This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
1. INFORMAZIO OROKORRA
Webgune honen titularra FUNDACION SANCHO EL SABIO FUNDAZIOA da; helbidea: Betoñuko atea 23, 01013 VITORIA-GASTEIZ (Araba), IFZ: G01053685, Fundazioen Eusko Jaurlaritzako Erregistroan inskribatuta dago 160. Zenbakipean, eta helbide elektronikoa: fs-inf@sanchoelsabio.eus.
Lege-ohar hau, halaber, honako hauei ere aplikatuko zaie: FUNDACIÓN SANCHO EL SABIO FUNDAZIOA titular den beste edozein webguneri, webgune honetan edo haietan jasotako edozein azpidomeinuri, mikrositeri eta/edo azpiatali, baita aplikazio mugikorrei ere, betiere FUNDACIÓN SANCHO EL SABIO FUNDAZIOAren jabetza esklusibokoak badira.
Webgune hau erabiltzean, baita FUNDACIÓN SANCHO EL SABIO FUNDAZIOAren jabetza esklusiboko beste edozein domeinu edo eduki erabiltzean ere, horrek esan nahi izango du Lege Ohar honetan aipatutako erabilera-baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, ulertu eta onartzen dituzula, inolako mugarik eta erreserbarik gabe; Pribatutasun-politika webgune honetan bertan aurkituko duzu.
Baimen hori emateak ez du esan nahi alde batera uzten direnik webguneko zerbitzu jakin batzuei aplika dakizkiekeen berariazko erabilera-baldintza edo erabilera-terminoak; izan ere, aldez aurretik onartu behar dira, ezinbestean, zerbitzu horiek erabili ahal izateko.
FUNDACIÓN SANCHO EL SABIO FUNDAZIOAk eskubidea du webgune honetan agertzen diren termino eta baldintzak aldatzeko, eta edukiak, informazioak eta abar edonoiz eta aldez aurretik ohartarazi gabe zabaltzeko. Hori dela-eta, noizean behin kontsultatzea gomendatzen du, aldaketak izango balira ere.
Ez bazaude ados Lege Ohar honen terminoekin, mesedez, ez erabili webgunea; izan ere, berriro diogu, webgunea erabiltzeak Lege Oharrean eta Pribatutasun Politikan jasotako legezko terminoak onartzea baitakar.
2. HIZKUNTZA
Lege Ohar hau, gure Pribatutasun Politika edo aldian-aldian webgune honetan argitara daitekeen beste edozein erabilera-arau, politika eta prozedura itzultzen badugu, eta gaztelaniazko bertsioaren eta itzulitako bertsio baten artean desadostasunik badago, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.
3. JABETZA INTELEKTUALAREN ETA/EDO INDUSTRIALAREN ESKUBIDEAK.
b) FUNDACION SANCHO EL SABIO FUNDAZIOAk sortutako edukiari dagokionez.
Webgune hau osatzen duten edukien eta elementuen titularra FUNDACIÓN SANCHO EL SABIO FUNDAZIOA da eta, beraz, Fundazioarena da haien jabetza intelektuala eta industriala eta, bereziki, webguneko web-orrietako iturburu-kode guztiak, testuak, irudiak, diseinua, logoak, programa informatikoak, animazioak, datu-baseak, markak, izen komertziala edo zeinu bereizgarria, soinuak eta gainerako elementu grafikoak edo soinudunak. Zerrenda hori ez da zerrenda itxia, eredugarria baizik, eta elementu horiek behar bezala babestuta daude Jabetza Intelektualari eta Industrialari buruzko Espainiako eta nazioarteko araudiaren arabera.
Erabiltzailea behartuta dago edukiak arretaz eta zuzen erabiltzera, legearen, moralaren eta ordena publikoari jarraikiz. FUNDACIÓN SANCHO EL SABIO FUNDAZIOAk baimena ematen die erabiltzaileei webgune honetan dagoen informazioa ikusteko eta erreprodukzio pribatuak egiteko (euren sistema informatikoetan deskargatzeko eta biltegiratzeko soilik), betiere elementuak erabilera pertsonalerako baino ez badira. Halaber, baimena ematen da soil-soilik kazetaritza-helburuetarako erabiltzeko, betiere, bi kasuetan, informazioaren osotasuna errespetatzen bada eta jatorrizko iturria FUNDACION SANCHO EL SABIO FUNDAZIOAren webgune hau izan dela identifikatzen bada.
Debekatuta dago, aurreko paragrafoan berariaz ezarritako xedeetatik kanpo, webgunearen edukia erabiltzea, eta berariaz debekatuta dago erabilera okerrik eta haren izaeraren aurkakorik egitea. Debekatuta dago edukia banatzea, aldatzea edo hirugarrenei lagatzea, baita edozein bitarteko eta teknologia erabiliz erreproduzitzea, eraldatzea edo publikoki komunikatzea ere. Horretarako, FUNDACIÓN SANCHO EL SABIO FUNDAZIOAren baimena eska dezakezue, aldez aurretik eta berariaz; era berean, testu honen aurkako edozein jarduera jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubideen arloko araudia urratzea izango da.
Horri dagokionez, FUNDACIÓN SANCHO EL SABIO FUNDAZIOAk bere eskubideak babesteko bidezkoak diren lege-ekintzak baliatu ahal izango ditu.
4. SEGURTASUNA.
Webgune honetan zentzuzko segurtasun-neurri egokiak hartu ditugu datu pertsonalak dituen informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta eskuragarritasuna bermatzeko. Nolanahi ere, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko informazio-sistemen segurtasun-neurriak ez direla guztiz fidagarriak, eta, hortaz, ezin dugula bermatu internautaren sistema informatikoetan (softwarean eta hardwarean) edo sistema horietan dituen dokumentu elektroniko eta fitxategietan aldaketak eragin ditzakeen birusik edo beste elementurik ez dela izango.
5. ERANTZUKIZUNA
a) Alderdi orokorrak.
FUNDACION SANCHO EL SABIO FUNDAZIOAren interesa zera da, webgune honek ahalik eta eraginkortasunik handienarekin funtzionatzea eta bere helburu nagusia betetzea. Dena den, FUNDACION SANCHO EL SABIO FUNDAZIOAk ezin du bermatu webguneak eta zerbitzariak birusik ez dutenik, eta ez du bere gain hartuko webgunera sartzeak edo webgunera sartu ezin izateak eragindako kalteen erantzukizunik, ezta ordenagailuan, erabiltzailearen sistema informatikoan, bertan gordetako fitxategietan, nabigatzailearen funtzionamendu okerraren ondorioz edo eguneratu gabeko bertsioen erabilerak eragindako kalteen erantzukizunik ere.
Era berean, ez du bere gain hartuko webguneak izan ditzakeen akats tipografiko, formal edo numerikoen gaineko erantzukizunik, ez bertan jasotako informazioaren zehaztasunaren gainekorik, ezta, esaterako, Interneteko sarean edo web-orria kokatuta dagoen zerbitzarietan arazoak izateagatik funtzionamenduan egon daitezkeen disfuntzio edo anomalien gaineko erantzukizunik ere.
Erabiltzaileak webgune hau leial eta legitimoki erabiltzeko konpromisoa hartzen du, trafikoaren lege eta erabilerak betez. Era berean, behartuta dago FUNDACION SANCHO EL SABIO FUNDAZIOAren edo hirugarrenen irudiari, interesei edo eskubideei kalte egin diezaiekeen edo webgune hau normaltasunez erabiltzea nolanahi kaltetu, baliogabetu, gainkargatu edo eragotzi dezakeen jokabiderik ez izatera.
FUNDACIÓN SANCHO EL SABIO FUNDAZIOAk eskubidea du webgune honetan agertzen diren termino eta baldintzak aldatzeko, eta edukiak, informazioak eta abar edonoiz eta aldez aurretik ohartarazi gabe zabaltzeko. Hori dela-eta, noizean behin kontsultatzea gomendatzen du, aldaketak izango balira ere. Webgunean sar daitezkeen legezko ohar eta erabilera-baldintza berriak irakurri beharko dituzu. Bestela, ezin izango duzu erabili eta bertan sartu, eta FUNDACION SANCHO EL SABIO FUNDAZIOAk uko egingo dio erantzukizun orori; Fundazioak webguneko edukiak eta webgunetik emandako zerbitzuak bertan behera uzteko eta haietarako sarbidea amaitzeko eskubidea izango du.
b) Hirugarrenen link eta hiperestekak.
FUNDACION SANCHO EL SABIO FUNDAZIOArenak diren webguneek hirugarrenen beste baliabide edo webgune batzuetarako esteka edo sarbidea eman dezakete, gure ustez, zuen interesekoak izan daitezkeenak edo gure webguneetako hainbat zerbitzu emateko beharrezkoak direnak, baina webgune horiek ez ditugu guk kontrolatzen, inolaz ere.
Esteka horien helburua izan daiteke, alde batetik, interesa dakizkizukeen baliabideak Internet bidez bilatzen laguntzea edo, bestetik, gure webguneko zerbitzu jakin batzuk kudeatzea.
Dena den, web-orri horiek ez dira FUNDACIÓN SANCHO EL SABIO FUNDAZIOArenak, eta Fundazioak ez ditu horietako edukiak berrikusten, ez leku horietan agertzen diren eta/edo eskuragarri dauden zerbitzuak, ez estekatutako orriaren funtzionamendua, ez horiek egin ditzaketen datuen erabilera eta tratamendua, ezta, hala badagokio, egin ditzaketen arau-hausteak edo sarbidetik edo erabileratik erator daitezkeen kalteak ere. Esteka egoteak ez du esan nahi nahitaez loturarik dagoenik erakundearen eta eduki horien edo edukiak dauden webguneen titular diren pertsonen edo erakundeen artean.
Beraz, FUNDACIÓN SANCHO EL SABIO FUNDAZIOAk ez du bere gain hartzen estekatutako guneen gaineko inolako erantzukizunik, eta ez dira bere ardura izango haien funtzionamendua, haietan ostatatutako eduki eta zerbitzuak, ezta estekatutako gune horietan izan daitezkeen estekak ere.
Biziki gomendatzen dugu webgune horietako Lege Oharrak eta, bereziki, Pribatutasun Politikak irakurtzea, zure datu pertsonalak horietan sartu aurretik, eta zalantzarik izanez gero, webgune horiekin zuzenean harremanetan jartzea gomendatzen dizugu, pribatutasun-politikei buruzko informazio gehiago lortzeko.
Erabiltzaileak jakiten badu estekatutako gune baten bitartez garatutako edukiak, zerbitzuak edo beste edozein jarduera legez kontrakoa edo desegokia dela, FUNDAZIO SANCHO EL SABIO FUNDAZIOAri berehala jakinarazi beharko dio, Fundazioak, hala badagokio, egoki iritzitako neurriak har ditzan.
c) Gune honetara bideratzeko hiperestekak hirugarrenen webguneetan.
Pertsona edo erakunde batek hiperesteka bat egin nahi badu beste webgune batetik webgune honetara bideratzeko, baldintza hauek bete beharko ditu:
- Berariaz debekatuta dago FUNDACION SANCHO EL SABIO FUNDAZIOA webguneko orrialde bat Fundazioarena ez den beste webgune batean aurkeztea (“framing” esaten zaion teknikaren edo ondorio berdinak edo antzekoak dituen beste edozein teknikaren bitartez); debekatuta dago, halaber, FUNDACIÓN SANCHO EL SABIO FUNDAZIOAren bitartez zabaldutako edozein eduki hau ez den beste webgune batean sartzea ere, “in line linking” esaten zaion teknikaren edo ondorio berdinak edo antzekoak dituen beste edozein teknikaren bitartez, betiere erakundeak baimena esanbidez ematen ez badu.
- Hiperesteka duen web-orrian ez da SANCHO EL SABIO FUNDAZIOArenak diren logotiporik, ikonorik, markarik, izen komertzialik, establezimendu-errotulurik, izendapenik, esloganik edo beste zeinu bereizgarririk agertuko, Fundazioak baimena esanbidez eman ezean.
- Nolanahi ere, “hiperesteka” ezartzeak ez du esan nahi FUNDACION SANCHO EL SABIO FUNDAZIOAren eta hiperesteka dagoen web-orriaren edo atariaren titularraren artean harremanik dagoenik, ezta haiek hiperesteka hori ezagutzen eta onartzen dutenik ere. FUNDACION SANCHO EL SABIO FUNDAZIOA ez da izango “hiperesteka” dagoen web-orrian edo atarian jendeari eskaintzen zaizkion eduki edo zerbitzuen erantzule, ezta horietan jasotako informazio eta adierazpenen erantzule ere.
- Hiperesteka ezartzen duen web-orrian ez da legez kontrako, moralaren kontrako eta oro har onartutako ohitura onen eta ordena publikoaren aurkako informaziorik edo edukirik jasoko, ezta hirugarrenen edozein eskubideren aurkako edukirik ere.
- FUNDACION SANCHO EL SABIO FUNDAZIOra bideratzen duen edozein “hiperestekak” orri nagusira edo biltzen dituen atalen orrialde nagusietara bideratuko du.
6. KOMUNIKAZIO KOMERTZIALAK ETA PUBLIZITATE-EDUKIAK.
FUNDACION SANCHO EL SABIO FUNDAZIOAk zera jakinarazten die erabiltzaileei, aldez aurretik kontratu bidezko harremana izanez gero, gure jarduera, produktu eta/edo zerbitzuei buruzko informazioa bidaliko diegula (baita komunikazio elektronikoen bidez ere), gure interes legitimoan oinarrituta. Ez baduzu informazio mota hori bidaltzerik nahi, bidal iezaguzu, mesedez, e-mail bat helbide honetara: fs-inf@sanchoelsabio.eus; eta halaxe egingo dugu.
Horrelako komunikazioak bidaltzeko baimena kentzeak ez du baldintzatzen zure datuen tratamendua pribatutasun-politikan deskribatutako gainerako helburuetarako. Ez bazara bezeroa, horrelako komunikazio komertzialak eta/edo publizitatekoak bitarteko elektronikoen bidez baino ez ditugu bidaliko, baldin eta horretarako baimena ematen badiguzu, gure web-orrian horretarako bereziki dagoen aukeraren gainean klik eginda.
7. APLIKATU BEHARREKO LEGEAK, JURISDIKZIOA ETA ESKUMENA
Baldintza hauen interpretazioari edo webgune honetako zerbitzuekin zerikusia duen edozein alderdiri buruzko gatazkarik edo desadostasunik izanez gero, aplikatu beharreko jurisdikzioa eta arauak Espainiakoak izango dira; auzitegi eskudunak, berriz, Gasteizkoak.