‘Sancho el sabio familiakoekin’

Vital Fundazioak maiatzaren azken asteburuan ospatuko du ‘Vital Egunaren’ lehenengo edizioa.  Egingo dugun jardueretako bat izango da ‘Sancho el sabio familiakoekin’ jardunaldia.

“Vital Eguna”, arabar guztiekin, bere laguntza jasotzen duten elkarteekin eta kolektiboekin eta bere jarduera-arlo guztiekin partekatzeko eta loturak sendotzeko borondatez sortu den jardunaldia. Vitoria-Gasteiz  gustu eta adin guztietarako  kultura, musika eta kirol jarduerez  beteko da. Maiatzaren 26ko gauan, larunbatean, ekitaldi ikusgarria egongo da, La Florida parkeko kioskoa eta estatuak argiztatuko baitira, eta instalazio hori Vital Fundazioak hiriari egingo dion oparia izango da.

Maiatzaren 26ko larunbatean, Sancho el Sabio Fundazioak ate irekietako jardunaldia izango du. Goiz osoan gure instalazioetara bisita gidatuak antolatuko ditugu, baita nagusientzako eta haurrentzako zenbait tailer ere.

Txikienentzako esku-lan tailerra egingo dugu. Parte hartzen duten haurrek didaktikoki deskubritu ahal izango dute liburu bat egiteko prozesu osoa ere.

Oroitzapenaren tailerra’, beste aldetik, nagusientzat izango da. Tailer horretan, fundazioaren funts historikoei esker, euren zuhaitz genealogikoa ikertu ahal izango dute, edo euren herriari buruz edo gogoko duten beste edozein gai bati buruz.

Sancho El Sabio Fundazioaren instalazioetan gaituzue zain (Betoñuko Atea, 23),10:00etatik aurrera.

Gogoratzen dizuegu izena emateak mugatuak direla

Tailerrak

Adin guztietarako tailerrak eskainiko dira goiz osoan:

  • Oroitzapenaren tailerra: badakizu zure izenaren esanahia? Badakizu euskaraz parekorik duen? Zure abizenaren jatorria ezagutu nahi duzu? Oroitzapenaren tailerra jarduera oso garrantzitsua da, zutaz eta zure inguruaz mota guztietako informazioa eskaintzen duena. Jaio zinen egunean gertatu ziren jazoera garrantzitsuak ezagutuko dituzu, nolakoa zen jaio zinen hiria eta kalea, (4tik 10 pertsona arteko taldeak, izena aldez aurretik emanda)
  • Papera egiteko tailerra haurrentzat: Primerako jarduera, txikienek ondo pasa dezaten
  • Esku-lan tailerra haurrentzat
  • 3D grabatu eta inpresio tailerra
  • Artxibo pertsonalaren tailerra

Jarduerak

Goiz horretan Sancho El Sabio Fundazioa bisitatzen dutenek beste zenbait jardueraz ere gozatu ahal izango dute:

  • Bisita gidatua Sancho el Sabio Fundazioaren egoitzara: Erakundea barrutik ezagutzeko sekulako aukera.
  • Bisitaldia Mariano Arsuagaren ‘Lorategiak airean / Jardines en el aire’ erakusketara. Artistak berak egingo du gidari lana.
  • Bisitaldi birtuala Fundazioaren fondoetatik, informazioa begiratzeko eta gordetzeko argibideekin.
  • Vitoria-Gasteizi buruzko aldizkari eta liburuen erakusketa historikoa.
  • Vitoria-Gasteizi buruzko filmen emanaldia.