Sancho el Sabio Fundazioak #ConMiWiKi proiektua hartuko du, Wikimedian Arabako ondarea dokumentatzeko ekimena

Sancho el Sabio Vital Fundazioak #ConMiWiKi proiektuaren jarduerak hartuko ditu udazken honetan Betoñuko egoitzan. Ekimen horren helburua da herritarrak animatzea Arabako historia eta ondareari buruzko informazioa hobetzera eta osatzera Wikimedia proiektuetan. Jardueren programak hitzaldi-ziklo bat, ikus-entzunezko proiekzioak eta bisita gidatuak hartuko ditu barne, adituen eskutik tokiko ondareari buruzko ikerketen azken emaitzak ezagutzeko aukera izan dadin. Jarduera bakoitza amaitzean, ‘wikitailerrak’ egingo dira, bertaratutakoek, beren borondatez, gure ondarea ikusarazteko beren aletxoa eman dezaten Wikimedia proiektuetan.

Mentxu Ramilo Araujo Wikimedia Españako presidenteordearen eskutik sortu da ekimena, Wikipedian eta, Micaela Portillaren lanetik abiatuta, Wikimedia proiektuetan Arabako tokiko ondareari buruzko informazioa osatzea du helburu. “Bere lana ikusarazteko modu bat da. lan hori Araba osoan zehar ibiliz egin zuen, herrietako jendeari galdetuz eta entzunez, dokumentatuz eta bere ikerketak paperera eramanez”. Horregatik, ziklo hau irailaren 28an irekiko duen jarduera ‘Micaela Portilla. Tenpluak, dorreak eta bideak’ dokumentalaren emanaldia da, Juan Ibarrondo Micaela Portilla Elkarteko presidentearen laguntzaz.

Urriaren 5ean, bisita gidatua egingo da Sancho el Sabio Vital Fundazioaren egoitzan, liburutegiko baliabideak eta euskal kulturari eskainitako munduko artxiborik handiena ezagutzeko. Funts horiek tailerretan egingo den Wikipediako ediziorako oinarrizko materiala izango dira.

Wikimedia proiektuetan Arabari buruzko informazioa hobetzeko interesa duten pertsonak izatea du helburu proiektuak, Portillak dokumentatutako ondarea helaraziz, baina baita beste ikertzaile askok dokumentatutakoa ere. Gure ondarea ikertzen ari diren pertsona horiek eta euren azken ikerketen emaitzak ezagutzeko, hitzaldi ziklo bat antolatu da Isabel Mellén Ondare Irekia proiektuaren zuzendarikidearen eskutik. Urriaren 19an emango zaio hasiera ziklo horri, Verónica Benedet-en ‘(Re)valorizando la herencia arquitectónica vitoriana/ Gasteizko ondare arkitektonikoaren balioa handitzen’ hitzaldiaren eskutik; azaroaren 2an Virginia López de Maturanaren txanda izango da eta ‘Las fiestas en Álava: símbolo e identidad local/ Jaiak Araban: sinboloa eta tokiko nortasuna’ hitzaldia emango du; azaroaren 16an, Ismael García-Gómez izango da hizlari, ‘Aquellos pueblos que Vitoria devoró. Formas de resistencia aldeana en la Edad Media/ Gasteizek irentsi zituen herri haiek. Herriaren erresistentzia moduak Erdi Aroan’ lanaren eskutik; eta azaroaren 30ean, José Javier Vélez Chaurrik ‘Gregorio Fernández en el retablo de San Miguel de Vitoria y su influencia en la escultura barroca alavesa/ Gregorio Fernandez Gasteizko San Migelen erretaulan eta Arabako eskultura barrokoan izan zuen eragina’ bere hitzaldia emango du. Gorka López de Munainek emango dio amaiera ziklo horri, abenduaren 14an, ‘Circulación de talleres y modelos autóctonos en el románico alavés/Tailerren zirkulazioa eta eredu autoktonoak Arabako erromanikoan’ izeneko bere hitzaldiaren eskutik. Sancho el Sabio Fundazioaren jarduera guztiak 18:00etan izango dira.

Aipatutako guztiaren osagarri, urriaren 21ean, azaroaren 18an eta abenduaren 16an, larunbatak, 11:00etatik 13:30era, Ignacio Aldecoa Kultura Etxean, Wikimedia (Wikipedia, Commons eta Wikidata) proiektuei buruzko tailerrak egingo dira Mentxu Ramilo Araujo eta Arantxa Orive Armas egileekin, tresna horiek erabiliz editatzen ikasteko. Saio bakoitzaren ondoren, ‘wikipintxo’ bat egongo da.

Programazio osoa #ConMiWiki