Sancho el Sabio Fundazioak Ikerketa Lehiaketa 2024 abiarazi du

  • Master eta doktoregoko unibertsitate-ikasleei zuzendua da eta lan horiek egiteko Fundazioaren funtsak erabili beharko dira

 Sancho el Sabio Fundazioak Ikerketarako Lehiaketaren beste edizio bat abiarazi du. Master eta doktoregoko unibertsitate-ikasleei zuzendutako ekimena da eta euskal gaiei buruzko ikerketa eta Fundazioaren funtsen erabilera sustatzea du helburu. Lanak uztailaren 31ra arte entregatu daitezke. Horien arteko onenak 1.000 euroko saria jasoko du eta erakundearen aldizkarian argitaratuko da.

Sancho el Sabio Fundazioa euskal kulturari buruzko dokumentazio-zentro garrantzitsuenetako bat da, eta euskal herriaren memoria bibliografikoa eta dokumentala gordetzen ditu, bere historiaren eta aniztasun ideologikoaren bitartez. Bere liburutegiak, 1964tik, dokumentu-funts baliotsua dauka. Bertan, monografiak, aldizkako argitalpenak, argazkiak, eskuizkribuak, mapak edo familia-dokumentazioa aurki daitezke, euskal kulturaren ikerketarako nahitaezko erreferente bihurtu duen ondare aberastasun garrantzitsua. Materiala kontsultatzea, gainera, erabat informatizatuta dago.

Aipatutako funts horien erabilera eta hedapena sustatzeko asmoz, erakundeak Sancho el Sabio Ikerketarako Unibertsitate Lehiaketa egiten du 1998tik, etenik gabe. Lehiaketa horretan, master eta doktoregoko programetan matrikulatutako unibertsitate-ikasleek har dezakete parte, baldin eta euskal gaiei buruzko ikerlan original eta argitaragabeak egin badituzte edozein esparru edo alderditan (kultura, zientziak, historia, geografia, hizkuntza, literatura, artea, etab.). Gaztelaniaz, euskaraz, frantsesez edo ingelesez idatzita egon daitezke eta gehienez 25 orrialde izan ditzakete.

Lehiaketara aurkeztutako ikerketa burutzeko, ezinbestekoa da Sancho el Sabio Fundazioaren funts dokumentalak, bibliografikoak, hemerografikoak edo beste edozein motatakoak erabili izana. Egilea ikasle duen ikastetxeko irakasle batek bermatu beharko du lana, eta lan hori Sancho el Sabio Fundazion aurkeztu beharko da, eskura, postaz (Sancho el Sabio Fundazioa. Betoñuko Atea, 23 – 01013 Vitoria-Gasteiz) edo posta elektroniko bidez (fs-inf@sanchoelsabio.eus), uztailaren 31ko 13:30ak baino lehen.

Lehiaketako epaimahaia Sancho el Sabio Vital Fundazioko zuzendaritzak, Sancho el Sabio aldizkariko zuzendaritzak eta teknikariek osatuko dute, eta 1.000 euroko saria gehi argitaratua izatea lortuko dituen lana aukeratuko dute. Lehiaketaren oinarriak interesa duen edozeinen eskura daude Sancho el Sabio Fundazioan (Betoñuko Atea, 23) edo azken deialdiaren oinarrietan .