Sancho el Sabio Fundazioak Unibertsitate Lehiaketa 2022 abiarazi du

  • Master eta Doktorego unibertsitate-ikasleentzat da eta euskal gaiei buruzkoa izan beharko du, edozein arlotan: kultura, zientzia, historia, geografia, literatura edo artea
  • Lana egiteko beharrezkoa da Fundazioren fondoak kontsultatzea, atalen batean behintza

Vital Fundazioaren Sancho el Sabio Fundazioak Unibertsitate Lehiaketa 2022 abiarazi du, Master eta Doktorego unibertsitate-ikasleentzako hitzordua, euskal gaiei buruzko ikerketa eta Fundazioaren beraren fondoen erabilera sustatzea helburu duena. Ekainaren 31 baino lehen entregatu beharko dira lanak eta partaideek 1.000 euroko saria lor dezakete.

Deialdi honek 1998tik etengabe burutu den Sancho el Sabio Ikerketarako Unibertsitate Lehiaketan du jatorria eta aurten hainbat berrikuntza dakartza. Master eta Doktorego programetan matrikulatuta dauden unibertsitate ikasle guztiek dute parte hartzeko aukera. Ikerketa lan orijinalak eta argitaratu gabeak aurkeztu beharko dituzte, euskal gaiei buruzkoak, edozein arlotan edo eremutan (kultura, zientziak, geografia, hizkuntza, literatura, artea, e.a.) eta gazteleraz, euskaraz edo frantsesez idatziak izan daitezke.

Unibertsitarioen artean ikerketa sustatzeaz gain, Sancho el Sabio Fundazioaren dokumentu-fondoak, fondo bibliografikoak, hemerografikoak edo beste edozein motatakoak erabili daitezela sustatzea du helburu lehiaketa horrek, hortaz, parte hartzeko ezinbestekoa da fondo horiek kontsultatu izana, atalen batean behintzat. Era berean, egilea ikasle duen zentroko irakasle batek bermatuak izan beharko dute. Lehiaketaren oinarriak interesa duen edozeinen eskura daude Sancho el Sabio Fundazioan (Betoñuko Atea, 23) edo azken deialdiaren oinarrietan . Proiektuak egoitza horretan bertan entregatu beharko dira, eskura, postaz edo beste edozein baliabidez, 2022ko ekainaren 30ko 13:30ak baino lehen.

Epaimahaiaren epaia uztailaren emango da ezagutzera eta 1.000 euroko sari bat emango da. Era berean, Fundazioaren aldizkarian argitaratuko da.

Sancho el Sabio Fundazioak, dokumentazio zentro garrantzitsuenetako bat euskal kulturari dagokionez, historian eta aniztasun ideologikoan zeharreko Euskal Herriaren memoria bibliografikoa eta dokumentala gordetzen du. 1964tik aurrera, balio handiko fondo dokumentala dauka bere liburutegiak. Fondo horretan monografiak, aldizkako argitalpenak, argazkiak, eskuizkribuak, mapak edo familia dokumentazioa aurki daiteke, eta ondare aberastasun esanguratsu horrek euskal kulturari buruzko ikerketarako derrigorrezko erreferente bilakatu du. Gainera, kontsulta erabat informatizatuta dago.