Sancho el Sabio Vital Fundazioak "Gasteizen inprimatua (1722-1958)" erakusketa inauguratu du

2025 Apirila 03

Duela 300 urte, 1722an, Arabako lehen liburua inprimatu zen Gasteizen. Data berantiarra, gertuko ingurune geografikoko lehen inprentekin alderatuta. Bestalde, 1964an Sancho el Sabio Vital Fundazioak bere ibilbidea hasi zuen, iaz bere 60. urteurrena bete zuelarik euskal liburutegi gisa. 

 

Bi efemerideak ospatzeko, Sancho el Sabio Fundazioak erakusketa antolatu du, “Araban inprimatua (1722-1958) ” izenekoa. Bertan, inprimaketaren sektoreak probintzian izan duen historia eta bilakaera ezagutarazten da, jatorritik 1958ra arte, urte horretan argitaratu baitzen liburuaren Lege Gordailuaren Erregelamendua. 236 urte horietan, berrogeita hamar inprimategi jarri ziren Gasteizen, eta milaka liburu, aldizkari, panfleto, orri hegalari, kartel, faktura, taloitegi, koaderno, egutegi eta abar ekoitzi zituzten. Arabako biztanleen eguneroko bizitzaren parte izan ziren elementu horiek, mota eta baldintza guztietan.