Arabako historiari eta ondareari buruzko hitzaldi berriak #ConMiWiki proiektuaren barruan

Sancho el Sabio Vital Fundazioa joan den udazkenean hasi zen Betoñuko bere egoitzan #ConMiWiKi proiektuaren barruko jarduera-programa bat garatzen. Ekimen horrek herritarrak animatzea du helburu, Arabako historiari eta ondareari buruzko informazioa hobetu eta osatu dezaten Wikimedia proiektuetan. Orain arte ikus-entzunezko proiekzioak, bisita gidatuak eta tailerrak barne hartu dituen jarduera-programak hitzaldi-zikloari ekingo dio urte berriarekin batera, Arabako historiari eta ondareari buruzko azken ikerketen berri emango duten ikertzaile adituen eskutik. Hitzaldiak Sancho el Sabio Vital Fundazioaren egoitzan izango dira (Betoñuko Atea 23, Gasteiz), 18:00etan. Sarrera librea izango da, edukiera bete arte.

Wikipedian eta beste Wikimedia proiektu batzuetan agertzen den Arabako tokiko ondareari buruzko informazioa osatu nahi du ekimenak elkarlanean. Wikimedia proiektuetan Arabari buruzko informazioa hobetzeko interesa duten pertsonak bilatzen ari da proiektua, ikertzaileek dokumentatutako ondarea Wikimediara helaraz dezaten. Gure ondarea ikertzen ari diren pertsonak eta euren azken ikerketen emaitzak ezagutzeko, honako hitzaldi ziklo hau antolatu da:

Urtarrilak 11

Gorka Martín

‘Arabako gaztelu baten epilogoa. Urizaharreko batailaren arkeologia, 1838/Epílogo de un castillo alavés. Arqueología de la batalla de Peñacerrada, 1838’

Otsailak 15

Edurne Martín

‘Jauregi pribatuetatik museo publikoetara: Agustin-Zulueta eta Bendaña/De palacios privados a museos públicos: Agustin-Zulueta y Bendaña’

Martxoak 21

Joseba Abaitua

‘Arabako toponimia-geruzetan indusketak egiten /Excavando en los estratos toponímicos de Álava’

Apirilak 18

Rafa Varón

‘Iter 34 Araban: detekziotik erresilientziara/Iter 34 en Álava: de la detección a la resiliencia’

Maiatzak 16

Blanca Urgell

‘Joan Pérez de Lazarraga: XVI. mendeko arabar elebiduna/Joan Pérez de Lazarraga: un alavés bilingüe del siglo XVI’

 

Sancho el Sabio Vital Fundazioa euskal kulturari buruzko dokumentazio-zentro garrantzitsuenetako bat da, eta euskal herriaren memoria bibliografikoa eta dokumentala gordetzen ditu bere historiaren bitartez. Bere liburutegiak, 1964az geroztik, euskal kulturari buruzko ikerketarako derrigorrezko erreferente bihurtu duen ondare aberastasun garrantzitsua du. Materialaren kontsulta, gainera, erabat informatizatuta dago.