
Sancho el Sabio Vital Fundazioak Sancho el Sabio Ikerketa Lehiaketaren beste deialdi bat ireki du, masterreko eta doktoretzako ikasleentzat. Helburua euskal gaiei buruzko ikerketa sustatzea da, Fundazioaren dokumentu-funtsak erabiliz.
Lana argitaratu gabea izango da, eta euskal kulturaren eremuko lurraldeetako edozein hizkuntza ofizialetan (euskara, gaztelania, frantsesa) edo ingelesez idatzi ahal izango da. Gainera, ikasten ari den ikastetxeko irakasle baten bermea izan behar dute.
Entregatzeko epea uztailaren 31n amaituko da. Lan irabazleak 1.000 euroko saria jasoko du eta Sancho el Sabio aldizkarian argitaratuko da.
Lehiaketaren oinarriak interesa duen edonoren eskura daude Fundazioaren egoitzan (Betoñuko Atea, 23) edo azken deialdian.
Partekatu