Ikerketa gordetzen eta zabaltzen
Sancho el Sabio Vital Fundazioak, ikerketa-erakundea den aldetik, bere ardatz estrategikoetako bat euskal kulturaren azterketa eta ikerketa sustatzea da.
Sancho el Sabio Vital Fundazioaren ikerketa-biltegia euskal kulturari buruzko ikerketaren ondoriozko dokumentazioa, oro har, eta Gasteiz eta Arabakoa, bereziki, bildu, zabaldu eta digitalki zaintzeko sortutako biltegi instituzionala da. Honako helburu hauek ditu:
- Ikertzaileen komunitateak sortutako dokumentazioa biltzea
- Estatuko eta nazioarteko komunitate zientifikoan duen ikusgarritasuna eta hedapena areagotzea.
- Haien babesa, antolaketa eta sarbide librea ziurtatzea, eta, aldi berean, egile-eskubideen aitorpena bermatzea.
Gordailutuko diren ikerketa-lanak originalak izango dira, eta edozein ikertzailek eskatu ahal izango du gordailu-zerbitzua, fisikoa zein digitala.
Gordailu prozesua hasi aurretik, beharrezkoa izango da haren jabetza eskubideei buruzko informazioa jasotzea, Sancho el Sabio Vital Fundazioaren biltegiak euskal kulturari buruzko ikerketarako sarbide irekia sustatzen baitu.
Dokumentuak biltegian gordailutzea eskatzeko, beharrezkoa izango da Fundazioaren erabiltzaile gisa erregistratuta egotea eta gordailu-eskaera egitea. Eskaera hori batzorde tekniko batek baloratuko du. Onarpenaren ondoren, gordailu-hitzarmen bat sinatuko dute ikertzaileak eta Sancho el Sabio Fundazioak.
Compartir