This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
1. SARRERA
SANCHO EL SABIO FUNDAZIOAn konprometituta gaude tratatzen ditugun eta webgune honetara —eta, bidezko bada, webgunearen edozein azpidomeinu edo mikrositetan— on line zein off-line helarazten dizkiguzun datu pertsonalen pribatutasuna babestearekin eta bidezko erabilerarekin.
Mesedez, zure datu pertsonalak bidali baino lehen, irakurri arretaz politika hau, eta ziurtatu ulertzen duzula eta ados zaudela. Politika honekin ados ez bazaude, ez erabili gehiago webgune hau edo webgunearen zerbitzuak, eta ez jarri zure datuak gure esku.
Webgune honetan sartzen bazara, webgunearen zerbitzuetako edozein erabiltzen baduzu edo zure datuak on line edo off line helarazten badizkiguzu, zure datuak ondoren adierazten diren xedeetarako tratatzeko baimena (beharrezkoa denean) argi eta garbi ematen diguzula ulertuko dugu.
2. ZEIN DA ZURE DATU-TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?
SANCHO EL SABIO FUNDAZIOA
Posta-helbidea: Betoñuko Atea, 23,01013, Gasteiz, Araba
Helbide elektronikoa: fs-inf@sanchoelsabio.eus
Telefonoa: 945 25 39 32
3. NOLA ESKURATU DITUGU ZURE DATUAK?
3.1. Interesdunaren eskutik eskuratzea.
Gure webgunearen bezeroa edo erabiltzailea bazara edo izan bazaitezke, zuk eman dituzu, off-line edo on-line, gure produktu edo zerbitzuak eskatzean, edo, informazio eske, gurekin harremanetan jarri zarenean. Litekeena da, halaber, presentzialki eman izana, baldin eta gure instalazioetara bertaratu bazara.
Zure datuak gure esku jartzean bermatzen duzu horretarako gaituta zaudela, informazioa egiazkoa dela, eguneratuta dagoela, eta kontratu-murrizketa edo hirugarrenen eskubide bat ere urratzen ez duela. Zure datuak eta zure profila ongi eta eguneratuta mantentzeko erantzukizuna duzu, eta ez baduzu hori egiten SANCHO EL SABIO FUNDAZIOAk ez du inolako erantzukizunik horretan. Zure gain hartzen duzu beste erabiltzaile batzuk ez ordezteko konpromisoa, eta beraz, ez dituzu haien datuak erabiliko Webguneko zerbitzu eta/edo edukietan erregistratzeko.
3.2. Automatikoki eskuratzea, gure webgunea bisitatzean:
Gure webgunea edo gure plataformetako edozein (sare sozialak, aplikazio mugikorrak…) bisitatzen duzunean, informazioa biltzen dugu cookieen eta beste jarraipen-teknologia eta web-analitiken bitartez. Horrek esan nahi du zure nabigatzailetik gure zerbitzarietara datuak bidaltzen direla gure zerbitzuak optimizatzeko eta zure erabiltzaile-esperientzia hobetzeko. Guk —edo hirugarrenek, gure izenean— datu horiek automatikoki bildu edo biltegira ditzakegu. Gure cookieen politika kontsulta dezakezu.
3.3. Hirugarren batek interesdunaren datuak komunikatzea.
Litekeena da zuk guri zure datuak zuzenean eman ez izana, eta gurekin lan egiten duen hirugarren batek eman izana, aldez aurretik zuk hari datu horiek eman ondoren. Adibidez:
- Titulartasun publikoko erregistroak: hala nola erregistro zibila, merkataritza-erregistroa, jabetzaren erregistroa, eta administrazio publikoetako beste erregistro batzuk.
- Gurekin lankidetza-akordioak dituzten erakunde publiko edo pribatu preskriptoreak.
Horrez gain, pribatutasun-politika hau onartuz, eta, bidezko bada, espresuki eman duzun baimenaz, SANCHO EL SABIO FUNDAZIOAri baimena ematen diozu prestazioa edo zerbitzuak betetzeko behar diren datuak hirugarrenei eskatzeko.
3.4. Hirugarrenen datuak komunikatzea:
Beste pertsona batzuen datuei dagokienez, haien pribatutasuna errespetatu behar duzu, kontu handiz ibiliz haien datu pertsonalak komunikatu edo argitaratzean. Titularrak bakarrik eman dezake bere datu pertsonalak tratatzeko baimena. Hirugarrenen datuak haien baimenik gabe argitaratzeak hautsi dezake, datuak babesteari buruzko araudia ez ezik, hirugarren horien ohorerako, intimitaterako edo irudirako eskubideari buruzko araudia ere.
Hirugarrenen datuak ematen badizkiguzu, zure erantzukizuna da haien aldez aurreko baimen espresua edukitzea datu horiek erabiltzeko, eta haien datuekin egin behar dugun tratamenduaren berri eman behar diezu. Pribatutasun-politika hau onartuz espresuki bermatzen duzu ekarpen hori egiteko baimenaren jabe zarela, eta gu edozein erantzukizunetik libre gaudela interesdunak edozein erreklamazio aurkeztuz gero.
4. ZERTARAKO TRATATZEN DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?
Ematen dizkiguzun datuak, eta zurekin dugun harremana garatzerakoan sortzen diren guztiak, zenbait xedetarako trata ditzakegu:
- Bezeroa edo hornitzailea bazara: zurekin harremana eta komunikazioa mantentzeko, eta kontratu- eta/edo merkataritza-harremana kudeatzeko.
- Gure zerbitzuak erabiltzen badituzu edo jardueretan parte hartzen baduzu, jarduera horietarako izen-ematea edo parte-hartzea kudeatzeko, eta zurekin harremana eta komunikazioa mantentzeko,
- Gure webgunearen erabiltzailea edo email baten bidaltzaile edo hartzailea bazara: on line egiten dizkiguzun eskaerak kudeatzeko eta zurekin harremanetan jartzeko.
- Gure instalazioetara bisitari gisa sartzen bazara: bisitaldien sarbidea eta kontrola kudeatzeko
- Zure curriculuma helarazten badiguzu: zurekin harremanetan jartzeko, eta aurrera daramatzagun hautaketa-prozesuak kudeatzeko. Kasu horretan, pribatutasun-politika onartu behar duzu nahitaez, horretarako gaitutako eremua markatuz. Zure baimena ematen ez baduzu, ezin izango dugu zure curriculuma kontuan hartu.
- Irudiak hartzea: jakinarazten da, halaber, jarduera edo ekitaldietan argazki edo bideoak hartzeko aukera izango dela, jardueraren berri emateko eta publizitatea egiteko, baita jarduera dokumentatzeko eta erakundearen ikus-entzunezko memorian biltzeko ere. Eduki horiek argitaratu ahal izango dira interneten (webgune honetan, ekitaldiaren sustatzailearen webgunean, sare sozialetako eta online plataformetako gure profiletan…), paperean (memoriak, liburuxkak, programak, aldizkariak, publizitate- edo informazio-kartelak eta gainerakoak…), eta erakundearen instalazioetan. Dagokion inprimakian, tratamendu honetarako zure baimen espresua eskatu dugu. Ez baduzu nahi zure irudia zabaltzea, mesedez jakinarazi iezaguzu, modu pertsonalizatuan, gure emailera idatziz (fs-inf@sanchoelsabio.eus), eta zure eskaerari erantzungo diogu, lehentasunez. Gogorarazten dizugu, halaber, jarduera edo ekitaldietan kontuz ibil zaitezen, eta, ahal dela, lehen lerroetan edo kameren aurrean jar ez zaitezen, ez baduzu nahi inork irudietan zu ezagutzea.
- Eskatutakoen antzekoak diren gure jarduerei, produktuei eta/edo zerbitzuei buruzko informazioa zuri bidaltzeko, komunikazio elektronikoen bitartez, publizitate- eta edo merkataritza-komunikazioak barne, 34/2002 IGMEZL Legearen 21. artikuluaren ondorioetarako. Zurekin aldez aurreko kontratu-harreman bat badugu, komunikazio horiek gure interes legitimoan oinarrituz bidaliko ditugu. Aldez aurreko kontratu-harremanik ez badugu, berriz, horrelako komunikazioak bidaliko dizkizugu, soil-soilik, baimena ematen badiguzu, dagozkion inprimakietan horretarako espresuki bildutako aukera markatuz. Bidaliko dizkizugun komunikazio elektronikoetan barne hartuko da, komunikazio berean, komunikazioak gehiago ez jasotzeko aukera. Hori aukeratzen baduzu, aurrerantzean ez dizkizugu horrelako komunikazioak bidaliko.
- Zure datuak SANCHO EL SABIO FUNDAZIOArekin zuzeneko harremana duten beste enpresa edo erakunde batzuen esku uzteko, eskatu duzun zerbitzua edo produktua eman ahal izateko, eta prestazio horrek eskatzen duen kudeaketa administratibo-kontablearen ardura hartzeko. Zehazki, zure datuak jakinarazi ahalko dizkiegu, politika honetan aurrerago aurkituko duzuen atal espezifikoan bildutako hartzaileei.
5. ZENBAT DENBORAN GORDEKO DITUGU ZURE DATUAK?
5.1. Kontserbazio-epe orokorra
Ematen dizkiguzun datu pertsonalak gordeko ditugu kontratuko, kontratu aurreko edo merkataritzako harremana mantentzen den bitartean, eta, behin horiek amaiturik, interesdunak kentzeko eskatu arte. Kentzeko eskatzen badu ere, behar den denboran mantentzeko aukera izango dugu, tratamendua honako xede hauetara mugatuz:
- bete behar ditugun lege- edo kontratu-betebeharrak betetzea,
- eta/edo gure edozein erantzukizun preskribatzeko aurreikusitako lege-epeen barruan,
- eta/edo interesdunarekin izandako harremanetik eratorritako erreklamazioak egikaritu edo defendatzeko.
Aurreko irizpideekin koordinatuta, informatika-erregistroetan edo paperean datu pertsonalak kendu ahal izango dira, erakundearen irizpideari jarraikiz, baldin eta, logistikarekin edo biltegiratzeko espazioarekin zerikusia duten premiak direla-eta, informazioa edo dokumentazioa kentzea komeniko litzatekeela ikusten bada.
5.2. Kontserbazio-epe espezifikoak
Enplegu baterako zure hautagaitza aurkeztu baduzu, zure curriculuma bidaliz: gordeko dugu zuk kentzeko eskatu arte/haren indarraldian, hautaketa-prozesuetarako zurekin harremanetan jartzeko aukera izan dezagun.
6. ZEIN DA ZURE DATUEN TRATAMENDURAKO LEGITIMAZIOA?
Oinarri juridiko bat baino gehiago daude gu zure datuen tratamendurako legitimatzeko:
- Lehendik dagoen kontratu- edo merkataritza-harreman juridikoa betetzea, baldin eta bezeroa edo hornitzailea bazara, edo gure jardueretan parte hartzen baduzu. Bezeroa edo hornitzailea izan bazaitezke, batzen gaituen kontratu aurreko harremana da.
- Eskatutako datuak ematea nahitaezkoa da, kontratuko edo kontratu aurreko harremana gauzatzeko eta/edo mantentzeko eta harreman horretatik eratorritako lege-betebeharrak betetzeko ezinbestekoak direlako; ematen ez badizkiguzu, ezin izango dugu harreman horretatik eratorritako zerbitzua eman.
- Baimena: zure baimena ere izan daiteke, zuk eskaera bat egin baduzu, edo xede jakin baterako eman badiguzu.
- Esaterako, gure webgunean sartu bazara, zure curriculuma bidali badiguzu, gure instalazioen bisitaria bazara, argazkiak egiteko edo komunikazio komertzialak bidaltzeko baimena eman baduzu, etab…
- Zure datuak guri online edo offline ematean, baimen hori ematen diguzu, zalantzarik gabe. Hortaz, datu-emate horrekin argi eta garbi adierazten duzu baimen hori ematen diguzula.
- Eskatutako datuak nahitaez eman behar dituzu, zure eskaerari erantzuteko ezinbestekoak direlako; ematen ez badizkiguzu, ezin izango diogu eskaerari erantzun.
- Edozein unetan ken dezakezu baimen hori, hori dioen email bat bidaliz fs-inf@sanchoelsabio.eus helbidera. Kentze horrek ez du baldintzatzen zure datuen tratamendua deskribatutako gainerako xedeetarako, baina guk zuri erantzuteko aukerarik ez izatea ekar dezake berekin.
- Erakunde gisa dugun interes legitimoa ere bada zure datuak tratatzeko oinarri juridiko bat. DBEOren 47. kontuan hartuzkoarekin bat etorriz, gure jarduera, produktu eta/edo zerbitzuen berri eman nahi dizugu, baita komunikazio elektronikoen bitartez ere.
- Aldez aurreko kontratu-harreman bat badugu, komunikazio horiek gure interes legitimoaren oinarriaren gainean bidaliko ditugu. Aldez aurreko kontratu-harremanik ez badugu, aldiz, horrelako komunikazioak bidaliko dizkizugu, soil-soilik, baimena ematen badiguzu, dagozkion inprimakietan horretarako espresuki bildutako aukera markatuz.
- Nolanahi ere, gure ustez zure datuen tratamendu hori neurrizkoa da eta ezer gutxi eragiten du zure pribatutasunean, baina zure interes, eskubide edo askatasunak beti egongo dira gure interes legitimoaren gainetik, eta beraz, ez baduzu nahi zure datuak xede horietarako tratatzea, bidal iezaguzu mesedez hori dioen email bat fs-inf@sanchoelsabio.eus helbidera, eta zure nahia beteko dugu.
7. ZER HARTZAILEREN ESKU JAR DITZAKEGU ZURE DATUAK?
Jakinarazten dizugu ematen dizkizugun datuak hirugarrenei jakinarazteko aukera dugula, lagatzailearen eta lagapen-hartzailearen funtzio legitimoekin zerikusia duten xedeak betetzeko, esaterako:
- Banku-erakundeei: kobrantzak eta ordainketak kudeatzeko.
- Gure lege-, lan-, kontabilitate- eta zerga-aholkularitzari: legezko aholkularitza eta kontsultoretza emateko, gure kontabilitatea eta fakturazioa kudeatzeko, langile lan-kontratudunak kudeatzeko, eta erakundearen gainerako lege-betebeharretarako.
- Mutualitateari eta besteren prebentzio-zerbitzuari: lan-osasunaren zaintzako eta lan-arriskuen prebentzioko betebeharrak betez.
- Entitate eta erakundeei, legeak ezartzen badu haiei datuak jakinarazteko betebeharra: esaterako, Zerga Administrazioa, Gizarte Segurantza.
- Ekitaldia sustatzen duen erakundeari: parte hartzen duenean, izen-ematea eta parte-hartzea kudeatzea.
- Akreditatutako azterketa-zentroari: azterketa ofizialetara aurkezten bazara, zure izen-ematea kudeatzeko.
- Atzerrian ikastaroak antolatzen dituzten enpresei (Zentroaz bestelakoak), zure izen-ematea kudeatzeko.
- Kutxabanki, Vital Fundazioari, gure babespeko erakundeei, eta gurekin elkarlanean diharduten gainerako erakundeei.
8. ZER ESKUBIDE DUZU DATU PERTSONALAK EMATEN DIZKIGUZUNEAN?
Bidezko denean, sartzeko, zuzentzeko, kentzeko, mugatzeko eta tratamenduaren aurka egiteko eskubideak balia ditzakezu, baita beste eskubide batzuk ere, pribatutasun-politika honen hasieran adierazitako posta-helbidean edo helbide elektronikoan, kasu batean eta bestean eskaera idatziz eta sinatuz, eta NANaren, pasaportearen edo identifikatzeko balio duen beste dokumentu baten kopia erantsiz. Datuak aldatuz gero, helbide berean jakinarazi beharko duzu, eta jakinarazi ezean, erakundeak ez du inolako erantzukizunik izango.
- Sartzeko eskubidea: zer datu pertsonal tratatzen ari garen galdetzeko aukera duzu, eta datu horien kopia bat eskatzeko aukera ere bai.
- Zuzentzeko eskubidea: zuzenak ez diren datu pertsonalak zuzen ditzagula edo osatu gabe daudenak osa ditzagula eskatzeko aukera duzu, eta deklarazio osagarri bat egin dezakezu horretarako, nahi baduzu.
- Kentzeko eskubidea (ahazteko eskubidea): zure datu pertsonalak ken ditzagula eskatzeko aukera duzu, bilketaren xedeetarako beharrezkoak ez direnean, zure baimena kentzen duzunean, legez kontra tratatu direnean, edo lege-betebehar bat bete behar denean.
- Tratamendua mugatzeko eskubidea: zure datuen tratamendua muga dezagula eskatzeko aukera duzu, eta, kasu horretan, erreklamazioak egikaritu edo defendatzeko gordeko ditugu soilik.
- Aurka egiteko eskubidea: zure datuen tratamenduaren aurka egin dezakezu baldin eta tratamendu hori oinarritzen bada tratamendu-arduradunaren interes legitimoan, edota publizitate-xedeetarako baldin bada.
Behin eskaera horietako bat jaso ondoren, legez ezarritako epeen barruan erantzungo dizugu. Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren aurrean erreklama dezakezu. Balia ditzakezun eskubideei buruzko informazio gehiago nahi baduzu eta eskubideak baliatzeko inprimaki-ereduak eskatu nahi badituzu, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren webgunea bisitatzeko aukera duzu: www.aepd.es.