnak.
  3. Partaidetzazko tailerrak, hainbat helbururekin: erreminta aztertu ahal izatea, premiak planteatzea, etorkizuneko proiektu posibleak identifikatzea, eta abar.

KohaFerence 2024 ekitaldiak aurreko edizioetan hasitako elkarrizketekin eta gogoetekin jarraitzeko aukera emango du, baita software libre honekin lan egiten duten profesional berriak ezagutzeko aukera ere.

Kohaference ekitaldiaren aurreko edizioetarako loturak:

KOHAference 2015 (Tabakalera-Ubik-Medialab, Donostia)

KOHAference 2017 (Tabakalera-Ubik-Medialab, Donostia)

KOHAference 2019 (Cádizko Unibertsitateko Liburutegia, Cádiz)

Ordura arte, banaketa-zerrendak, Facebook, X (#Kohaference), harremanetarako kontaktuak, eta abar, erabiliko dira lanean eta esperientziak partekatzen jarraitzeko.

 

Sancho el Sabio Fundazioa

Fundación Sancho el Sabio Vital Fundazioak 60 urte bete ditu, munduko dokumentazio-zentro garrantzitsuenetako bat dugu euskal kulturari dagokionez eta Vital Fundazioen barruan eratuta dago (Fundación Vital Fundazioak, Fundación Estadio Vital Fundazioak, Fundación Idiomas Vital Fundazioak eta Fundación Bancaria Vital-Vital Banku Fundazioak osatzen dituzte halaber fundazio horiek). Euskal Herriaren memoria bibliografiko eta dokumentala gordetzen du euskal historiaren bidez eta bere liburutegiak dokumentu-funts baliotsua dauka 1964az geroztik, non monografiak, aldizkako argitalpenak, argazkiak, eskuizkribuak, mapak edo familia-arloko dokumentuak aurkitu daitezkeen, hau da, fundazioa euskal kulturari buruzko ikerketarako nahitaezko erreferentzia bihurtu duen ondare-aberastasun garrantzitsua.

Sancho el Sabio Fundazioaren Liburutegi eta Dokumentazio Zentroak 2023an hartu zuen liburutegiak kudeatzeko KOHA sistema, ia 700K tituluko katalogo bat eta sarbide irekiko Vufind aurkitzailearekin gauzatutako pertsonalizazio bat migratuz, aurkitzaile horrek funts bibliografikoa argitaratzeko GLAM plataforma gisa, biltegi digitalizatu gisa, datu-base gisa, eta funts artxibistiko eta artistiko gisa funtzionatzen duelarik.

Programa

(argitaratzeko dago)

Informazio praktikoa

Lekua: Gasteiz, hainbat egoitza:

Alojamendua:

Garraioa:

  • Aparkalekua daukagu
  • Busa: L5-Gamarra
  • BEI: B Zaramagara/ Boulevardera

 

Izen-ematea

Formulario hau bete beharko da izena emateko.

Jarraibideak biltzen dituen berrespen-emaila jaso aurretik ordainduko da kuota. 2024ko apirilaren 12an itxiko da izena emateko epea. 50 euro da kuota orokorra.

 

Beste edozein kontsulta egiteko, jarri harremanetan Sancho el Sabio Fundazioarekin info@sanchoelsabio.eus emailaren edo 945 253932 / 945 250983 telefono-zenbakien bidez