Sancho el Sabio Fundazioak hauteskundeei buruzko dokumentazioa gordetzen du 70eko hamarkadatik

Sancho el Sabio Vital Fundazioak, euskal kulturari buruzko dokumentazio-zentro garrantzitsuenetako batek, gai eta edukiera askotariko dokumentu-funts baliotsua gordetzen du. Biltzen eta gordetzen dituen dokumentu-bildumen artean, egun hauetako gaurkotasunetik oso hurbil dagoen gai bat dago: hauteskunde-prozesuetako dokumentazioa.

Joan den mendeko 70eko hamarkadaren amaieratik, Sancho el Sabio Fundazioak hauteskunde-prozesu guztietako dokumentuak bildu ditu: kartelak, liburuxkak, programak, eranskailuak, hauteskunde-txartelak eta askotariko propaganda-objektuak. Zalantzarik gabe, interes historiko handiko dokumentu-funtsa da, eta grafikoki islatzen ditu gizarte-aldaketak, gai interesgarriak, arazoak, proposamenak eta hauteskunde bakoitzean parte hartu duten hautagaiak.

Hauteskunde-prozesuen berrogeita hamar urte inguru dira, eta alderdi politikoen nahiz gizarte-mugimenduen hauteskunde-propaganda izateko sortutako dokumentuetan azter daitezke. Hauteskundeetako ikonografian izandako aldaketak grafikoki islatzen dituzten dokumentuak dira eta alderdi politikoek hautesleak mobilizatzeko proposatzen zuten ideologia eta gaia aztertzeko aukera ematen dute.

XX. mendearen amaiera arteko hauteskunde-prozesuetan paperezko dokumentazioa da nagusi. Hiriak hauteskunde-propagandaz betetzen ziren. Hedapen-funtzioa betetzeko sortutako dokumentuak dira, ez ziren artxibatzeko edo gordetzeko pentsatuak. “Eginkizun hori bada, ordea, Sancho el Sabio Vital Fundazioaren helburua, dokumentu horiek biltzean: hauteskunde-propagandaren hasierako funtzioa errespetatzea eta dokumentatzea, baina artxibo historiko gisa gordetzea planteatzen dugu, gure kulturaren ondare dokumentalaren zati baitira”, azaldu dute erakundetik.

XXI. mendean, Internet orokortzeak erabateko aldaketa ekarri zuen hauteskunde-kanpainak planteatzeko moduetan. Paperezko euskarria jada ez da nagusi izango hauteskunde-propagandan. Sare sozialak, webguneak, blogak eta gainerako argitalpen digitalak dira alderdi politikoen eta haien hautagaitzen programak, leloak, irudiak eta proposamenak hedatzeko bide berriak. Digitalki sortutako dokumentuak, tresna digitalekin ere bil daitezkeenak; Sancho el Sabio Vital Fundazioak dokumentazio digital hori biltzeko erabiltzen dituen tresnak, helburu berarekin eta paperezko dokumentazioaren bilduma bererako.

Ondare digital hori ere kontserbatzeko, 2019az geroztik, Sancho el Sabio Vital Fundazioak Liburutegi Nazionalaren Web Artxiboaren proiektuarekin lankidetzan dihardu, pantaila-argazki eta biltegiratze-teknikak erabiliz, hauteskunde-kanpainei dagozkien webguneak, blogak, sare sozialak, komunikabideak eta lineako beste baliabide batzuk biltzeko eta gordetzeko.

Sacho el Sabio Vital Fundazioak ondare digitalaren zaintzan parte hartzen du deitu diren hauteskunde prozesuetan: 2019ko udal eta foru hauteskundeak, 2019ko hauteskunde orokorrak, EAEko 2020ko hauteskunde autonomikoak, joan den maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeak eta orain uztailaren 23ko hauteskunde orokorrak. Guztira, Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeekin lotutako 1000 webgune baino gehiago gorde dira, horietatik 300 inguru azken prozesuetan eta astero edo egunero gordetzen dira.

Bilduma digitalak alderdi politikoen, hauteskunde-erakundeen, komunikabideen eta hauteskunde-prozesuan garrantzitsuak diren beste eragile batzuen webguneak bildu eta gordetzen ditu, programekin, diskurtsoekin, eztabaidekin, elkarrizketekin, zundaketekin, politikari buruzko blogekin, Twitterreko profilekin eta abarrekin lotutako informazioa bilduz, eta aro digitaleko hauteskunde-gertakarien ikuspegi osoa eskainiz.

Jasotzen diren eduki asko bereziki iragankorrak dira, eta hauteskunde-prozesuak igaro ondoren desagertu egingo dira. Horregatik da hain garrantzitsua gordetzea; izan ere, dokumentu digital garrantzitsu guztiak jasotzen dira, batzuetan egunero ere.

Liburutegi Nazionalaren Web Artxiboa ezaguna da herritarren artean, bildutako edukietako bat hedatzen diren memeak baitira. Jatorri eta kontsumo digitaleko dokumentazioaren adibide dira, Interneterako pentsatuta daudenak eta Interneterako pentsatutako tresnen bitartez gorde behar direnak.

Eduki horiek datu-base oso zabala sortzen ari dira. Oraingoz biltzea eta gordetzea dira nagusi. Baina kontsultatzea, orain Liburutegi Nazionalaren webgunera mugatua, laster zabalduko da partaide diren erakundeetara.

Liburutegi Nazionalaren Web Artxiboan Estatuko domeinu digitalen eduki digital garrantzitsu guztiak biltzen dira, domeinu digital autonomikoak barne. Sancho el Sabio Vital Fundazioak euskal eremuarekin eta kulturarekin lotutako domeinuak biltzen ditu proiektu honetarako. Eta horien artean, egun hauetan, dedikazio berezia eskaintzen zaie hauteskunde prozesuei.

 

 

DOKUJAI, Vitoria-Gasteizko jaien errepaso bat

Uztailaren 25etik abuztuaren 9ra doan jai-aldiak Blusaren eta Neskaren Eguna eta Andre Maria Zuriaren omenezko jaiak hartzen ditu barne eta arrastoa utzi du egun horietan Arabako hiriburua bisitatzen duten gasteiztar eta kanpotar belaunaldi ugarirengan. Aztarna hori hainbat motatako dokumentuetan islatu da urteetan zehar.

Sancho el Sabio Vital Fundazioak, Euskal Herriaren historian zeharreko kultura adierazpenen memoria bibliografiko eta dokumentalaren kontserbatzaile eta hedatzaile den aldetik, eta, gainera, hurbiltasunagatik, loturagatik eta Vitoria-Gasteizen sakon errotuta egoteagatik, bere funtsetan herriko jaiei eta jaietako ekitaldi eta protagonistei buruzko dokumentazio ugari du.

DOKUJAI Sancho el Sabio Vital Fundazioa osatzen duten pertsona guztien talde-lana da. “Jai-giroa Vitoria-Gasteizera itzuli dela ospatzeko dugun modua da. Erakusketa apala da, kontzepzio formalean, dokumentuak modu errazean erakusten dira-eta, talde txikitan gozatzeko eta hautatu, deskribatu, kontserbatu eta aztertu dituzten pertsonek lagunduta”  nabarmendu du Jesús Zubiaga erakundeko zuzendariak, Gurutze Aranarekin eta Rafael Resinesekin batera, horiek baitira erakusketa prestatzen parte hartu duten teknikarietako bi.

Erakusketak jaiegun horiek errepasatzen ditu, Andre Maria Zuriaren ospakizunean jai-ohiturek urteetan zehar izandako garapena, bilakaera eta aldaketak islatzen dituzten kartelen, programen, liburuen, aldizkarien, liburuxken, eranskailuen, jai-ekitaldietarako sarreren, argazkien, egunkarien eta argitalpenen bidez.

XIX. mende amaierako esku-programak, blusen koadrilek azken urteetan argitaratutako aldizkari eta liburuxkak, eta 50., 60., 70., 80. eta 90. hamarkadetako argazkiak eta kartelak, besteak beste, Sancho el Sabio Vital Fundazioan jaiei buruz bildutako dokumentazioa ezagutzera eman nahi du erakusketak. Mota askotako dokumentuen aukeraketa bat dago ikusgai. Dokumentu horietan, garaiaren arabera jai-guneaz nola gozatzen zen berpiztu daiteke.

Jaia, erlijiotasuna, ikuskizunak, dibertsioa, errebindikazioa, koadrila, gazteria, gehiegikeria, eraldaketa… XX. mendean Vitoria-Gasteizen izandako jai-garaiak errepasatzean sortzen diren hitzak dira, besteak beste, frankismotik, trantsiziotik, demokraziatik, nazionalismotik eta feminismotik igarota.

DOKUJAIn jai-garai horietako aldizkako argitalpenak ere ikusgai daude: aldizkariak, hala nola Zeledon, Gasteiz; eguneroko prentsa; zezenketa-kartelak. Ikuspegi nostalgikoak, belaunaldien oroitzapenak eta pentsamoldeen aldaketak ikustea ahalbidetzen duen ibilbidea, jaiek eta haien espazioek ere jaso eta islatzen baitituzte.

Hainbat argazkilarik, hala nola Alberto Schommer Koch-ek, Pablo Cañasek, Peñak, Salinasek eta beste askok, Andre Maria Zuriaren jaiak erretratatu dituzte beren kameren objektiboen bitartez, eta hala jaso dituzte bai une gorenak eta adierazgarrienak, bai ohikoenak eta oharkabean gehien pasatzen direnak. Zeledonen jaitsiera, bai Espainia plazan, bai Andre Maria Zuriaren plazan eta haren ordezko gizakia, barrakak, abeltzaintza-azoka, pregoia, postuak, bigantxak eta parrandak… eta ondorioak. Hori guztia argazkietan islatu da. Argazki horietako batzuk jendaurrean jarri dira lehen aldiz erakusketa honetan, eta beste batzuk desagertutako argitalpenetan jaso ziren, hala nola Norte Express.

Sasoirako erakusketa aproposa da, 2023ko jaietatik gertu dagoelako, festa gelditzeko gai izan zen pandemia baten ondoren, eta jai-gabezia hori jasotzen duten narrazio-dokumentuak ere bildu dira erakusketan.

Erakusketa irailaren 30era arte egongo da zabalik Sancho el Sabio Vital Fundazioaren egoitzan (Betoñuko Atea 23, Vitoria-Gasteiz), 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera (abuztuaren 7tik 20ra izan ezik, egoitza itxita egongo baita).

Sarrera librea da eta taldeka bisita gidatua erreserbatu daiteke 945 253 932 telefonoaren bidez edo info@sanchoelsabio.eus helbide elektronikoaren bidez.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Sancho el Sabio Fundazioak Ikerketa Lehiaketa 2023 abiarazi du

  • Master eta Doktorego unibertsitate-ikasleentzat da eta euskal gaiei buruzkoa izan beharko du, edozein arlotan: kultura, zientzia, historia, geografia, literatura edo artea
  • Lana egiteko beharrezkoa da Fundazioren fondoak kontsultatzea, atalen batean behintza

Vital Fundazioaren Sancho el Sabio Fundazioak Ikerketa Lehiaketa 2023 abiarazi du, Master eta Doktorego unibertsitate-ikasleentzako hitzordua, euskal gaiei buruzko ikerketa eta Fundazioaren beraren fondoen erabilera sustatzea helburu duena. Uztailaren 31 baino lehen entregatu beharko dira lanak eta partaideek 1.000 euroko saria lor dezakete.

Deialdi honek 1998tik etengabe burutu den Sancho el Sabio Ikerketarako Unibertsitate Lehiaketan du jatorria eta aurten hainbat berrikuntza dakartza. Master eta Doktorego programetan matrikulatuta dauden unibertsitate ikasle guztiek dute parte hartzeko aukera. Ikerketa lan orijinalak eta argitaratu gabeak aurkeztu beharko dituzte, euskal gaiei buruzkoak, edozein arlotan edo eremutan (kultura, zientziak, geografia, hizkuntza, literatura, artea, e.a.) eta gazteleraz, euskaraz edo frantsesez idatziak izan daitezke.

Unibertsitarioen artean ikerketa sustatzeaz gain, Sancho el Sabio Fundazioaren dokumentu-fondoak, fondo bibliografikoak, hemerografikoak edo beste edozein motatakoak erabili daitezela sustatzea du helburu lehiaketa horrek, hortaz, parte hartzeko ezinbestekoa da fondo horiek kontsultatu izana, atalen batean behintzat. Era berean, egilea ikasle duen zentroko irakasle batek bermatuak izan beharko dute. Lehiaketaren oinarriak interesa duen edozeinen eskura daude Sancho el Sabio Fundazioan (Betoñuko Atea, 23) edo azken deialdiaren oinarrietan . Proiektuak egoitza horretan bertan entregatu beharko dira, eskura, postaz edo beste edozein baliabidez, 2023ko uztailaren 31ko 13:30ak baino lehen.

Epaimahaiaren epaia irailaren emango da ezagutzera eta 1.000 euroko sari bat emango da. Era berean, Fundazioaren aldizkarian argitaratuko da.

Sancho el Sabio Fundazioak, dokumentazio zentro garrantzitsuenetako bat euskal kulturari dagokionez, historian eta aniztasun ideologikoan zeharreko Euskal Herriaren memoria bibliografikoa eta dokumentala gordetzen du. 1964tik aurrera, balio handiko fondo dokumentala dauka bere liburutegiak. Fondo horretan monografiak, aldizkako argitalpenak, argazkiak, eskuizkribuak, mapak edo familia dokumentazioa aurki daiteke, eta ondare aberastasun esanguratsu horrek euskal kulturari buruzko ikerketarako derrigorrezko erreferente bilakatu du. Gainera, kontsulta erabat informatizatuta dago.

Podcast capítulo 13: “El espíritu emprendedor de los vascos”

En el nuevo episodio de “El Podcast de Sancho el Sabio” haremos un sentido homenaje a Alfonso de Otazu Llana, un historiador y gestor cultural recientemente fallecido que durante años fue una pieza clave de la Fundación Sancho el Sabio. Y qué mejor manera de hacerlo que divulgar una de sus principales obras: el espíritu emprendedor de los vascos. Isabel Mellén nos introducirá al tema contándonos la vida de un emprendedor nato del siglo XV, Pedro González de Mendoza, que sería llamado por sus coetáneos “el tercer rey de España”. Para descubrir cómo otros nobles e hidalgos de finales de la Edad Media medraron lejos de su tierra natal contaremos con el profesor José Ramón Díaz de Durana, coautor del espíritu emprendedor de los vascos y amigo personal de Alfonso de Otazu, que nos hará una semblanza de su vida y de su obra. Aintzane Erkizia nos hablará sobre la huella que dejaron en el arte estos vascos emigrados a Castilla, Sevilla y Flandes, mostrándonos el comercio incesante de obras procedentes de lugares remotos y que hoy en día se conservan en iglesias, museos y capillas de todo el País Vasco.

Finalmente, Jesús Zubiaga ahondará en el papel que Alfonso de Otazu tuvo dentro de la Fundación Sancho el Sabio y nos contará cuáles han sido sus principales aportaciones a la cultura vasca.

Todos los capítulos del podcast de Sancho el Sabio están disponibles en las principales plataformas para podcast y en la página web de la Fundación Sancho el Sabio Fundazioa.

 

 

 

Artxiboen Nazioarteko Astea

Ekainaren 9anArtxiboen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun horretan, 1948an, Artxiboen Nazioarteko Kontseilua (ICA) sortu zen, Unescok bultzatutako gobernuz kanpoko nazioarteko erakundea. 2019tik, Artxiboen Nazioarteko Egunak astebetera luzatu du bere jarduera: Artxiboen Nazioarteko Astea (#IAW2023). 2023an ekainaren 5-9 bitartean egingo da #ArtxiboBatuak leloarekin.

Sancho el Sabio Vital Fundazioak efemeride hori ospatzeko, hainbat jarduera eta bisitaldi gidatuak antolatu ditu bere egoitzan, gure inguruneko memoria historikoa eta kulturala ikertzearen eta kontserbatzearen, babestearen eta zaintzearen garrantzia zabaltzeko.

Bisitak 12:00etan izango dira Sancho El Sabio Fundazioaren egoitzan (Betoñuko Atea, 23), eta ordu eta erdi inguruko iraupena izango dute. Aldez aurretik 945 253 932 telefonoan (8:00etatik 15:00etara) edo fs-inf@sanchoelsabio.eus helbide elektronikoan izena ematea komeni da.

Jarduerak bere gordailuak eta artxiboak osatzen dituzten ondare garrantzitsua bisitatzea barne hartzen du, baita beste zenbait jarduera ere, esaterako familia-artxiboak, familiaren genealogia eta historia gaiei buruzko hastapenak, paleografia, dokumentazioaren irakurketa eta ikerketa edo eguneroko lana Fundazioan bertan.

“Fitxategiek balio aparta dute. Giza jarduerak sortutako dokumentuek osatzen dituzte eta, beraz, iraganeko gertaeren ebidentzia paregabea dira. Era berean, gizarteen funtzionamendu demokratikoa, gizabanakoen eta komunitateen nortasuna eta giza eskubideen defentsa bermatzen dute”, nabarmendu dute erakundetik.

Sancho el Sabio Vital Fundazioak, gainera, euskal herriaren ondare digitala kontserbatzen eta zabaltzen laguntzen du, nazio-informazio digitala atzitzeko, zaintzeko eta antolatzeko nazioarteko estandarrak betez, Espainiako Liburutegi Nazionalarekin lankidetzan egindako proiektu baten bitartez.

Podcast Capítulo 12: “300 años de imprenta en Álava”

Con nueva imagen llega el capítulo 12 de “El podcast de Sancho el Sabio” en el que vamos a conmemorar una efeméride que ha pasado prácticamente desapercibida en 2022. Celebramos los 300 años de la implantación de la imprenta en la provincia de Álava. Por ello, Isabel Mellén nos relatará en la sección inicial el desarrollo de una festividad que tuvo lugar en el año 1722 y que conocemos gracias a que todo lo que ocurrió en aquellos días de agosto fue imprimido en el taller de Bartolomé de Riesgo. Precisamente sobre este primer impresor en Álava y sus sucesores nos hablará Ander Gondra en la sección “Tesoros del archivo”, en la que veremos qué tipo de libros y documentos se publicaron hacia finales del siglo XVIII e inicios del XIX. En nuestro coloquio contaremos con Julio César Santoyo, el investigador y autor de la monumental obra “La imprenta en Álava”, cuyo último y cuarto volumen verá la luz próximamente, y que nos hará una panorámica sobre los trescientos años de este invento en nuestra ciudad.  Nuestro experto en fotografía Jabi Soto nos hablará sobre las imágenes que tienen aspecto fotográfico, aunque no lo sean.

Y, para terminar, contaremos con Jesús Zubiaga, el director de la Fundación Sancho el Sabio, que nos hablará sobre el papel de la Fundación Sancho el Sabio en la creación de los cuatro tomos de la colección “La imprenta en Álava”.

Todos los capítulos del podcast de Sancho el Sabio están disponibles en las principales plataformas para podcast y en la página web de la Fundación Sancho el Sabio Fundazioa.

 

 


 

Sancho el Sabio Vital Fundazioak Jesus Guridiren dokumentu-artxibo musikala jaso du

Jesus Guridi gasteiztar konpositore ospetsuaren familiak haren familia- eta lanbide-bizitzari buruz hain ezagunak ez diren alderdiak azaltzen dituen material ugari eman dio Sancho el Sabio Vital Fundazioari.

Jesus Guridi Bidaola (Vitoria-Gasteiz, 1886 – Madril, 1961) Florida kaleko 36. zenbakian jaio zen eta genero guztietako musika obra zabala utzi zuen: instrumentala, korala, opera, zarzuela, kamera eta organoko musika, etab., tartean ‘Mirentxu’, ‘Amaya’ eta ‘El Caserío’ bezalako lanak, baina baita horren ezagunak ez diren baina kalitate berekoak diren beste hainbat ere, musikaz, oro har, eta euskal musika tradizionalaz, zehazki, zuen ezagutza oparoa agerian utzita. Vitoria-Gasteizek etengabeko aitortza eta oroitzapena eskaini izan dio konpositoreari. Halaxe erakusten dute 1986an haren jaiotzaren mendeurrenaren harira egindako ospakizunak, kale batek haren izena izateak edo gure hiriko goi mailako musika heziketarako erakundea den Jesus Guridi Kontserbatorioaren izenak.

Haren musika-ondarea hainbat erakundetan banatuta dago: Eresbil, Liburutegi Nazionala, Madrilgo Goi Mailako Musika Errege Kontserbatorioa, Autoreen Elkarte Nagusia, Fonoteka Nazionala. Era berean, Sancho el Sabio Vital Fundazioak konpositorearen erreferentzia ugari bildu izan du urteetan zehar, bai partitura musikalen egile gisa, bai omenaldiekin, biografiekin edo teoria musikalarekin lotutako obra eta azterlanen egile gisa. Bere artxiboetan, gainera, hainbat euskarritako musika-grabazioak daude.

Haren semeetako batek, Javier Guridik, Donostiako bere etxean gordetzen du familiaren dokumentazioaren zati bat. Horrek duen interesaz jabetuta, eta artxibo eta erakunde publikoetan dagoen informazioaren osagarri gisa, erabaki du Vitoria-Gasteiz izatea, alegia jaio zen hiria, horren azken helmuga, eta Sancho el Sabio Vital Fundazioa erakundea aukeratu du hori kontserbatzeko eta zabaltzeko.

Guridi Lana familiak Jesus Guridiri buruz emandako dokumentazioan honako hauek biltzen dira: gutunak, familiako eta lanbideko argazkiak, partiturak, agendak, liburuxkak, postalak… haren familia- eta lanbide-bizitzari buruz hain ezagunak ez diren alderdiak erakusten dituztelarik. Sancho el Sabio Vital Fundazioak katalogo inbentario bat egin du dagoeneko: deskribatutako eta digitalizatutako 254 erreferentzia, horren webgunean kontsultatu ahal izango direnak: www.sanchoelsabio.eus.

Sancho el Sabio Vital Fundazioak artxibo pertsonalak eta familiarrak berreskuratzeko duen proiektuaren parte izango da Jesus Guridi funtsa. Proiektu horrek Vitoria-Gasteizen inguruko kulturaren alderdiak ezagutzeko jakin-min handia sortzen duten baina eskuratzen zailak diren dokumentu-funtsak bildu, deskribatu eta zabaltzea du helburu.

Sancho el Sabio Fundazioa euskal kulturari buruzko Dokumentazio Zentro garrantzitsuenetakoa da, eta euskal herriaren memoria bibliografiko eta dokumentala gordetzen du, haren historiaren eta pluraltasun ideologikoaren bitartez. 1964tik, liburutegiak funts dokumental baliotsua hartzen du barne; bertan, monografiak, aldizkariak, argazkiak, eskuizkribuak, mapak nahiz familia-agiriak aurki daitezke. Ondare aberats nabarmena da eta, hari esker, nahitaezko erreferentea bihurtu da euskal kulturaren gaineko ikerketarako. Horren kontsulta, gainera, erabat informatizatuta dago.

Liburuaren Nazioarteko Eguna

Sancho el Sabio Vital Fundazioak hainbat jarduera antolatu ditu Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. UNESCOk hala proposatuta, apirilaren 23an izaten da urtero egun hori, irakurzaletasuna, argitalpen-jarduera eta jabetza intelektualaren babesa sustatzeko. Ospakizunarekin bat egiteko, Sancho el Sabio Vital Fundazioak bere egoitzako ateak irekiko ditu, apirilaren 24tik 27ra burutuko diren proposamen biren eskutik.

Sancho el Sabio Vital Fundazioa euskal kulturari buruzko Dokumentazio Zentro garrantzitsuenetako bat da, eta euskal herriaren memoria bibliografikoa eta dokumentala gordetzen ditu bere historiaren bitartez. Bere liburutegiak, 1964az geroztik, euskal kulturari buruzko ikerketarako derrigorrezko erreferente bihurtu duen ondare aberastasun garrantzitsua du. Funts horien kontsulta, gainera, erabat informatizatuta dago.

Sancho el Sabio Vital Fundazioak antolatutako programazioa astelehenean, hilak 24, hasiko da, 11:00etan, erakundearen egoitzara egingo den bisita gidatuaren eskutik, Betoñuko Atea 23an (3. lineako busa). Bertan, interesdunek dokumentazio-zentro honetan egiten den lana eta bertan dituzten funtsak ezagutzeko aukera izango dute. Eraikuntza osoa erakutsiko da. Kristalezko eraikin erakargarria da, sarbidea orain estalita dagoen klaustro zaharretik duen antzinako kapera baten inguruan eraikia. Arreta berezia jarriko zaie dokumentazio-gordailuei eta lan-eremuari. Bisita hau asteartean, hilak 25, errepikatuko da ordu berean.

Asteazkenean, hilak 26, eta ostegunean, hilak 27, goizeko 11etan, ‘Zer gertatu zen jaio zinen egunean?’ Oroimenaren Tailerra antolatu da. Helburua da bisitariek euren buruari buruz ikertzea erakundearen funtsetan. Euren familia-abizenen jatorria ikertu dezakete, jaiotze-eguneko egunkaria berreskuratu edo Vitoria-Gasteizko kaleei buruzko xehetasunak arakatu ditzakete, besteak beste.

Jarduera hauetako edozeinetan izena eman behar da egoitzan bertan, 945 253 932 telefonora deituz edo posta elektroniko bat bidaliz fs-inf@sanchoelsabio.eus helbidera.

“Vital Lorategia”

Sancho El Sabio Vital Fundazioak karbonorik gabeko ekintzetarako lehen azpiegitura berdea izango du gure hirian. Garapen Jasangarrirako Helburuetan (GJH) eta klima-aldaketa arintzearen eta horretara egokitzearen testuinguruan kokatutako ekimena da Vital Lorategia, helburu horiekin bat egin baitute Vital Fundazioek.

Azpiegitura berdea Sancho el Sabio Vital Fundazioaren Betoñuko lursailean egongo da, eta konpondu nahi diren ingurumen-inpaktuak izango ditu: ur-eskasia udako hilabeteetan, grafitiak horman eta inpaktu akustikoak errepidetik. Inpaktu horiek minimizatu egingo dira zuhaitzak landatuz, hartara, ‘bero-uharte’ efektua gutxituko baita, hezetasuna areagotu, azaleko jariatze-ura minimizatu eta biodibertsitatea erakarriko da ingurura. Ura eta landaretza sartzean, inguruneak atseginago bihurtzen dira, efektu biofilikoari esker.

Vital Lorategia karbono-hustubidea izango da, 25 pagoz, 25 lizarrez eta 40 urkiz osatua, eta 2019ko Vital Egunak eta 2020ko Gabonetako Merkatuak isuritako karbono-aztarna xurgatuko dute, hartara, karbonorik gabeko ekitaldiak lortuko dira. Ekitaldi bi horiek Erronka Garbia- Ingurumenaren aldetik Ekitaldi Jasangarria ziurtagiria izan zuten, eta ingurumen-inpaktuak bere sei ardatz bereizgarrietan kalkulatu ziren: mugikortasuna, energia, ura, erosketak, azpiegiturak eta hondakinak. Ekitaldiak burutu ondoren, horri lotutako karbono-aztarna kalkulatu zen, 100,08 t Co2, eta inpaktu hori arintzeko, Vital Fundazioek landaketa bat egitea erabaki dute, isurketa horiek 30 urtetan konpentsatzeko.

Helburu hori lortzeko, paisaian integratzeko tekniken bidez diseinatu da Vital Lorategia, jarduerak ingurunearekin harmonizatu daitezen.

Proiektuaren osagai sozialak Sancho el Sabio Vital Fundazioa nahiz IDarte, Euskadiko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola biltzen ditu, lursaila biziberritzeko eta bertan jarduera berriak sortzeko. IDarteko ikasleek prestakuntza jaso dute proiektu bati ekiteko orduan paisajistek erabiltzen dituzten oinarriei buruz, eta aurtengo irailaren 26tik urriaren 26ra egin zen Betoñu Bizirik erakusketan hartu zuten parte. Lurzati horri beste erabilera batzuk emateko proposamenak aurkeztu zituzten. Erakusketaren ondoren, ideia irabazlea aukeratzeko lehiaketa bat egin zen. Aurreikusita dago proiektua ikasturte honetan zehar definitzea eta datorren ikasturtearen hasieran gauzatzea.

“Vital lorategia” Sancho el Sabio Vital Fundazioak Vitoria-Gasteiz hiriari egindako oparia da, European Green Capital izatetik 2030erako Karbonoan Hiri Neutro izatera igarotzean. Hiriari klima-aldaketara egokitzen eta jasangarriagoa eta berritzaileagoa izaten lagunduko dion azpiegitura berdea.

 

 

 

 

 

 

 

Sancho el Sabio Fundazioak “Liburuak eta beste aitzakiak” aurkezten du, Xabier Egaña artistaren lana

Sancho El Sabio Vital Fundazioaren Betoñuko Ateko egoitzak aparteko erakustoki berezi bat eskaintzen du Xabier Egañaren (Areeta, 1943) hogeita hamabost obra hauek erakusteko. ‘Liburuak’ aitzakia gisa erabiltzea da erakusketaren ardatza.

Hainbat pieza hibrido dira, 2009tik 2014ra bitarte Egañak pintura, eskultura eta collagea konbinatuz eginak Antezana-Andetxako elizan egin zuen Bizitzarako pinturak obra muralista zoragarriaren bozetoen (2010-12) eta gauzatzearen (2013-2017) garaian.

Liburuak hor egon dira beti, Xabier Egañari une oro lagunduz bere bizitzaren ibilbidean, eta estimulu eta emozioen, aurkikuntza eta frustrazioen iturri agortezina izan dira harentzat. Ahaztutako apaletan metatutako liburuak dira, dagoeneko edukirik ez dutenak, eta artistak aitzakia moduan erabiltzen ditu bere esperimentazio kontzeptual eta espresiboan aurrera egiteko, bere kezka, nostalgia eta bizipenik pertsonalenak ahalegin horretan jarrita.

Erakusketaren komisarioa eta Egañaren obran aditua den Juan Ayestaren hitzetan, “Liburuak aitzakia gisa erabiliz egindako obra horiek, egileak Hondarrak deitu zion pieza sorta zabalago baten parte dira, eta lan horretan garatu zuen Egañak bere alderdirik konplexuena, muntaiak, aurkitutako materialak, pinturak, marrazkiak eta eskulturak erabiliz. Antezanako elizako hormei buruzko gogoeta hasi zuen garai berean hasi zituen. Eta hori bitxia da, Antezanan egindako lana eta erakusketa honetako obrak erkatzen dituen edonork ez lukeelako pentsatuko egile berarenak direnik, eta are gutxiago aldi berean egin zituenik. Ez dute inolako zerikusirik, ez erabilitako gai eta motiboetan, ezta estiloari, teknikari, materialei eta abarri dagokienez ere. Xabier Egañaren aberastasun eta aniztasun plastiko benetan zoragarriaren erakusgarri da hori guztia. Eta Gasteizen ikusteko modua izatea egundoko aukera da guztiontzat”.

Lehen aldiz, egilearen aparteko liburu errepikaezin batzuek osatuko dute erakusketa, eta aipatzekoa da artistak bere ibilbide artistiko eta pertsonal luzean argitaratutako ehun liburu baino gehiagoren artean hautatutako liburuak direla.

Erakusketa honen obra gehienek asmo kontzeptual bat dute, eta horren barruan artistak esanahi ugari garatzen ditu artearen hizkuntza unibertsala erabiliz, obra horietan, aurkakotasunak areagotzen dituzten erlazioak eskainiz: arina-astuna/ hauskorra-sendoa/ adimena-materia / existitzea-desagertzea.

Liburuak eta beste aitzakia batzuk ‘erakusketa Sancho el Sabio Vital Fundazioaren egoitzan egongo da ikusgai (Betoñuko Atea 23, Vitoria-Gasteiz) urtarrilaren 13ra arte, ohiko ordutegian: astelehenetik ostegunera 9:30etik 13:30era eta 15:00etatik 18:00etara eta ostiraletan 8: 30etik 14:30era. Sarrera doan da.