Aurkezpena

Fundación Sancho el Sabio Vitalek Arabari buruz ziklo berri bati ekingo dio, 2025eko urrian hasi eta 2026ko maiatzean amaituko dena. Arabari buruz hileko hitzaldi‑zikloa da, ikuspegi desberdinetatik Arabako historia eta kultura lantzen dituena. Arkeologia, historia, filologia, artea edo gure Lurraldeko ondarea izango dira ziklo honen protagonistak. Jardunaldi hauetan zehar, Fundazioaren Betoñoko egoitzan (18:30ean), gure lurralde historikoa sakon aztertu duten aditu onenetako batzuk bilduko dira, beren ikerketen emaitzak modu dibulgatiboan eta publiko orori irekita ezagutarazteko. Zikloak Isabel Mellének koordinatutako Ondare Irekia/Patrimonio Abierto proiektuaren laguntza du.

 

Gasteizko udalerriko herrien toponimia historikoa (XVI.–XX. mendeak)

Hitzaldian, azken mendeetan (XVI.–XXI. mendeak) Gasteizko udalerriko biztanleek (hiria eta 64 herri) euren ingurua identifikatzeko erabili dituzten toponimo desberdin eta ugarietako batzuei buruzko azalpen labur bat eskaintzen da. Izen horiek —ibaiak, mendiak, errotak, ermitak, lursailak edo bideak izendatzen dituztenak— tokiko ondare kulturalaren isla dira, baita bertako hizkuntzena ere, gaztelaniarena eta euskararena.
Zaballa, Salburua, Zabalgana, Goikolarra, Borinbizakarra, Oreitiasolo, Iturrigoiko, Los Palacios… Noiztik ezagutzen ditugu izen horiek? Tokiko hizkuntza-ezaugarririk ba al dute?

 

Elena Martínez de Madina Salazar

Elena Martínez de Madina Salazar (Gasteiz, 1962- ) euskal filologo ezaguna da, Aplikatutako Linguistikan masterra egina, eta 30 urte baino gehiago daramatza ikerkuntzan, urte askotan irakaskuntzarekin uztartu zuena. Onomastika zientzietan ikertzailea da, bereziki Toponimian, eta euskararekin eta Arabarekin lotutako lanen egilea. Euskaltzaindiako kide urgazlea da eta Onomastika Batzordeko partaidea. Auñamendi entziklopediako kolaboratzailea izan zen, Arabako toponimiari buruzko sarreretan, eta OIHENART aldizkariaren erredakzio-kontseiluko kidea, Eusko Ikaskuntzaren Hizkuntza eta Literaturaren Ikerketa Sailarena. Epaimahaikide izan da hainbat literatura eta hizkuntza lehiaketatan, besteak beste Arabako diputazioak antolatutako Gerardo López de Guereñu sarian. Artikulu-opinagilea da El Correo egunkarian eta ohiko kolaboratzailea hainbat komunikabidetan (EITB, Radio Vitoria, prentsa…). Duela gutxi Celedón de Oro sariko presidente izendatu dute.
 

Arabako toponimia dibulgatzen aritu da hitzaldien, eskola-programen eta landa-inguruneko jardueren bidez; 2024an Celedón de Oro 2023 Saria eman zioten, bakarka jasotzen duen lehen emakumea izanik. Bere lan nagusia Vitoriako toponimia historikoa da (9 liburuki), Vitoria-Gasteizko udalerrikoa eta bere 64 herrietakoa. Tokiko toponimiaren ikerketa-proiektu handi hau Euskaltzaindiaren eta Vitoria-Gasteizko Udalaren arteko lankidetzaren emaitza da (1996–2024). Henrike Knörr (1947–2008) izan zen proiektuaren bultzatzailea, eta Elena Martínez de Madinak burutu zuen ikertzaile nagusi gisa. Bederatzi tomo argitaratu dira 2009 eta 2024 artean, «Onomasticon Vasconiae» bilduman.

Beste ikerketa-lan eta argitalpen nabarmen batzuk:

  • Diccionario vuelto de Nicolao Landuchioren, 1562. Primer diccionario que se conoce en castellano – euskera y, precisamente, el euskera de Vitoria del siglo XVI. 1998. “Nicolao Landuchioren hiztegi iraulia (euskara-gaztelania)” Arabako Euskararen Lekukoak. Ikerketak eta Testuak. Gasteiz: Eusko Legebiltzarra; 335-467. ·
  • “En torno al sufijo vasco -doi en la toponimia de Álava”. 1999. Actas del XX Congreso Internacional de Ciencias Onomásticas, Santiago; 311-317. ·
  • Auñamendi Entziklopedia digitala. Sarrerak: Aberasturi, Abechuco / Abetxuku, Abetxukualdea, Abetxukubidea, Abetxukugana. Abexukuibarra, Abetxukusolo, Ali, Amárita, Arcaute, Arcaya, Arechavaleta, Argandoña, Armentia, Arriaga, Ascarza de Vitoria, Berroztegieta, Betoño, Castillo, Elorriaga, Gardelegi, Gobeo, Gometxa, Lasarte, Mendiola, Monasterioguren, Otazu. 2002. · 
  • “Cuestiones metodológicas sobre la investigación en toponimia histórica; un modelo de base de datos”. Lingüística Vasco-Románica, Oihenart, 21. Bilbo: Eusko Ikaskuntza; 345-355. 2006. · 
  • “La toponimia en Álava referida a la calzada romana y al camino de Santiago”. Actas del VIII Congreso Internacional de Caminería Hispánica. 2008. ·
  • “Algunos problemas en la transmisión de topónimos”. Segundas Jornadas de Lingüística Vasco-Románica, Oihenart, 23. Bilbo: Eusko Ikaskuntza; 401-413. 2008.
  • “Toponimia histórica de Vitoria: un proyecto para dos lenguas en contacto”. XVI Biltzarra, Pirineoetako hizkuntzak, lehena eta Oraina. (Sagar, A., Lakarra, J., Salaberri, P. argit.) Iker-26. Bilbo: Euskaltzaindia; 1281-1291. 2011. · 
  • “La Toponimia en las Estribaciones de los Montes de Vitoria: reflejo de unión entre Treviño y la Llanada”. Viaje a Íbita. Estudios históricos del Condado de Treviño. González de Viñaspre, R. & Garay, R. (ed.). Condado de Treviño: Ayuntamiento de Condado de Treviño, 2012; 505-521. 2012.
  • "Informe sobre los nombres Ariz y Aríñez". Euskera. 2014, 59, 1. 324-328. Bilbo: Euskaltzaindia.
  • “Arabako toponimia: gure hizuntzen lekuko”, Arabako hizkuntzak eta hiztunak mundo eleanitzean jardunaldiak, Gasteiz: Arabako Foru Aldundia. 2015.
  • "Nombres de lugares vitorianos al descubierto". Celedones de Oro, 2018. Vitoria: Diputación de Álava, 2019; 13-29, 
  • "Angel Ibisateren hilberri txostena (1932-2020)". Euskera. 2020, 65, 1 197-200. Bilbo: Euskaltzaindia,
  •  "Sobre el río Urogena (conocido como Uragona)". Euskera. 2020. 65, 1. 84-108. Bilbo: Euskaltzaindia. 
  • “Notas sobre los ríos Perretxin y Batán del municipio vitoriano”, Euskaltzaindiaren buletina, 2024, 4. 
  • ...