"Lorategiak airean/Jardines en el aire" de Mariano Arsuaga

Mariano Arsuagaren “Lorategiak airean/Jardines en el aire” erakusketa

Vital Fundazioaren Sancho el Sabio Fundazioan, gaurtik aurrera, “Lorategiak airean/ Jardines en el aire”, Mariano Arsuaga artista gipuzkoarraren hogeita hamar lan inguru ibiltzen dituen erakusketa. Lan horien bitartez Arsuagaren lan artistikoaren ikuskera antzeman daiteke. Maiatzaren 31ra arte izango da ikusgai.

“Lorategiak airean/ Jardines en el aire” elkarren osagarri diren hiru erakusketa biltzen dituen proposamen baten atala da. Lehenengoa joan den udazkenean egin zen, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunearen Ganbaran; bigarrena, negu honetan aurkeztu zen Iruñeko gotorlekuko Mistoen Pabilioian; eta hirugarren hau, orain etorri dena Sancho el Sabio Fundaziora. Hirurek partekatzen dute elkartzen dituen katalogo-artxibategia.

Arabako hiriburuan Arsuagaren hogeita hamar lan inguru daude ikusgai, material eta teknika anitzetakoak. Inprimatuta dagoen sarrera-panel batek ematen die bidea beste lau ohol-taulari. Lau horietan funtsean 2017. urteari dagozkion lan-egunkarien daude, erakusketa hauen prestaketara emanak. Egunkarietako orri horietan irakurketak, aipuak, margolariei buruzko erreferentziak, marrazketak, argazkiak eta bestelako testuak jasotzen dira, eta Arsuaga hortik elikatzen da bizitza pinturaren bitartez islatzeko.

Gainera, blok handi bi ere badaude, egunak erregistratzeko beste modu baten adibideak, eta bidaia-koaderno batzuk ere bai. Artisau-paperezko zazpi koaderno margotuta, data jarrita eta paraleloan doazenak, egunez egun, margotzen dituen koadro sailekin, Donostian aurkeztutako erakusketako maketa, bi edizio serigrafiatu propioak eta edizio litografiko kolektiboa, Artelekuk argitaratua, bere lankidetza izan duen Iñigo Royoren argazki-edizioa eta erakusketa horietarako editatu den katalogoa bera.

Erakusketa osatzeko lau margo-lan akrilikok eta plastikozko errafia lau biribilki daude erakusketa eremuetako lurrean zabalduta. Era berean, marrazkien, egunkarietako orrien eta azken hau baino lehen egin diren erakusketa bien hautaketa bati dagozkien 190 argazki ikusiko dira pantaila batean.

Egilea, Mariano Arsuaga, Irunen jaio zen 1954an eta 8 urte zuenetik bizi da Tolosan. Arkitektura ikasi zuen 1971 eta 1975 artean eta karrera amaitzean erabaki zuen margolaritzan aritzea. Bakarkako hogei erakusketa baino gehiago egin ditu eta talde-erakusketa ugari, eta bere lanak hainbat bildumatan daude, nola pribatuetan hala publikoetan. Erakusketa honen eskutik, dio artistak, “nire lanaren hainbat ikuspegi aztertzen ditut, margolaritzaren asmo sorta osoa harten dutenak barne: hausnarketa, kolorearen eragin sentibera, bere oinarrian dauden gako intelektualak”.

Jesús Zubiaga Sancho el Sabio Fundazioaren zuzendariaren iritziz, Mariano Arsuaga Fundazioaren fondo grafikoetan presente dago, bere hainbat lanen aleen bidez, esaterako, “Lau urtaroak” eta “Lau aldiz elurra”, baita beste artista batzuekin lankidetzan egin dituen beste lan batzuetan ere, esate baterako, Iñigo Royorekin egindakoetan. “Artista grafikoen lanek dokumentazio-zentro baten bildumaren atal izan daitezkeela erakusten duten adibideak dira, euren ikuskera artistikoari  uko egin gabe liburu forma hartzen duten lanak dira” azaldu du.

Sancho el Sabio Fundaziorako interesgarria den Mariano Arsuagaren beste alderdi bat “bere lan artistikoaren ikuskera da. Lan bakoitzaren atzean sortze prozesuaren artxibo dokumental bat dago: bizitza-egunkaria, sortzailea, prestatzailea… argazkiak, errekorteak, irakurgaiak, bizipenak edo bozetoak dituena, eta Fundazioak artxibo pertsonalak ezagutarazteko duen eginkizunarekin bat datos” erantsi du. Beraz, horregatik hartu du parte Fundazioak erakusketa ziklo horretan, “gutxitan gozatu baitaiteke arte lanaz eta bere sortze prozesuaz aldi berean”.

“Lorategiak airean/ Jardineros en el aire” maiatzaren 31an arte izango da ikusgai, astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:00etara eta ostiraletan 8:00etatik 15:00etara, Sancho el Sabio Fundazioaren egoitzan (Betoñuko Ataria, 23). Jaiegunei eta ordutegi bereziei buruzko informazio gehiago eta taldeetarako bisita gidatuak eskatzeko telefonoa: 945 25 39 32