This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Kokapena
Portal de Betoño, 23
01013, Vitoria-Gasteiz (España)
Tel: 945 253932 / 945 250983
Fax: 945 250219
e-mail: fs-inv@sanchoelsabio.eusAparkalekua badaukagu
Bus:
hirigunetik L3-Betoño-Zumaqueraautobus geltokitik L2-Periférica
Eraikina.
Historia laburra.
Ama Karmeldarrak
Toulouseko kontsul Lorenzo Rolland y Paret jaunak ordaindu zuen eraikina, karmeldarren komentuaren ondoko hilerri zaharra barne. Zehazkiago, 16.000 metro karratuko lurzatia erosi zuen Betoñuko herrian (gaur egun, Gasteizko udalerriaren barnean), Toulouseko (Frantzia) Karmeldar Oinutsen komunitatearentzat. 1904ko irailaren 11n, Betoñuko Jainkoaren Ama Txit Santuaren Monasterioa izeneko komentuaren lehen harria jarri zuten; jarraian, hilerria egin zuten, kapera txiki batekin, baita eliza ere. Marcial Dagorette arkitektoak diseinatu zituen hiru eraikinak, estilo neogotikoari jarraiki. Erlijio-bokazioen gainbeheraren ondorioz, komentua itxi egin behar izan zuten, 1999ko apirilaren 14an. Elizari sakratutasuna kendu zioten, eta hilerriko hondarrak beste komentu batera eraman zituzten. 2005ean, Caja Vital Kutxak komentua erosi zuen.
Gaur egungo eraikina
Hilerria izan zena gaur Abangoardiako eraikina da, 2.590 metro karratuko azalera eraikia duena, bi solairutan banatua. Roberto Ercilla eta Miguel Ángel Campo arkitektoek egitura moderno diafanoa eraiki dute klaustro neogotiko txikiaren gainean, beirazko kaxa bat zehazkiago, erakina biltzen duena eta beheko solairua argi naturalez betetzen duena. Bertan, beheko solairu horretan, erabilera anitzeko gela dago, baita kontsulta eta lanerako eremuak, erreprografia eta digitalizaziorako guneak, zaharberritze-tailerra, eta artxiboko bulego eta biltegiak ere, eta azaleraren ia %50 hartzen dute. Klaustro zaharretik abiatzen da sarbide nagusia. Gaur egun estalia dago, eta harrera-gela, erakusketa-gela eta bulegoetarako eta bilera-geletarako gunea da aldi berean. Gainera, bigarren biltegi bat ere badago, unibertsitate-campusaren eremuan. Liburutegia ekipamendu modernoez hornitu da, eta behar adinako tokia du bere eginkizunak aurrera eramateko: dokumentazioa bildu, gorde eta eskaintzea, eta euskal dokumentu-ondarearen hedapena sustatzea.