Sancho el Sabio Fundazioak euskal gaiei buruzko ikerketarako Unibertsitate Lehiaketa deitu du

  • Master eta Doktorego unibertsitate-ikasleentzat da eta euskal gaiei buruzkoa izan beharko du, edozein arlotan: kultura, zientzia, historia, geografia, literatura, e.a.
  • Lana egiteko beharrezkoa da Fundazioren fondoak kontsultatzea

Vital Fundazioaren Sancho el Sabio Fundazioak Unibertsitate Lehiaketa 2017 deitu du, Master eta Doktorego ikasleentzako hitzordua, euskal gaiei buruzko ikerketa eta Fundazioaren beraren fondoen erabilera sustatzea helburu duena. Urriaren 31 baino lehen entregatu beharko dira lanak eta partaideek 1.000 euroko saria lor dezakete.

Deialdi honek 1998tik etengabe burutu den Sancho el Sabio Ikerketarako Unibertsitate Lehiaketan du jatorria eta aurten hainbat berrikuntza dakartza. Oraingo honetan, Master eta Doktorego programetan matrikulatuta dauden unibertsitate ikasle guztiek dute parte hartzeko aukera. Ikerketa lan orijinalak eta argitaratu gabeak aurkeztu beharko dituzte, euskal gaiei buruzkoak, edozein arlotan edo eremutan (kultura, zientziak, geografia, hizkuntza, literatura, artea, e.a.) eta gazteleraz, euskaraz edo frantsesez idatziak izan daitezke.

Unibertsitarioen artean ikerketa sustatzeaz gain, Sancho el Sabio Fundazioaren dokumentu-fondoak, bibliografikoak, hemerografikoak edo beste edozein motatakoak erabiltzea du helburu lehiaketa horrek, hortaz, parte hartzeko ezinbestekoa da fondo horiek kontsultatu izana, atal batzuetan behintzat. Era berean, egilea ikasle duen zentroko irakasle batek bermatuak izan beharko dute. Lehiaketaren oinarriak interesa duen edonoren eskura daude Sancho el Sabio Fundazioan (Betoñuko Atea, 23) edo azken deialdian. Proiektuak egoitza horretan bertan entregatu beharko dira, eskura, postaz edo beste edozein baliabidez, 2017ko urriaren 31ko, asteartea, 13:30ak baino lehen.

Epaimahaiaren epaia azaroan ezagutaraziko da eta 1.000 euroko saria emango da. Era berean, Fundazioaren aldizkarian ere argitaratuko da.

Sancho el Sabio Fundazioak, munduko dokumentazio zentro garrantzitsuenetako bat euskal kulturari dagokionez, Euskal Herriaren historian eta aniztasun ideologikoan zeharreko memoria bibliografikoa eta dokumentala gordetzen du. 1964tik aurrera, balio handiko fondo dokumentala du bere liburutegiak. Fondo horretan monografiak, aldizkako argitalpenak, argazkiak, eskuizkribuak, mapak edo familia dokumentazioa aurki daiteke, eta ondare aberastasun esanguratsu horrek euskal kulturari buruzko ikerketarako derrigorrezko erreferente bilakatu du.