This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Liburutegian bertan jaso daitekeen ikerlari-karnetarekin, liburutegiko dokumentu-fondoak kontsulta ditzakezu.
Liburuak, motxilak, berokiak eta bestelako objektu pertsonalak harrera-gelako mahaian utzi beharko dira.
Dokumentua eskuratzeko, liburutegiko langileei eskatu behar zaie, dagokion eskaera-fitxa betez. Aldi bakoitzean hiru dokumentu eskainiko dira gehienez.
Dokumentuak zenbait formatu izan ditzake:
- Jatorrizko formatua. Monografiak, prentsa, aldizkariak, mapak, kartelak eta maila txikiko materiala. Honezkero digitalizatu diren fondoak ezin izango dira jatorrizko formatuan kontsultatu, zerbitzuaren arduradunak esanbidezko baimena ematen ez badu.
- Euskarri digitala. Zenbait kontsultagunetatik, fondo digitalizatuak ikus daitezke.
- Mikrofilma: Azken euskarri horri dagokionez, zenbait mikrofitxa-irakurgailu daude, baita mikrofitxak eta mikrofilmak irakurri eta erreproduzitzeko gailu bat ere.
Berezkoak dituzten ezaugarri bereziengatik material grafikoak, argazkiak, liburuxkak, artxiboak zein mikroformak kontsultatu ahal izateko beharrezkoa da aldez aurretik ordua eskatzea.
Sancho el Sabio Fundazioaren barruan ezin izango da argazkirik atera, ez eraikinetik, ez bertako fondoetatik. Halaber, ikerlariek ezin izango dituzte fondoak eskaneatu, haiek ekarritako aparatuak erabiliz.
Ikerketa errazteko, erabiltzaileak bere ordenagailu eramangarria ekar dezake, eta erabiltzaile horrek bere gain hartuko du ordenagailu hori erabili eta zaintzea.
Erabiltzaile guztiek Interneten doan sartzeko aukera dute, datu-baseak, katalogoak eta bestelako informazio-iturriak eskuratzeko.
Erabiltzaileak isilik egongo dira, eta portaera egokia izango dute langile eta gainerako erabiltzaileekin.
Eraikinaren kanpoaldean izan ezik, debekatuta dago jatea, edatea, erretzea eta mugikorra erabili edo piztuta edukitzea.