Vasco-Navarro trenaren memoria Sancho el Sabio Fundazioan
Hamarkadetan zehar, Javier Suso San Miguelek, zein txikitatik Vasco-Navarro trenari –El Trenico— lotua egon den, milaka dokumentu bildu ditu; eta, orain, lau instituziori emango dizkio, gorde eta sarbidea errazteko. Artxibo horietako bat Fundación Sancho el Sabio Fundazioa da.
Donazio horren bidez, Sancho el Sabio Fundazioan, Vasco-Navarro trenari buruz dagoen informazioa osatu eta aberastuko da, non funtsa kontsultatzeko erreferentzia-artxibo bihurtuko den. Orain lagatako dokumentazioa eskuragarri egongo da ikertzaileentzat, eta intranetaren bidez kontsultatu ahal izango da.
Gaur egun, gure fototekan digitalizatuta eta eskuragarri dago Vasco-Navarro Trenbide Funtsa, ia 500 argazkirekin.