Sancho el Sabio: Revista de Investigación Vasca-Euskal Ikerketa Aldizkaria diziplinarteko aldizkari zientifikoa da. Euskal gaietan espezializatuta dago, euskal gaiak bere zentzurik zabalenean hartuta. Aldizkaria 1991tik argitaratzen du Sancho el Sabio Fundazioak, Vital Fundazioaren babespean, Gasteizen egoitza duen euskal kulturaren dokumentazio zentroak. Sancho el Sabiok kanpo-ebaluazioko sistema bat du, ospe handiko akademikoek eta profesionalek egina.